Itzultzailea: Leire Madariaga

Pare bat alditan hitz egin dugu gure blogean Marti Buckley Kilpatricki buruz, Birmingham, Alabaman jaiotako eta gaur egun Donostian bizi den idazlea. Gure gastronomiari buruz hitz egiten duten artikuluak idazteko gaitasuna eta bere blog Blank Palate bikainari buruz hitz egiteko aipatu izan dugu.

Baina bere gaitasun garrantzitsuenetako bat aipatzea ahaztu izan zaigu: liburu autore gaitasuna. Eta hau arin batean konpondu behar dugun zerbait da.

Basque Country- A Culinary Journey Through a Food Lover's Paradise
Basque Country- A Culinary Journey Through a Food Lover’s Paradise

Premia honen arrazoiak hainbat dira. Lehendabizi, berak idatzitako «Basque Country: A Culinary Journey Through a Food Lover’s Paradise» liburuak gure blogean leku bat merezi duelako eta oraindik ez geniolako eman.

Bigarrenik, liburu hau, pasa den urteko irailean argitaratua, hainbat komunikabidek gomendatu izan dutelako, horien artean guk asko miresten dugun New York Times, 2018ko Gabonetan oparitzeko liburu zerrendan biltzen zuelako.

Eta hirugarrenik, eta hau liburu honen erreferentzi hurbilena da, 2019ko International Association of Culinary Professionals.(IACP) sariaren «nazioarteko» atalean irabazlea izan da.

Gure irakurleek ikusiko duten bezala, «Donostiko amerikar» honi denbora zuzentzearen arrazoiak ezberdinak dira, eta ohore lekua merezi du. Beraz gure errakuntza konpontzen dugu eta bere liburu eta arrakastak biltzen ditugu.

Dagoeneko «klasikoa» den zerbait aipatzea baino ez dugu, Euskal Herria ez da Bidasoan edo Pirinioetan amaitzen. Euskaldunak, Voltairek esango lukeen bezala, «Pirinioen oinetan bizi eta dantzatzen duen herria da»…baina Pirinioen bi aldeetan. Gure izatea bi aldeetako batera mugatzea, herrialde bezala dugun errealitate eta kulturaren parte bat bakarrik kontatzea izango litzateke.

New York Timesen argitaratutako liburuaren erreferentzia uzten dizuegu, liburuan biltzen duen legatza txirlekin saltsa berdean.

 

New York Times – 2018/10/2 – AEB

The hors d’oeuvre tidbits called pintxos, the seafood and the saline nature of the cooking and wines of Spain’s Basque region won me over on my first trip.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

New York Times – 3/10/2018 – USA

Hake With Clams in Salsa Verde

This Basque classic from Marti Buckley’s cookbook “Basque Country: A Culinary Journey Through a Food Lover’s Paradise,” requires a bit of quick stove work once the clams start to open.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.