2020 urte zaila izan da, aringarririk gabe. Ahalik eta hobekien bizi beharreko urtea. Guk, 2019. urtearen amaieran, hau esaten genuen:

«2020. urtea berri onez betetako urtea izatea nahi dugu, denok hobeto bizi eta zoriontsuago izan gaitezen.

Badakigu datorren urtean dena ez dela ona izango. Ezinezkoa da. Baina denontzako nahi genuke 365 egun barru garai hau zer izan den errepasatzen dugunean Bake, Justizia eta Askatasun gehiago izan dugula esan ahal izatea. Pertsona eta Nazio gisa.»

Bistan da ez dela honela izan. Horregatik, konpentsatzeko, 2021 urte zoragarria izatea nahi genuke, berri onez eta alaitasunez betea. 2020rako genituen nahi guztiak eta beste asko betetzen dituen urtea.

Eta ez dugunez erreztasunez amore ematen, zorion-emate hartan uzten genizkizuen opari txiki haiek berreskuratuko ditugu:

Britainia Handitik, Gabon-kantak

Hasteko, Cambridgeko The Choir of King’s Collegen eskutik bi gabon-kanta tradizional. Bi gabon-kanta tradizional Britainia Handiko musika-tradizioaren parte izatearen arrazoia jakin nahi baduzue, gai honi buruzko sarrera irakurtzea gomendatzen dizuegu, 2014ko urtarrilean idatzia.

The Infant King (Sing Lullaby) : Choir of Kings College, Cambridge

Gabriel’s Message : Choir of Kings College, Cambridge

Britainia Handian hain ezagunak dira, ezen, 2014. urtean, The Thelegraph egunkariak The Gabriel´s Message lehen kanta bezala sartu baitzuen Gabon-kanten zerrendan (egun bat Gabon-kanta bat).

1952ko Olentzaroren interpretazioa

Tolosatik, 1952an, Olentzaroren bertsio bat, urtarrilaren 1eko goizean kantatua. Euskaldunok asko zor diogun norbaitek grabatu zuen: Alan Lomax. Euskal Herriko soinuen bilduma baten zati gisa egin zuen (hemen hobeto ezagutu daitezkeenak).

Horra, horra gure Olentzaro (Tolosa, 1952)

Nuestros mejores deseos para este años 2021 que estamos a punto de estrenar. Zorionak eta Urte Berri On
Estreinatzear gauden 2021 urte honetarako eta Gabon hauetarako gure desiorik onenak. Zorionak eta urte berri on

Last Updated on Abe 24, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.