Itzultzailea: Leire Madariaga

1937an gertatutako Gernikako Bonbardaketari buruzko artikulu zabal bat idatzi dugu jada, urtero egiten dugun bezala. Honetan, munduko edozein lekutik totalitarismoaren kontra borrokatu zuren euskal demokrata haiei lagundutako pertsonei buruz hitz egiten dugu.

Euskaldunen (eta munduaren) historia garaikidean giltzan izan zen gertaera honetan interesatuak egon ahal litekeen perstonentzei dokumentazio gehiago emateko aukera hau ez dugu galdu nahi.

Gernikako Bonbardaketaren inguruan faxistek eta hauen lagunek gertaeraren hurrengo egunetik gaur egun arte kontatutako gezurrei buruzko dokumentu oso interesgarria aurkitu dugu eta zuekin partekatu nahi dugu.

Javier Ortiz Echagüek egindako lana da, izenburua “<<Hau ez da Gernika>> Espainiako Gerra Zibilean Gernikan egindako suntsiketen argazkiak”. Honek, bonbardaketa eta geroko hilabeteetan gertatutakoaren egien eta gezurren arteko borroka kontatzen du.

Nahiz eta izenburu hori izan, lanaren zati garrantzitsu batek, faxistek mundo aurrean ziren moduan ez agertzearen saiakerei buruz hitz egiten du: gerrako hilketaren errudunak. Bitartean, Eusko Jaurlaritzak eta kazetari batzuek, gertatutakoaren lekuko, egitan gertaturikoa kontatzen zuten.

Ikerketa mundo osoko komunikabideek jasotako informazioekin eginda dago. Guzti hauetatik bat aukeratu dugu; Volks Ilustrierte aldizkariak, 1937ko ekainak 2an 22.zenbakian argitaratutako argazki bilduma. John Heartfield, margolari alemana, artista grafiko, fotomuntaketaren artista eta eszenografoaren lana.

Argazkian zera agertzen da; emakume bat bere semea besoetan duela, erortzeko zorian dagoen etxe baten aurretan eta Lehendakari Aguirrek bitartean munduari zuzendutako hitzak. Hitz hauek, 1937ko maiatzak 6an Regards-ek argitaratuak izan ziren eta faxisten eta hauen lagunek Gernikan gertatutakoari buruz esaten ari ziren gezurrenganako erantzuna ziren:

“Devant Dieu et devant l’Histoire qui nous jugeront, j’affirme que, pendant trois heures et demie, les avions allemands ont bombardé, avec acharnement inconcevable, la population civile sans défense de la ville historique de Guernica, réduisant en cendres la célèbre cité, poursuivant du feu de leurs mitrailleuses les femmes et les enfants qui fuyaient affolés”

“Jainkoaren eta epaituko digun historiaren aurrean zera onartzen dut; hegazkin alemanek Gernikako hiri historikoaren biztanleri babesgabea 3 ordu eta erdiz bonbardeatu dutela. Hiri famatua errautzetara murriztuz eta beldurrarengatik ihes egiten zuten emakume eta umeei tiro eginez”

Noel Monks, Gernikako Bonbardaketaren lekuko izan zen Daily Express-eko kazetariak jada argitaratu dugun artikulu batean zera zioen:

“Belztutako hirira bueltatu nintzen egunsentian. Sua itzalita zegoen, baina hondakinak pixkanaka erretzen ari ziren. 800 hildako baino gehiago ikusi nituen. Honetaz gain, veste 300 hildako ezin zirenak hildako gorputzat eman, eskuak, besoak, buruak eta giza zatiak bakarrik zirelako. Gorpu askok hegazkinetako metrailadoreak egindako bala zauriak zituzten.”

Hau da egi bakarra.

Lan honetan, oraindik gaztea zen Jorge Oteizak Buenos Airesen zegoen bitartean honetaz enteratu zeneko sentimenduen oroitzapenak auri ditzakegu:

“Gau hartan Gernikako arbolaren kimuaren alboan negarrez aurkitu nuen ni neu, heltzen zihoazen beste abertzale batzuekin. Egun horietan Luna Park-ek alemán naziek egingo zuten kontzentrazio handiaren aldarrikapena izan zen. Esaten dutenaren arabera, zoratuta ibili nintzen, euskal erantzun ezberdinak proposatu nituen, batzuk belikoak.”

Kontran, badugu Salamankatik apirilak 28an matxinatutako aginte ofizialaren deklarazioa, hurrengo ziurtatzen zuena:

“Ez dago ez abiazio alemanik, ez atzerrikorik Espainia nazionalean. Abiazio espainiarra dago. Noble eta heroiko abiazio espainiarra, abiazio gorria diren frantsez eta errusiarren kontra borrokatzen dutenak atzerrikoengatik gidatuak”.

Edo Victor de la Sernak ABC maiatzaren 19an idazten duena:

“Separatistek eman diote su Gernikari, sakrilegioen berankotasun zitalarekin”.

Gaur arte heldu den gezurra. Era leunagoan baina miserablea eta krudela ere: bonbardaketaren gertaera ezeztatu ezin dutenez eraginak gutxitzen dituzte. Tragedia ez zela horrenbesterako, kalteak gutxi izan zirela eta bando errepublikarrak exageratu zuela esanez.

Hausnarketa.

<<Hau ez da Gernika…>> Gernikako prentsaren argazkiak Espainiar Gerra Zibilean.

Javier ORTIZ ECHAGÜErenak

Kazetaritza-mezuari buruzko ikerketa Aldizkariaren 16.bilduman irakurri daiteke (PDF hemen)

 

anuncio-productos-basque-728x85-2