Itzultzailea: Leire Madariaga

Conde Nast Traveler-ek, Benjamin Kemper-ek (Huffington Posten gastronomiari buruz argitaratutako artikulu batengatik jadanik aipatu duguna) sinatutako gipuzkoar sagardotegiei buruzko erreportai oso intersgarria argitaratu du bere webgunean.

Artikulu honetan, Zelaia Sagardotegia erreferentzitzat hartuz, sagardoaren prozesu guztiari buruz hitz egiten dugu, sagardoa egiteko sagar ezberdinen aukeraketatik, sagardotegietako “eszenaratzera”. Hori bat, Huffinton Postean argitaratutakoan bezala, “Basque Country” terminoa gure herrialdeko parte bat bakarrik erabiltzeak, harritzen jarraitzen gaitu.

Asko gustatu zaigu, XVI.mendetik euskal marinelek sagardoa erabili izan dutela adieraztea. Garai hartako euskaldunek (eta ziur aurreko mendeetakoek ere) Atlatintikoa “Euskaldunen Itsasoa” bihurtzea azaltzen duelako, honen edariaren ezaugarriei esker. Baina, hainbat lekutatik eta baita “sagardo sutsuak” diren lekuetatik jaso ditugun mezu askori erantzuna eta azalpena ematen dielako, non “euskal sagardoa” azken urteotako asmakizuna dela eta euskal sagardo tradizioari dagokionez irakurleak engainatzea “lotsarazi” beharko gintuzkeela adierazten duten. Egia esan, euskal sagardo tradizioa aldarrikatzeak ez digu inolako lotsarik ematen eta ezta bere kalitateak. Eta honek ez digu gelditzen, beste herrialde batzutako sagardoa daztatzera eta disfrutatzera. Baina aitortu behar dugu, edari honi buruz idatzi ditugun artikulu guztietatik bi dira gustukoen ditugunak. Bata, Iparraldeko sagardogile batek, bertan erreportaia egiten ari den autoreari zera esaten diolako argi eta garbi: “No. Not Spain, It´s Basque”. Bestea, hainbat aintzesten dugun New York Timesekoa, “Esker Egunerako” euskal sagardoa gomendatzen dutena.

Artikulu hau, euskal sagardoari buruz dugun artikulu bildumara gehitzen dugu eta baita aldizkari honek euskaldunei buruz idazten dituen artikulu bildumara.

Conde Nast Traveler – 16/2/2018 – USA

On the Cider Trail in Spain’s Basque Country

t’s January in the village of Hernani, Spain, and everyone is ringing in the start of cider season with a communal feast of salt-cod omelettes and fire-roasted ribeyes at Zelaia, a local cider house. From time to time, a resounding “Txotx!” rings out above the Basque babble: The cider master is about to uncork a kupela, or barrel. Forks clank down, sleeves roll up, and diners file into the abutting bodega to fill their glasses with cool, foamy sagardo straight from the 5,000-gallon tun.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.