Itzultzailea: Leire Madariaga

Harrituta geratu gara. Koktelak prestatzeko “euskal estiloa” dago? Ez genekien ezer. Honelako istorio txiki-handiek bultzatzen gaituzte blog honekin aurrera jarraitzera. “Euskalduna” denari buruzko erreferentziak bilatzerakoan aurkitzen ditugun eta inoiz amestu ez ditugun ezustekoak.

“Aurkikuntzen” zerrenda amaigabea izango litzateke, baina batzuk nabarmentzearren, gehien harritu gaituztenak hauexek dira: Bilbo izena daramaten hainbat objektu (erreferentziak bilatzen utzi genuen); 1951an Miss Amerika izan zen eta the Basque spitfire bezala ezaguna zen euskal gaztearen arbasoak; crochet basque; rouge basque tradizionala; Basque Indian Reserve 18 (British Columbia) historio bikaina; Euskal puntada eta euskal korapiloa; lentzeariaren “basques”; Kaliforniako Basque Country gozogintza; edo xakeko “euskal sistema”.

Zerrenda handiagoa izan liteke, baina Eater webgunean Stephanie Carteren artikuluan aurkitutako “loturei” leku utzi nahi diegu. Honetan, “Manolito” izena eramango duen kubatar inspiraziodun taberna batern irekierari buruz hitz egiten digu. Zer ikusi du honek euskaldunekin?

Lehenengoz, zerbitzariek martiniak prestatzeko “euskal teknika” erabiliko dutela. Esaten genuen bezala, martinia egiteko erabili beharreko edariak airetik botatzea, “euskal estiloa” zela. James Bond-ek teknika honi buruz izango lukeen iritzia jakitea geratzen zaigu.

Baina aurkikuntza hau eta gero, informazio honetan kontatzen denaren eta gure blogean bildu dugun euskalduna denari buruzko lotura gehiago bilatzeari minutu batzuk dedikatu diogu.

Adibidez, kokteleria hau New Orleansen irekitzea, EEBBetako kreole saltsa famatuena egiten den hiria, eta euskal abizena daramana: Zatarain. Baina bereziki, Louisianako hiri enblematikoenak, gaur egun Kanada deneko frantziar jabetzak bertan behera utzi zuten hainbat euskaldun jaso zituen lurra eta nortzuen tradizioek kajun kulturaren parte esanguratsu bat sortu dutenak.

Berdin Kubako erreferentziei buruz, euskaldunok presentzia esanguratsua izan duten lekua. 1902an Habanako Jai Alai ireki zen, Gernikako Arbolaren doinuekin. Edota Hemingway konpainiarekin euskal pilotari askok bizitako abenturak, 2.Gerrate Mundialean zehar urpekari nazien “ehiza” barne, edota urte haietan El Floriditan eginiko daikirien portzentai altu bat hartzea.

Askotan diogun bezala, hain txikia den herri batek, munduan zehar utzitako aztarna handia ikustea harrigarria iruditzen zaigu.

Eater – 21/2/2018 – USA

Chris Hannah and Nick Detrich Team Up For a New Cuban Bar

Chris Hannah, head bartender at the James Beard Award-winning French 75, is joining rum wunderkind Nick Detrich and Konrad Kantor in opening a new Cuban bar in the French Quarter spot vacated when Cuban restaurant by El Libre decided to move Uptown. Manolito, which is slated to open the third week of March, is an “an El Floridita inspired Cuban bar” inspired by several trips Hannah and Detrich took together to Cuba, reports drinks website NeatPour.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

 

anuncio-productos-basque-728x85-2