Itzultzailea: Leire Madariaga

Belaunaldiz belaunaldi euskaldunak gure kultura eta honen manifestazioak, oinarrizkoak, ez finak eta “K” larria eramatea merezi ez duenarekin ideiarekin heziak izan gara. Gehienez, besarritarrak lanpetuta mantentzeko manifestazio folcklorikoak genituen.

Aurelio Artetak egindako “Euskal Erromeriaren” errepresentazio bat. Versailleseko aretoetan XVIIko mendearen amaieran entzuten zen musika kultura berdinetik zetorren: euskalduna.
Aurelio Artetak egindako “Euskal Erromeriaren” errepresentazio bat. Versailleseko aretoetan XVIIko mendearen amaieran entzuten zen musika kultura berdinetik zetorren: euskalduna.

Hainbat alditan errepikatu digute, hainbat urtetan zehar, euskaldun gehiengoak egi absolutu bezala barneratu duela, ebidentzia eztabaidaezin bezala. Gertatzen dena da, egia alde guztietatik pasatzen dela. Eta egun batean konturatzen gara, Maurice Ravel izeneko konpositore frantsezak, egitan, euskalduna dela; beste egun batetan errenazimenduko espainiar konpositore handien artean dagoen Juan de Anchieta, euskalduna zela; beranduago gaztelerazko musika popularraren mitoetako bat,Atahualpa Yupanqui, euskaldunen ondorengoa zela…

“Kultura handiak” bezala ezagunak direnetatik hain ezberdinak ez garela konturatzen goaz. “Kultura handiak” ez daudelako, “kulturak” baizik. Kultura horietako bakoitzak, garrantzi bera du, eta batzuen “handitasuna” askotan, beste batzuekin amaitzeko ahalmena izan zutelako da. Egitan, euskal kultura ez da handia horretan. Ez litzaiguke gustatuko horrela izatea ere ez.

Marin Maraisen“Le Basque” partituraren portada.
Marin Maraisen“Le Basque” partituraren portada.

Marin Marais paristar konpositoreak idatziriko musika barrokoaren partitura bat aurkitzean pentsatu dugu guzti hau, “Le Basque” izenburuarekin. Ez dugu asko bilatu behar izan Luis XIII eta Luis XIVgaraian Versailleseko aretoetan, hau da, XVII amaierako eta XVIII hasierako “mundu finaren” bihotzean, gortearen melodiak eta dantzak, euskal melodia eta dantza tradizionalekin lotuak zirela jakiteko.

Seguruenik irakurle batzuek jakingo dute hau. Hori dela eta aho zabalik utzi gaitu. Ezin ditugu imajinatu “joerak ezartzen” zituzten Frantziako nobleak eta konpositoreak, herri “primitibo” eta “ez fina” den herri baten melodietan arreta jartzea, euskaldunean. Baina agian akatsa hor dago, kultura hori, euskal tradizionala, kultura “primitiboa” eta manifestazio “ez finak” eragin ditzaken kultura dela pentsatzean. Horrekin artikuluaren hasierara bueltatzen gara. Kontzeptu bezala, “Kulturak” eta “kulturak” daudela pentsatzeari utzi behar diogu. Konkretuki, euskal kultura, kultura “osagarri” dela pentsatzeari.

Ensemble Diatessaronri eta Peio Otano dantzariari eta “Herregelak” Dantza Historikoaren Tailerrari esker jakin dugu guzti hau. Konexio hori deskubritu ondoren, “Le Basque” izeneko musika eta dantza ikuskizun bat prestatu zuten.

Gauza hauek irakurtzean batek ulertu lezake Voltaire-ek bere lanean euskaldunei buruz hitz egitearen zergatia. Berak bere liburuan horrela adierazten du La Princesse de Babylone, euskaldunei edo baskoiei, Pirinioen oinetan bizi eta dantzatzen duten herri bezala. Gainera, eleberriaren 11. kapituluan, soil eta ausart bezala deskribatzen ditu, baita  dibertigarri eta kantsaezinak (PDFn aurki daitekeen eleberriaren edizio honetako 120-121 orrialdeetan).

Informazio hau bildu eta gure irakurleekin partekatu behar dugu. Egia da guk geuk nazioarteko komunikabideek argitaratzen dutenari buruzko araua apurtzen dugula. Baina gure irakurleek hau barkatuko digutela uste dugu.

Ikuskizunaren 3 bideo uzten dizkizuegu, Dantzan webgunean mantendutako Gara egunkariaren anotazioa eta proiektuaren aurkezpenaren PDFa. Gainera, Spotify-aren esteka uzten dizuegu Ensemble Diatessaron albuma disfruta dezazuen.

Versailleseko aretoetan entzuten zen musika, Euskal musika tradizionalak eragina zen.

Le Basque – Ensemble Diatessaron y Erregelak from Elena Murguia on Vimeo.

Le Basque from Elena Murguia on Vimeo.

Ensemble Diatessaron – Instrumental from Elena Murguia on Vimeo.


Dantzan – 230/5/2006 – Euskadi

«Le Basque», danzas de Euskal Herria en Versalles

“Le Basque” se estrenó el año pasado en Musikaste, pero no ha sido sino hasta ahora cuando ha iniciado su recorrido por diversos escenarios. Recientemente pudo verse en Ablitas y Antsoain, dentro del festival Escena, y próximamente se representará en el renovado Leidor de Tolosa, en el marco de la Quincena Musical y el 750 aniversario de la fundación de la villa papelera. Paralelamente, los componentes del Enssemble Diatessaron, que dirige Elena Martínez de Murguía, ultiman la grabación de un disco con la música del espectáculo.

(Sigue) (traducción automática)


Descargar (PDF, 9.7599999999999998MB)


https://open.spotify.com/album/5PPr6UWw9MF5cRZBqdv1js

Last Updated on Api 4, 2021 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.