Itzultzailea: Leire Madariaga

1492an, Lehendakari Agirrek Iberoamerikako bidaia hasi zuenean, zaila den mundu osoko eta bereziki euskaldunen herriko Askatasun eta Demokraziaren babesleentzako egoera zailagoa imajinatzea. Bidai luze hartan Guatemala, Panama, Mexiko, Argentina, Uruguay, Venezuela, Peru, Colonbia, Brasil, Bolivia, Dominikar Errepublika, Kuba eta Txile bisitatu zituen.

Estatu eta lur gabeko herri txiki haren presidentearentzat gauzak ez ziren batere errazak izan. Euskadi Penintsularra Francoren boten azpian egonda eta Euskadi Kontinentala nazien kontrolpean egonik; Mundu Gerrako momentu hark ez zuen demokratentzat itxura bat ere ona. Egoera zail hartan Lehendakari Agirrek, amerikar kontinentean zehar euskaldunak presentzi garrantzitsua zuten lurraldeak bisitatzeko bidaia hasi zuen, nazio hartako euskal komunitateak konektatzeko eta intituzioen babesa lortzeko asmoarekin.

Bira hura inoiz ez bezalako arrakasta izan zuen eta mendeetan zehar euskaldunek Amerikan izango zuketen etorkizuna eta bertan Euzko Jaurlaritzaren irudi bikaina markatu zuen. Arrakasta bereziki bi arrazoirengatik izan zen.

Alde batetik, Agirre buru zen gobernuaren ospeagatik, Espainiako Gerra Zibilaren garai latzean, demokraten eta gizaldeko printzipioen babesleen sinesgarritasuna pultsuan irabazi zuen. Gainera, Gernikako ezbeharra, Frankoren agintean nazismoaren eta frankismoaren hegazkinek suntsitua, Euskal Herriaren Kausaren nazioarteko proiekzio zabala eragin zuen.

Beste alde batetik, euskal komunitateak herrialde horietan izandako presentzia eta jarrera garrantzitsua izan zen. Euskaldun horiek, amerikar nazioak sortzen lagundu zuten familietakoak, beharrezko eragin eta gaitasuna zuten, ideien babesa pertsonen duintasunen babesetik egin zitekeen euskal presidente gazte honi, amerikar errepubliketako parlamentuen eta presidenteen egoitzetako ateak guztiz irekitzeko. Euskaldun horiek garrantzitsuak izan ziren ere, faszismotik ihes zihoazen milaka errefuxiatuek, beraien bizitza berrasteko lekua izateko.

Lehendakari Agirreren eragina eta duintasuna, bai politikoki eta bai euskal komunitatearen artean, sakonki markatua geratu zen, geroago hainbat bisitak jarraituko ziokeen lehen bisita hartan. Beharrezkoak izango ziratekeen baino askoz gutxiago, erbestean zegoen gobernu hark zituen ekonomi zailtasunengatik. Kasu guztietan, bere bisitak eta presentzia, Amerikako euskaldun horien artean energi, gogo bizi eta kemen injekzio izan ziren. Baina lehengoa, garaipen frankista hain hurbil izanda eta totalitarismo faszismoaren kontrako gerra globalaren presioarekin, beharrezkoa izan zen eta gogoberotasunarekin jasoa izan zen.

Adibidez, Txileko euskaldunek Lehendakaria omentzea erabaki zuten bidai hartan. Andeetako “muino” batek (3.615 metroko altueraduna) Europako herriaren nazio zaharrenaren izena eramatea lortu zuten: Euzkadi. Gertakizuna harrigarria da, baina hare gehiago kontuan badugu, Txilen dauden mendien artean kanpoko herrialde baten izena daraman bakarra dela. Adierazten genuen guztiaren adibidea da hau: Lehendakariak herrialde horietan duen duintasuna, Lehendakariaren heldueraren garrantzia euskaldunentzat eta euskaldun hauen eraginarena.

Perun beste herrialde batzuetan bezala hartua izan zen, Estatuko Buruzagi omenekin. Hau jasotako Peruko presidentea Manuel Prado Ugarteche izan zen, euskal famili omentsu baten ondorengoa, Aliatuak babesten zituen Iberoamerikar lurraldeak gidatzen zituen eta honek demokraziarekiko zuen konpromesua beharrezkoa eta garrantzitsua izan zen amerikan nazioak alde anti-faszistarekin lotzeko.

Agirrek Perun izandako eragina oso handia izan zen. Presidenteak hartuz gain, Kongresuko diputatu eta senatarien kamaran jaso zuten eta San Marcos Unibertsitatean, amerikar kontinenteko zaharrenean, ohorezko bisitari bezala tratatua izan zen, Klub Nazionalera gonbidatua izatez gain. Lehendakariaren presentzia eta mezuak hainbat eragin zuen euskal-perutar komunitatean, eragin hori gaur egun arte heldu dela.

Hau bereziki modu bizian izan da Limako Arantzazuko Amaren Anaidiaren kideen artean, Amerikan ezagutzen dugun lehen euskaldunen instituzioa. Bisitaren 75.urteurrenarekin, 2017an, Anaidia eta Limako Arantzazu Euzko Etxea, Anaiditik bultzatutako euskal zentruak, gertakizun garrantzitsu hura gogoratzeko ekintza ezberdinak egin zituzten.

Orain, 76.urteurrenagatik, Txilen irratitik eginiko hitzaldia eta Buenos Airesen Lehendakariari eginiko elkarrizketa argitaratzea erabaki dute, bideo formatuan. Grabazio biak, bata 1955ekoa eta bestea 1957ko, Santiago de Chileko Euzko Etxean gordeak izan dira eta Limari lagatuak 2017an ospatutako oroimen ekintzengatik.

Gure ohiko irakurleek badakite “agirretarrak” garela eta Sabino Aranak euskal Nazioaren sorrera prozesua martxan jarri zuenetik, Euskal Herriaren Kausagatik gehien egin duen abertzaletzat dugula.

Hori dela eta, bere garrantzi historikoagatik eta Agirreren mezuak mantentzen duen gaurkotasunagatik, hemen biltzen dugu.

Last Updated on Ira 3, 2021 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.