World’s Best Awards inkesta, AEBetako Travel + Leisure bidaiei buruzko webguneak antolatzen du, eta urtero galdetzen die irakurleei zer balorazio egiten duten turismo-lekuen inguruan: hotelak, hiriak, gurutzaontziak…
Edizio hau arraroa eta konplexua izan da bidaiatzea maite dituztenentzat. Bozketa zabalik egon zen 2021eko urtarrilaren 11tik maiatzaren 10era. Eta emaitzak aste honetan jakinarazi dira.
Munduko 100 hotel hoberenen artean EAEko bat ere ez badago, ez da gauza bera gertatzen hirien zerrendan. Donostia 15. postuan dago munduko 25 hiri baloratuenen artean. Penintsulako beste hiri batek baino ez du partekatzen zerrenda hori Donostiarekin: Oporto, 25. zenbakia.
Boto gehien jaso dituzten hirien zerrenda ikusita, badirudi inkestan parte hartu dutenek gustu ona dutela. Euskal Herria 25 World’s Best Cities horien artean ikusten duenean berresten da hori.
A! Aldizkari honen eraginari buruz galdetzen badiguzue, esango dizuegu, adibidez, Twitter-ek 4 milioi jarraitzaile baino gehiago dituela, edo Instagrameko kanalean 6 milioi inguru.
Yahoo – 2021/9/8 – AEB
The 25 Best Cities in the World
Last Updated on Abe 5, 2021 by About Basque Country