2020ko Euskal Diasporaren Egunean egingo diren ekitaldiak aurkezten genituen blogaren sarreran aipatu genuen bezala, mundu osoan gertatzen ari den egoera bereziaren ondorioz, planeta osoan dauden euskal komunitateen parte-hartzea berezia eta desberdina izan behar da.

Lehendakaritzak, ospakizun horretan parte hartu nahi duten diasporako erakunde guztiei ekitaldi honetarako egindako ekimenen berri eman eta bideo bat bidal dezatela eskatu die, dokumental bat egiteko.

Gure elkartetik eta gure blogetik parte hartu nahi izan dugu guk, gure Diasporari omenaldia eta aitorpena egitea helburu duen bideo bat ekarriz, bere talde garrantzitsu eta, aldi berean, ikusezinenetako baten bitartez: euskal misiolariak. Horretarako, Francisco Aita Santuak Iurimaguako Bikariatoko gotzain izendatu berri duen Jesús María Aristíni (C.P. ), munduko euskal komunitate osoari mezu bat bidaltzeko eskatu diogu. Mezu horrek, izenburuan esan bezala, asko gogoratu digu Agirre Lehendakariak 1955ean euskaldunei Buenos Aireseko irrati baten bidez bidaltzen zien mezua: «Hartzen zaituzten lurraldean, izan zaitezte herritar guztien artean, onenak».

Bideo hau, datorren astean argitaratuko dugun elkarrizketa zabalago baten parte da, eta Yurimaguasko euskal pasionisten historia, oraina eta etorkizuna errepasatuko ditugu hortan. Aristinekin hitz eginez, haien lana eta hartu zituen komunitateari egindako ekarpenak ezagutuko ditugu, eta, horrez gain, gai interesgarriak jorratuko ditugu, hala nola duela hilabete batzuk egindako Amazoniako Siodoa, non Yurimaguasetik apaiz ezkonduak egotea proposatu baitzen, edo Amazonasen ingurumen-ustiapeneko egoera eta haien aberastasun naturala eta baliabideak harrapatzen dituzten enpresa handien aurka mantentzen den borroka.

Urte hauetan arreta berezia eskaini diegun bi erakunderekin lankidetzan egin dugu guzti hau.

Logo de la Hermandad y la Euzko Etxea de Aranzazu en Lima

Alde batetik, Limako Arantzazuko Andre Mariaren Ermandadea eta bertatik jaio den euskal etxea: Limako Arantzazu Euzko Etxea – Lima Basque Center. Gure artikuluetan azaltzen saiatzen garenez, guretzat oso balio berezia du Amerikako euskal erakunde honek, Limako «euskal nazio»ko kideek sortu zutelako 1612an. Ordutik bizirik iraun duen erakundea da, munduko alde haren historiak jasan dituen aldaketa eta gorabehera guztien arren.

Bestetik, mende bat baino gehiago Peruko Amazonian lanean daraman komunitate pasionista. Misiolari pasionista hauek hasiera-hasieratik izan dute buru, 1913an lehen hamabi misiolariak iritsi zirenetik, euskaldunak. 1921ean Benedicto XV.ak sortu zuenetik Iurimaguasko Bikariato Apostolikoaren karguan izandako bost gotzainak euskaldunak izan dira. Egungoa barne. Moyobambako Prelatura auzokoa euskal pasiotarren ardurapean egon zen 1953an sortu zenetik 2000ra arte. Izan dituen lau gotzainetatik, lehenengo hirurak euskaldunak eta pasiotarrak izan dira.

Logo del Vicariato de Yurimaguas

Amazonia sakonean misiolari horiek egin izan duten lan izugarria epopeia gisa har daiteke. Euskaldun konprometituen epopeia. Izan ere, ez dezagun ahaztu euskal diaspora osatzen duten kolektibo guztietatik, misiolariena bakarrik atera zen mundura, ez bizitza hobea bilatzera, baizik eta joaten ziren komunitateei bizitza hobea eskaintzen saiatzera.

Duela urtebete elkarrizketatu genuen euskal pasiotar hau. Astelehenero Onda Vascak ematen digun lekutik egiten genuen, eta oraindik Yurimaguasko bikariatoaren administratzaile apostolikoa zenean egiten genuen.

Aristin Palentzian jaio zen (1954ko abenduaren 25ean) eta bost urte zituenetik Bilboko San Inazio auzoan bizi izan da. Teologo eta psikologo klinikoa da, eta, 1979tik, pasiotarra. Misioetara joan aurretik, parrokiako bikarioa izan zen Bilboko Pasioaren parrokian, Deustuko auzo bilbotarrean dagoen San Felicisimo elizan, Jesusen Bihotza (Sagrado Corazón – SCOR) probintzia erlijiosoaren bihotzean. Bi kontinente hartzen dituen probintzia pasiotarra da, eta lau eremutan banatuta dago: Iberiar penintsulako eremua (Penintsulako Euskal Herria eta Galizia); Santa Esperantzaren Ama eremua (Venezuela, Panamá, Kolonbia eta Ekuador); Monseñor Romero eremua (El Salvador, Guatemala, Mexiko eta Kuba); eta Andina (Bolivia, Txile eta Peru).

Hori da, hain zuzen ere, Historian zehar, arrazoi ekonomikoengatik, politikoengatik, abenturagatik edo elkartasunagatik, gure aberritik irten ziren euskal herritar guztiak gogora ekartzen dituen ospakizun batean parte hartzeko modua. Haiek, eta haiekin euskaldun guztiak, mundua aldatu duten istorio handi eta txikien protagonista izan dira. Eta haiei, jadanik joan direnei eta planetako txoko guztietan euskaldun izatearen harrotasuna izaten jarraitzen dutenei, gure agurra eta gure esker ona bidaltzen diegu gure herrialdeko onena orbeko txoko guztietara eramateagatik.

Eta aurreko urteetan bezala, joan direnen kandela «pizten» dugu. Haiek gogoratzeko eta etxerako bidea aurkitzen laguntzeko.

Argizaiolak
Argizairiak diasporako euskaldunen alde

 

 

 

Last Updated on Ots 27, 2021 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.