Aurton, abuztua amaitzen denerako, 1866eko abuztuak 30ean gertatu zenaren konstantzia utzi nahiko genuke, munduko euskal komunitateek jarraitzeko eta irauteko adierazle argia da.

Blog honetan hainbat alditan aipatu izan dugun Limako Arantzazu Gure Ama Ermandadeak bizitako gertakizunari buruz ari gara. Urtea 1865 da, urte hortan Ermandadeak egundoko kolpea jasan zuen eta halabeharrezko desagerpenera zeramala zirudien.

Peruko Gobernuak Ermandadearen onurak desjabetu eta desamortizatzen dituen dekretua igortzen duen urtea da. 1612an sortutako Amerikako euskal entitate zaharrenari zuzendu dizkiegun artikulu batzuk irakurri dituztenek, Lima bisitatu eta bertan bizi ziren euskaldunen behar material eta ispiritualak zaintzeko sortu zela gogoratuko dute. Irismen handia izatera heldu zen giza atentzio sare zabala izatera eta garai hartako giza atentzioaren oinarrizko erreferentzian bihurtzera heldu zen ekintza.

Dekretu hark, sortze garaitik zuzenbide ikuspegitik, giza eta eliza autoritateen erlaziotik bizitza automonoa izandako Ermandadea akabatu zuen. Antza denez, geratzen zen aukera bakarra, eleiza autoritateen kontrolpean eta gai erlijiosoei bakarrik zuzendutako kofradia batetan bihurtzea zen. Hau da, propietateak, baliabideak eta Ermandadearen funtzioak galtzeaz gain, «euskal nazioaren kideek» 1612an Liman Ermandade hau sortzean oinarritutako ispiritua galtzea. Ermandadearen sortze-helburuak, hauek aurrera eramateko medioak, eta beharrezko erabakiak hartzeko independentzia galtzea esan nahi zuen. Beste alde batetik, beti kide guztien adostasunean hartu izan diren eta hartzen diren erabakiak.

Baina 1866eko abuztuak 30ean, Ermandadea sortzen zuten hogeita lau familiak bildu ziren eta hauek, nahiz eta era «ofizialean» onartua ez izan, euskal komunitate hau bizirik mantentzea erabaki zuten. Aurrera jarraitzea eta 250 urteetan zehar berdintasunaren komunitatea eta konpromesuaren ispiritua mantentzea erabaki zuten.

1855 urtetik, hau sortu zenetik biltzen ziren Limako Klub Nazionala bere egoitzan bihurtu zuten, eta bertatik, negozioek eta bizitzak eraman izan dien leku guztietatik bezala, Ermandadea bizirik mantendu zuten eta gaur egun arte jarraitu izan dute giza eta kultura ekintzak antolatzen eta egiten.

Momentu hartatik, urtero, erabaki historiko hura eta haien aurretik, lau mende baino gehiagotan euskal komunitate horren parte izan ziren guztiak omentzeko eta gogoratzeko helburuarekin, abuztuak 30ean batzartzen dira.

Erabaki hura eta hurrengo belaunaldi ezberdinen konpromesuari esker, euskal instituzio hura bizirik jarraitu ahal izan zuen eta hare gehiago, gaur, Euzko Etxe berri baten sorrera bultzatu ahal izan du, zein ziurrenik, Amerika osoan zehar izango dituen egoitza guztien lehena izango da, orain dela 134 urte, abuztuak 30 batean Ermandadea akabatuko zirudien dekretuari aurre egin eta hogeita lau famili horien kideen etorkizuna eta bizitzekin jarraituz.



Otsailak 13: Limako Arantzazuko Amaren Anaidiaren sorkuntzatik 406 urte


Onda Vasca 2. La Hermandad de Nuestra Señora de Arantzazu de Lima (audio)


Los enterramientos de vascos en Lima, profanados para ser convertidos en «atracción turística»



Recipiente para los Santos Óleos. Hermandad de Nuestra Señora de Aranzatzu de Lima Siglo XVII. Una de las pocas propiedades que no fueron expropiadas
Olio Santuaren Ontzia. Limako Arantzazu Gure Amaren Ermandadea XVII Mendea. Desjabetu ez ziren gauzetariko bat.

 


Laguntzaile:

logo oiga grande solo

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.