Hainbat aldiz jaso izan dugu euskal artzainek Idahoko makaletan hamarkadetan zehar grabatu zituzten arboglifoei buruzko informazioa. Beti iruditu zaigu ohiz kanpoko istorio bat, AEBetan bakarrik, artaldeak zaintzen, munduaren alde hartako eremu zabaletan, bizi izan ziren euskal emigratu haiek jasandako bizitza eta bakardadea ulertzen laguntzen diguna.

The cover of Sun Valley Serenade, a mystery novel set in the Wood River Valley. Image credit- Bryce Ternet
The cover of Sun Valley Serenade, a mystery novel set in the Wood River Valley. Image credit- Bryce Ternet

Eric Valentinek Wood River Weekly egunkarian argitaratutako artikulu batean kontatzen digu nola, Bryce Ternet-ek, Sun Valleyko garapen komunitarioko zuzendariak (askotan hitz egin dugu Idahoko alde honi buruz ere), «Sun Valley Serenade» izeneko liburua idatzi duen.

Fikziozko lana da, misteriozko eleberria, Idahoren historia oso erreal batean oinarritua: arboglifoak. Argitu gabeko misterio zahar bati buruzko istorio bat garatzeko inspiratu zuten Ternet. Misterio horren sekretua zuhaitzetan zizelkatu zuten. Istorioak hiru garai konbinatzen ditu, denak ere Euskal-amerikar familia bati nolabait lotuak, 1880ko hamarkadan artzain etorkin batekin hasi eta 1930 inguruan Haileyn euskal pentsio bat izatera pasatuz.

Bryce Ternet-ek, duela hiru urte baino gehixeago Sun Valleyra mugitu zenetik, Boiseko Estatuko Unibertsitatean euskal-amerikar historia eta gaietan espezializatuta dagoen John Bieter irakaslearekin lankidetzan jardun zuen (hainbat aldiz hitz egin dugu honetaz ere) euskal arboglifoak bilatu eta erregistratzeko..

Wood River Weekly – 2020/12/16 – AEB

Basque-ing In The Valley

Next time you’re hiking or snowshoeing the Valley’s trails, pay close attention to the trees. That’s what Sun Valley community development director Bryce Ternet had done for years. His newly released book—Sun Valley Serenade—is the result.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)