Itzultzailea: Leire Madariaga

William Douglass irakaslea, bere aberritik kanpo euskal presentziari dagokionez gehien ikasi eta gehien dakien pertsonetariko bat da.

Ia 60 urte daramatza gai honi buruz ikasten eta idazten eta bere liburuak beharrezkoak dira Euskaditik kanpo euskaldunen munduan ezagutzeko. Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentruak bere izena darama, honen lana eta konpromesuagatik. Bere lana ez da amaitu eta Australian dagoen euskal presentziari buruzko liburua prestatzen ari da.

Abuztuak 25 larunbat honetan, Adam Laxaltek azken urteetan Nevadan antolatzen duen Basque Fry Barbecue tradizionala ospatu du. Adam, estatu hartako Laxalt familiaren kidea den politikoa da. AEBko euskaldun famili ospetsuenetako bat, askotan aipatu duguna eta beste gauza batzuen artean Nevadako Euskal Ikasketen Zentruaren sormena bultzatu zuen.

Herrialde hartako prentsaren interesa izanik, ekitaldi hau arrazoi bezala erabiliz, Las Vegas Sun egunkariak Yvonne Gonzalezek William Douglassi egindako elkarrizketa argitaratu du. Elkarrizketa honetan, Mendi Harritsuetan eta Nevadan bereziki euskal presentzia ulertzeko gakoak ematen dira.

Las Vegas Sunen argitaratutako elkarrizketaren esteka eta beti gomendatzen dugun Eusko Newsek Euskal Ikasketen Zentruari buruzko artikulu bat ere partekatzen dugu zuekin.

Las Vegas Sun – 2018/8/25 – USA

Q+A: Expert discusses Basque history, culture in Nevada

Politics and food are some of the long-lasting marks that Basque immigrants have made on Nevada, and both will be on display at a Republican event in Northern Nevada today.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Euskonews – 12/2007 – Euskadi

Nevadako Unibertsitateko, Renoko Euskal Ikasketen Zentrua: 40 urte euskal kulturaren zerbitzura, 1967-2007

“Francoren garaiko egunik ilunean, gure hizkuntza, kultura, identitatea kendu zigutenean, amerikar unibertsitate batek, Nevadan argizari bat pizten zen gauean, eta horrekin pozik geunden”(José Antonio Ardanza, Marzo 1988)

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.