Itzultzailea: Leire Madariaga

Fernando Arambururen «Patria» lana, entretenigarri eta garrantzi gabeko lana iruditu zaigula aitortu behar dugu…gure herrialdeak bizi izan dituen gertakizun serio eta zailengatik izango ez balitz.

Liburu bezala ez zitzaigun asko iruditu. Eduki zuzendudun narrazio ondo idatzia, bereziki, garai hartan Euskaditik kanpo bizi izan ziren horiek lasaitzeko. Autoreak dioen bezala: «onak» eta «txarrak» pintzel lodiarekin margotuak dauden liburua. Pertsonaien garapena, zuzendutako publikoaren buruan dauden arketipoak indartzeko zuzendua dago.

Emaitza oso ona izan da. Nazioarte mailan arrakasta lortzeraino eta hare gehiago, serieak ere egiteraino. Arrazoiak argiak dira, on duinak eta txar tonto edo miserableei buruz hitz egiten duten kontakizuna da. Erraza eta samurra. «Espainiarekiko ukoa» irakurriz sendatu edo ekiditzen den kontakizuna.

Munduan zehar, «maitasun politiko» asko ez diogun autore honen lanari buruz egunkari ezberdinek egindako kritika asko aurkitu izan ditugu. Denetan, horien autoreek, gauzen sinplifikazio hori, «amorru» hori onartzen zutela ikusi izan dugu.

Pasa den maiatzak 2an Jennifer Croftek sinatutako New York Timeseko artikulua jaso genuenean, hutsegite bat egin genuen: ez genuen irakurri. Egia esan, lehen paragrafoa irakurri eta «beste bat» zela pentsatuz erratu ginen. Urte guztii hauetan zehar ia inoiz ez dela «beste bat» erakutsi digun New York Times egunkariaren aurrean geundela ahaztu genuen. Hori bat, artikuluaren izenburuak hau adieraz dezakeela aitortu beharra dago.

Jennifer Croften ustetan xumetasun hori ezin da errealitatearekin bat etorri eta galderak eta balorazioak egiten ditu. Hainbat herrialdetan agertutako kritiken artean babes bat eta Espainiako Erreinuaren enbaxadore urgazleko agregatu kulturalak idatziak izan zitezkeenak.

Eskerrak, begiak ireki dizkigun Txalaparta argitaletxearen Twitter haria aurkitu izan dugula. Bestela, ez genuen ikusiko «hor kanpoan» gure balorazioetan bakarrik ez gaudela.

The New York Times – 2019/5/2 – AEB

“Homeland” is the story of two families in a Basque village. It toggles back and forth in time, illuminating the enmity between members of multiple generations and hinting at a once and future closeness. Although it hinges on a particular ekintza, or attack, by members of the paramilitary organization Euskadi Ta Askatasuna (ETA), its true protagonists are the matriarchs of these families, spiteful Miren and grief-stricken Bittori, as well as their daughters, Arantxa and Nerea. It is these women who make things happen. The men who kill and are killed are mere “jellyfish” in the wash of history.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.