Itzultzailea: Leire Madariaga

Blog honen “haurtzaro” garaian, ordenagailuan deskargatu zezaketeneuskal tipografía”ri buruzko sarrera bat idatzi genuen. Orduan hasten baino ez geunden eta “informazio biltze” ahalmenak ez zeuden oso aurreratuak. Sarrera hura gure blogeko bisitatuena da, 27.000 bisita baino gehiagorekin.

Pare bat urte geroago beste sarrera berri bat idazten genuen, “euskal tipografia”en bilduma bikain bat prezio onean eskeintzen zituen Iparraldeko webgune bati buruz hitz egiten genuen.

“Euskara” tipografía baten bateko “kutxe”tako edukien irudiek erreproduzitzen dituzten ikonoak.
“Euskara” tipografía baten bateko “kutxe”tako edukien irudiek erreproduzitzen dituzten ikonoak.

Gaur, sarrera bi horiek informazio gehiagorekin osotu nahi ditugu, gure herrialdeko karteletan eta seinaleetan hain arruntak diren “euskal letra” mota horiei buruz gehiago jakiteko helburuarekin.

Egia esan, betiko bi edo hiru letra motetatik haratago, errekurtso tipografiko horiek ez dira aurkitzeko errazak, gutxienez diseinu munduan mugitzen ez garenontzako.

Has gaitezen, jakintzaren gure iturri gustokoena: Auñamendi Entziklopedia da. Honetan gai honi buruzko artikulu zabala aurkitzen dugu: Euskal grafia.

Eta gai honi buruz idatzitako bigarren postara bueltatuz, Basque Letters webguneak eskeintzen duen tipografia bildumari buruzkoa, Thierry Arsaut-ek egina, 14 tipografia bilduma honen jatorria aurkitu dugu:

EUSKARA

Bilduma honen enkantea dela eta enteratu gara, 2001eko martxoak 9an ateratako prentsa oharragatik, 65.000€tan irtetzen zela. Oharran, hemen biltzen duguna, tipografía bakoitza azaltzen da.

Descargar (PDF, Unknown)

14 Euskara iturriak.
14 Euskara iturriak.

Bilduma bikain bat da. Bilduma hau lortzeko modu bakarra, guk dakigula, Thierry Arsaut-en webgunean da. Hori bat, erremateko 65.000€-tatik urrun.

Esaten genuen moduan, webgunea ez dago eguneratua, baina erosteko estekak funtzionatzen du. Prezioa ez dago eguneratua 22€, baina erosteko momentuan 32,66€ markatzen du, nahiz eta prezioa altua ez izan 14 iturri eskeintzean.

Bilduma osoa Basque Letters webgunean lor dezakezue.

Waskonia Tipografia.
Waskonia Tipografia.

Santos Bregañak eginiko Waskonia izeneko tipografía liluragarria jarraitzen dugu. Tipografia hau ere salmentan dago. Kasu honetan Myfonts webgunean. Eta diseinatzaileak iturri hau honela definitzen du:

“VIII.mendeko antzinako karaktereak iturri honen inspirazio dira. Euskal Herrian denbora batez erabiltzen ziren haiek bereziki –edo waskonia frankoek deitzen zuten bezala – hilerrietan eta sarrerako ateetan.”

Luc Devroye kanadiarraren webguneak, “Basque Fonts” izenburuarekin batera, iturri bilduma batetik haratago doan bilduma bat eskeintzen digu. Euskal iturrien zerrenda luzea (edo hauetan inspiratua) eta euskal diseinatzaile edo euskaldunarekin erlazionatutako diseinatzaileak adierazten ditu.

Azkenik emate hauek hasi genituen iturri (dohainik) bilduma bildu behar dugu.

Seguraski “Euskal letra tipografia” gehiago egongo dira hortik eta guk pozarren bilduko genituzke hemen.

Free Fonts

Tipografia Bilbao

Bilbao Tipografia

Fuente Vasca

Vasca Tipografia

Fuente Vasca-Berria-TT

Vasca-Berria-TT Tipografiak

 Euskal Font Normal

tipografia vasca: euskal-font-normal

Euskal Font normal

Basque Light

tipografia basque light

Basque Light

anuncio-productos-basque-728x85-2