Katharina Hauptmannek artikulu zirraragarri bat argitaratu du Iceland Review-ren webgunean. Bertan, pidgin eusko-islandiar bat dagoela aipatzen du eta uharte horretan euskal presentziaren historia errepasatzen da. Beti bezala, harreman onak eta txarrak dituen istorioa.
Hizkuntzei eta hizketei buruz asko ez dakigunentzat eta, beraz, pidgin bat zer den ez dakigunentzat, aurreko batean Algonquian-Basque pidgin-i buruz hitz egiten ari ginela, Wikipedia bera jarri genuen eta hura berreskuratuko dugu:
Pidgina hiztegi murriztua eta gramatika soila duen hizkuntza da, mintzaira baten joera sintaktiko, fonetiko eta morfologikoak beste baten unitate lexikoekin elkartzen dituena. Hizkuntza berbera ez duten gizataldeen artean elkar ulertzeko sortzen da. Batzuetan pidgina gizatalde baten lehen edo bigarren hizkuntza bihurtzen da. Pidgin adibideak dira txinatar ingeles pidgina, Haitiko frantses kreolea, eta Melanesiako ingeles pidgina.
Pidgina ez da talde etniko edo sozial jakin baten dialektoa; orohar, immigrante batek bere bizileku berrian erabiltzen duen hizkuntza aldaera da, edo lingustikoki oso desberdinak diren herrien artean harremanak sortzen diren guneetan erabiltzen den lingua franca bat. Pigdinak kolonietan sortu ohi ziren, nazio menderatzailearen hizkuntzaren gramatika sinplifikatu bat beste hizkuntzen elementuekin nahasten zenean. Pidgin hizkuntza askotatik kreol hizkuntzak garatu izan dira, hurrengo belaunaldiek pidginaren gramatika osatu eta ama-hizkuntza gisa ikasi dutenean.
Guk dagoeneko baten-batean, modu tangentzialean, bai euskaldunek Islandian zuten presentziari buruz, bai pidgin euskal-islandiar horren existentziari buruz hitz egin genuen. Baina orain informazio horrek Euskaldunen Historiaren zati honen ikuspegi argiagoa eta sakonagoa ematen digu. Gainera, lasterbide bat eskaintzen digu pidgin honen bi glosarioen irudiak ikusteko. Bata XVII. mendekoa eta bestea XVII. mendekoa, Jóns Olafssonar úr Grunnavík eruditu islandiarrak idatzia (itzulpen automatikoa). Interesgarria da azpimarratzea azken glosario horretan Bizkaia-bizkaiera terminoa erabiltzen dela. Euskaldunez hitz egiteko modu arrunta garain hartan.
Icelan Review – 2013/1/17 – Islandia
The Basques in Iceland (KH)
While reading up on the history of the Icelandic language, I came across a rather strange linguistic phenomenon I had never ever heard of before: a Basque-Icelandic pidgin (Basknesk-íslenskt blendingsmál). What? A pidgin language blending the Icelandic and the Basque languages? This seems like a very unlikely match.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
—————————————
Arnastofnun – – Islandia
Basknesk-íslensk orðasöfn
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country