Itzultzailea: Leire Madariaga

Gerra Zibila ondoren Caracasera heldu ziren euskal erbesteek sortutako legatu garrantzitsuari buruz hitz egin dugu dagoeneko. Aipamen hau, hondeamakinei esker legatu hau desagertzen zihoalako egiten genuen.

Oraingoan, euskaldunek Venezuelako arkitekturan utzitako aztarnari buruz Jazoera TV-k prestatutako bideo bat dela eta egiten dugu.

Era berean, Jazoera webgunetik Caracaseko Euskal Zentrua egiten ari den lan bikainari buruz ere hitz egin dugu. Euskaldun hauek bere jatorrizko historiarekin eta aberriarekiko konpromesua eta lana, nahiz eta hauek hartutako herrialdea garai zailak bizitzen ari, ezin daiteke oharkabean pasatu. Hauen webgunea bisitatzera animatzen dizuegu, beraien lana ezagutzeko.

Pixkanaka joaten ari diren euskaldun belaunaldi osoak daude herrialde hartan. Honen arrazoia? Urteen eragina, Venezuelan jaiotako belaunaldi berriak. Azken hauek erreleboa animatuta eta konpromesuz betea hartzen ari dira.

Munduko alde hartan euskal sugarra bizirik mantentzera dedikatu duten guztiak gogoratu eta mirestu behar ditugu, eta hauen testigua hartzen dutenei lagundu behar diegu.

Jazoera TV – 2018/8/24 -Venezuela

Arquitectura Vasca Nuestras huellas tangibles.

 

anuncio-productos-basque-728x85-2