Itzultzailea: Leire Madariaga

Orain dela hilabete bat gutxi gora behera kontatzen genizuen, Bloomberg-ek aditzera ematen gintuela, Txikito Jatetxeko Gazta-Pasteralen bertsioak “arrakasta” handia izaten ari zela New York hirian.

Gaurkoan pausu bat gehiago eman dugu, beno, Genevieve Ko-k eman du, Los Angeles Times sukaldeko editoreak. Dave Beran elkarrizketatu du. Laku Handietatik, mendebaldeko Kostara salto egin zuen Dialogue jatetxearen sukaldari buru bihurtzeko.

Bidai hartan, La Viña donostiar jatetxearen estilora eginiko Gazta-Pastela eraman zuen. Puntu egokiarekin eman arte saiakera-errorea sistema tradizionaletik ateratako errezeta izanik, Estatu Batuetako parte hartako postre arrakastatsua bihurtu izan da. Gainera, egiten denean baino daztatu ezin daitekeen postrea izanik…eta ez da beti egiten.

Sukaldariburuak, Donostian bizi direnek edo hau bisitatzen dutenek La Viñan daztatzen duten antzerako errezeta lortzeko eginiko prozesua kontatzen digu ezaugarr guztiekin. Beraz, AEBn arrakasta izaten ari den euskal gastronomiaren eta produktuen “Olinpoan” sartu dela esan genezake.

Gainera, gu geu etxean saiatu gaitezen, Genevieve Ko-k pausuz-pausuko errezeta eskeintzen digu. Hala eta guztiz ere, ziur gaude hobeago izango dela Donostian, New Yorken edo Los Angelesen daztatzea. Edo hare gehiago, hirurak daztatzeko aukera emango zigukeen bidaia egitea izango litzateke aproposena.

Los Angeles Times – 21/3/2019/3/21 – AEB

Master Class: The easiest way to burnt Basque cheesecake

anuncio-productos-basque-728x85-2