Itzultzailea: Leire Madariaga
Gaur apirilak 26 da. 1937an, inoiz baino argiago, munduak ideologia totalitaristek sustatzen duten gaiztakeria ikusi ahal izan zuen eguna. Gernikako Bonbardaketa egunaz ari gara. Faszismoak, euskaldunen “hiri sakratua” bere zimenduetararte suntsitu zuen eguna. Europa, jakin gabe, bere etorkizun hurbilera hurbiltzen den eguna.
Euskaldunok dagoeneko “gaitakeri absolutu” hori sufritzen ari ginen. Gernikakoa ez zen biztanle zibilaren aurkako bonbardaketa jasotzen genuen lehen aldia. Guztiak kriminalak eta zitalak. Baina ezaugarri ezberdinengatik gertakizun hura New York Timeseko azalean gune bat izan zuen, The Timesen bildu zen eta beste hainbat komunikabidetan ere zorigaitz hau kontatzen zen.
Azken finean, munduari buelta eman zion berrian bihurtu zen. Guzti hau, gerratea, gertatutakoa kontatzeko gaitasuna eta ausardia izan zuten Euzkadiko Gobernuaren pean zegoen gure aberriaren aldean zeuden atzerriko kazetariei esker (hau da, askatasunez aritu ahal zirenak).
Euskal Herriaren gatazka handi honi buruzko informazio asko biltzen joan gara eta asko idatzi dugu. Hori dela eta, aurton, gertakizun honi buruz gure blogean bildu izan ditugun artikuluak eta garrantzitsuak iruditzen zaizkigunen bilduma egingo dugu.
Pablo Sorozabalen “Gernika” kantataren hileta-martxaren grabazioa ere biltzen dugu. Gu behintzat, entzuten dugun bakoitzean zirraratu gaituen lana.
Askatasuna eta Aberria babesten hil edo sufritu zuten gizon eta emakumeei.
Agur eta Ohore
Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena nazioarteko prentsan
“Euskaldunek erre zuten Gernika”. Bonbardaketa eta gero prentsa suitzarrak eginiko analisia
Gernika: oihu lazgarria, bakearen sinboloa. 1937an eta orain (errepresentazioa, bideoa eta testuak)
“Beharrezko gaitza” izan al zen Gernikako Bonbardaketa Picasso-k maisulan bat egiteko?
Gernikako Bonbardaketaren lekuko izan ziren britaniar itsagizonak
“Infernuaren erdigunera” begira. Airetiko bi argazki argitaragabe Gernikaz, 1937ko apirilaren 28an
Hoy hace 77 años que convirtieron a Gernika en una “ciudad mártir”, y quieren seguir mintiendo
Ha muerto Alain Resnais, el bretón que llevó al cine la tragedia de Gernika
El Bombardeo de Gernika en Nueva York. Una salvajada sin arrepentimiento
https://aboutbasquecountry.eus/eu/2011/04/27/gernikako-bonbardaketaren-gehiegikeria-edo-euskaldunok-edozergatik-kexatzen-gara/
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country