Itzultzailea: Leire Madariaga

1960ko martxoak 22an Parisen hil zen, erbesteko Eusko Jaurlaritzako egoitzan, euskaldunen lehen Lehendakaria, eta ez izendapen ordenagatik. Jose Antonio Agirrek 56 urte bete berri ditu (1904ko martxoak 6an jaio zen). Honen gorpua euskal lurraldean lurperatu zen, Basque Kulture webguneak (hemen biltzen duguna) honela adierazten duen hileta baten ondoren: “Ses obsèques, impressionnantes, eurent lieu le 28 mars après une messe en l’église paroissiale de Saint-Jean-de-Luz.”

Hilabete gutxi lehenago, Espainiar Errepublikan eta Euzkadi penintsularrean Demokrazia eta Askatasuna kausaren, mendebaldeko demokraziek egindako utzikeria prozesua baieztatu zen. Esanahi politiko sakona izan zuen keinua izan zen, 1959ko abenduak 23an Eisenhower eta Francoren arteko besarkada, AEBko presidenteak, Francoren Espainia diktatorialari bisita ofiziala hasi zuenean, Mendebaldeko mundu osoaren aurrean honen erregimena besarkatuz.

Agirre Lehendakariak beti fidatu zen demokrazia tradiziodun herrialdeengan, Britainia Handia, Frantzia edo AEB propioak bezala, beti defendatu izan duten printzioetan sendo mantendu ziren. Lehendakariak errepresentatzen zituen Euskaldun errepublikar eta demokraten errealitatea, sakrifikatu daitekeen peoiak izan ziren, Franco “marxismoaren” kontrako borrokaren aliatu bihurtzen zen bitartean. Realpolitik deitu izan zuena. Eta tradizio eta utzikeri hori, ziur gaude, bere bihotza gelditzera eraman zuen.

Agirre, euskal bikainen belaunaldiaren parte izandako lidergo bikaina izan zen. Bikainak Euskal Herriaren Kausaren babesagatik; bikainak Askatasun eta Demokraziarenganako konpromesuagatik; bikainak Justizi Sozialarenganako konpromesuagatik…

Agirre, heroi eta martir guzti horien primus inter pares-ek kalkulaezina den baloredun moral, giza, ideologi legatu bat utzi digu, Euzkadi modernu, aurrerakoi, demokratiko eta Askatasun eta Justizi Sozialaren babesean tematua.

Euskaldunok ezagutu eta baloratu behar dezagun legatua.

Basque Kulture – 2019/3/21 – Euskadi

Le premier lehendakari José Antonio Aguirre ou la modernité d’Euzkadi

L’anniversaire de la disparition en exil, le 22 mars 1960, de José Antonio Aguirre, premier lehendakari ou président du gouvernement d’Euskadi pendant la guerre d’Espagne, donnera lieu à la célébration d’une messe anniversaire en sa mémoire ce dimanche 24 mars à 11 heures à la chapelle Notre-Dame-de-la-Paix au quartier du Lac à Saint-Jean-de-Luz.

(Jarraitu)


Agirre lehendakariaren bizitza eta lana biltzen duen webgunea


1904 – 1960 AGIRRE LEHENDAKARIAREN HISTORIA

anuncio-productos-basque-728x85-2