Itzultzailea: Leire Madariaga

Carlos Evia Cervantesek Novedades Yucatán mexikar egunkarian argitaratutako artikulu hau maitasunez gordea geneukan. Honetan, Done Mikel Aralarko Santutegiaren sortzailea den Teodosio de Goñiren historio/kondaira kontatzen zaigu.

Maitasun honen arrazoia, bereziki maite ditugun elementu ezberdinak batzen direla da.

San Miguel In Excelsis
San Miguel In Excelsis

Lehena, Done Mikel Aralarko Santutegiari buruz dela, orain dela 1.000 urte baino gehiagotik euskaldunentzat esanguratsua den eta gainera oso garrantzitsua den leku ispiritualetako bat. Euskal Nazionalismoarentzat, Done Mikel Goiaingerua Euzkadiko patroia da 1909tik. Bere ospakizuna, San Migel Excelsis, euskaldun askorentzat poztasun eta ospakizun arrazoia da. Era berean, 1936an, bere ospakizun egunean, Lizarrako alkatea, Fortunato de Aguirre, errekete matxinatuen eskuetan hil zen. Euskaldun eta demokrata izateagatik eta gainera, urte askotan zehar, eta baita azkenaldian, Nafarroa dominatu eta feudo pribatua izang balitz bezala gobernatu izan duen jauntxoei aurre egiteagatik matxinatuek gorrototua.

Guk leku hau noizbehinka bisitatzen dugu eta historia honen pisua sentitzen dugu. Leku honek transmititzen duena somatzea ez da zaila, bai 10 mende baino gehiago eta gero bisitariek zapaldutako Santutegia bisitatzean; edota amilegitik, oso behean, gure aberriko hiriburuetako bi, Iruñea eta Gasteiz, lotzen dituen eje naturala ikustean, Sakana.

Escudo de Euzkadi con San Miguel patrón de los vascos

Gainera, historio hau Yucatan Penintsulatik kontatu digute, orain dela denbora kontatzen genuen bezala, euskal lauburuek azpimarragarria den presentzia duten lekua. Amerika osoan zehar zabaldu izan den oinordearen adibidea.

Hala ere, Carlos Evia Cervantesen testuari xehetasun bat egin behar diogu. Barandiaranek ez zuen «Espainiaren, zehazki Euskadi edo Euskal Herriaren folklorea eta tradizioa» ikertu. Honek, euskaldunen folklorea eta tradizioa ikasi zuen. Euskaldunak, orain Espainiako Erreinuaren eta Frantziako Errepublikaren lurraldea denaren lur zatian bizi dira. Hare gehiago, Aita Barandiaran, Euskal Herri kontinentala den lurraldean eman zituen bere bizitzako azken urteak, frantziako administrazioaren pean dagoen lurraldean. Bertan euskaldunak ikertzen jarraitu zuen, euskal lurraldean zegoelako. Eta beste hamarmilaka pertsona bezala, Errepublika akabatu eta euskal Kultura jarraitu zuten matxinatuetatik ihes eginez erbestera joan zen.

Mexikar egunkariaren informazioa eta leku bikain honi zuzendutako Auñamendi Euskal Entziklopediaren sarrera uzten dizuegu.

 

Novedades Yucatán – 2019/3/20 – Mexiko

El arcángel San Miguel y el dragón

José Miguel de Barandiarán y Ayerbe Espainiako folklore eta ahozko tradizioko aditu handienetako bat izan zen, zehazki Euskadi edo Euskal Herria. Ipuin mitiko ospetsu bat sortu zuen, pinturaren arteari eskainitako askorentzat inspirazio iturri baitzen.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Enciclopedia Auñamendi –  – Euskadi

El arcángel San Miguel

Aita Burgui-k idatzi baino lehen, aspaldidanik Nafarroarekin lankidetzan aritu ziren historialariek (eta baita erresumako agintarien agindupean ere), Moret Aita bezala, ez zuten San Migel Excelsis Santutegiaren sorrera lotu. Don Teodosioko gertaerak, baina santutegian bertan aipatzen diren tresna zaharrenak aipatu zituzten.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Noticias de Gipuzkoa – 29/9/2018 – Euzkadi

Fue un día de San Miguel

Escudo de Euzkadi con San Miguel de Aralar

Dice irónicamente mi hijo Mikel que en mis colaboraciones periodísticas de temática histórica o política, “ya va tardando mucho Irujo en aparecer”. Y yo prefiero indicarle que, en realidad, intento escribir sobre el sentido amplio en el que ha de asentarse la concepción democrática y sobre la verdadera naturaleza de las libertades humanas. Libertad y democracia, acepciones tan deterioradas en el sistema político español, fueron defendidas por Manuel Irujo siempre, en todo momento y lugar, pagando por aquella tamaña osadía con “cuarenta y largos años de exilio”, que, aún en excelente forma y vigor, pudieron contemplar los abertzales que acudieron a la Asamblea Nacional de EAJ-PNV en Iruña en 1977.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Ira 30, 2022 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.