Ez da Argentinako Tres Arroyos herriko euskaldunez hitz egiten dugun lehen aldia. Oso komunitate aktiboa da, jarduera ugari egiten ditu eta gure herrialdeko irudirik onena proiektatzen du Argentinako alde hartan.

Gaur, Buenos Aires probintziaren hegoaldean dagoen hiri honetara itzuliko gara, Atzerriko Gizataldeen Batzordeak Tres Arroyosen, Turismoko Udal Zuzendaritzak eta José A. Mulazzi Udal Museoak abian jarritako ekimen interesgarri bati buruz hitz egiteko. Hirigunean zehar ibilbide turistiko batzuk sortzea da helburua. Ibilbide horien bidez, herri horretan dauden talde nazionalek utzitako aztarnak ezagut daitezke. Hain zuzen ere, daniarra, espainiarra, frantsesa, israeldarra, italiarra, mexikarra, Herbeheretakoa, siria eta euskalduna.

Azken horren presentzia, euskal komunitatearena, jasotzen dugu, noski. Ostiral honetan, La Voz del Pueblo egunkariak argitaratu du, eta bideo bat eskeini digu. Egunkari hori 1902an sortu zen eta beste batzuetan ere informazio-iturri bezala erabili dugu.

Ibilbide horrek «Euskaldunen plazoleta»ra eramango gaitu, 2017an inauguratua eta bere garaian idatzi genuenari buruz; Istilart fabrikara, nekazaritzako makineria konpontzeko tailer gisa hasi eta jarduera-lerro berriak irekitzeko gai izan zena; eta «Hiru Erreka» Euskal Etxera, non, euskaldunen presentziari buruzko xehetasun batzuk ezagutzeaz gain, nazionalitate horretako kale eta saltokien zerrenda eskaintzen baitigu.

Azken batean, euskal diaspora horren aztarna sakona, historia ez ezik, oraina ere badena.

 

La Voz del Pueblo – 2020/11/20 – Argentina

La colectividad Vasca, en el circuito turístico (video)

Hoy a las 15.30, se lanzó el último circuito turístico del proyecto que realizaron en conjunto la Comisión de Colectividades Extranjeras en Tres Arroyos, la Dirección Municipal de Turismo y el Museo Municipal José. A. Mulazzi y que tuvo como protagonista a la Colectividad Vasca.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

La Voz del Pueblo – 2020/11/22 – Argentina

Centro Vasco: Un puente hacia las raíces

Atravesar el 2020 no ha sido una tarea fácil para nadie y las colectividades entran dentro de esta generalidad, tal como sucedió con el Centro Vasco. La pandemia obligó a que el lugar se reinvente y busque nuevas formas de seguir en contacto con quienes asisten y así no perder esas ganas de estar siempre “prendido” a las raíces.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

 

 

Euskal Gizataldeari buruzko Zirkuitua

Circuito sobre la presencia de la Colectividad vasca en Tres Arroyos (Argentina)
Tres Arroyoseko (Argentina) euskal gizataldearen presentziari buruzko zirkuitua

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.