AFPren «Fact Check» webgunean izan dugu horren berri. Zehazki, Indonesiako edizioan. Kontua da egun hauetan «fake news» bat zirkularazi dela animalia baten irudiekin, lau begi eta lau adarreko ahuntz beltz baten antzeko itxura duena, eta Hego Sudanen aurkitutako animalia espezie berri bat dela esaten da.

AFP Fact Check-ek kontatuko digu istorio honen egia. Egia esan, artista madrildar batek, Alvaro Herranzek, sortutako pertsonaia da. Hark dioenez, eskultore gisa egiten duen lana, izaki magiko eta maskota-mitologikoen hazle eta trafikatzaile izatearekin uztartzen du, eta noizbait bizitza lasaia izatea du amets, bere adarbakarren baserrian.

Haren lana bere webgunean, sare sozialetan eta Etsyko dendan aurki dezakegu, non, beste hainbat sormenekin batera, animalia bitxi hori topa baitezakegu. Haren izena? Akerbeltz. Sorkuntza horren irudiak «lapurtutakoak» dira, istorio honetako protagonista bihurtzeko. Irudi hori, bere sortzaileak bideo batean azaltzen duenez, izen hori duen euskal mitologiako pertsonaia baten antzezpen pertsonala da.

Fake news honen historia zehatz-mehatz azaltzen dituen Fact Check artikulua eta Auñamendi Entziklopediaren sarrera utziko dizkizuegu.

Alvaro Herranz zoriondu behar dugu, bai bere sormenagatik, bai bere sorkuntzaren kalitateagatik, Afrikako kontinentearen bihotzean aurkitutako espezie berri baten itxura izatea lortu baitu.

Fact Check – 2020/12/18 – Indonesia

Four Eyes animal discovered in Africa? False

Two pictures have been shared multiple times on Facebook and Instagram alongside a claim that it shows a four-eyed animal newly discovered in South Sudan. The claim is false; the pictures actually show a figurine of a Basque mythical creature made by a Spanish artist.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Auñamendi Entziklopedia –   – Euskadi

Akerbeltz

Bere ezaugarri nagusiez gain, Marirenarekin komunak direnak, bere babes eta zaintzara emandako abereenganako eragin onuragarri eta ahalmen osagarriak ditu. Edozein aker beltz heriotza ikur aintzat hartzen da. Horregatik etxe askotan, etxe-azienda gaixotasunen batek jo izatea ekiditeko asmoz kortan akerra hazten dute, eta beltza behar du.

(Jarraitu)