Gure irakurle arruntek badakite blog hau idazten dugunok maitasun eta mirespen handia diogula Euskadin kokatu ziren Aita Pasionistekiko, eta, hemendik, 100 urte baino gehiagoz, Peruko Amazonian lan sozial eta erlijioso itzela egitera atera zirenekiko.

Sentimendu hori erlijio-ordena horrek gerraosteko urterik gogorrenetan frankismoaren jazarpenekin izan zituen jarreretatik eta konpromisotik sortu zela onartzen dugu. Gure familietako batzuek oso zuzenean ezagutu zuten lan hori.

Blog honi eta Limako Arantzazuko Andre Mariaren Ermandadearekin – Limako Arantzazu Euzko Etxea dugun harremanari esker (Peruko Pasionista hauen lanari oso lotua), euskal herritar eta misiolari hauek 1913an Amazonasko lehen 12 misiolariak iritsi zirenetik egin duten lan garrantzitsu horren zati batzuk aurkitu ditugu.

Hainbat artikulutan kontatu ditugu lur haietan egindako lan harrigarriaren zenbait ohar. Eta era berean, haien misioa «arimak salbatzea» zela sinetsirik, eraldaketa sakona izan zutela, duintasunaren eta pertsonenganako errespetuaren alde borrokatu gabe arimak ez zirela salbatzen ulertu zutelako.

Oihanera iritsi eta zortzi urte eskasera, 1921eko otsailaren 27an, Benedicto XV. Aita Santuak San Gabriel de la Dolorosa del Marain Prefektura apostolikoa sortu zuen. Orain Iurimaguasko Bikariato Apostolikoa deitzen zaio. Eta bere arreta eta zaintzaz arduratu zituen euskal pasionistak.

Sortu zenetik, Bikariatoaren arduradunak euskaldunak izan dira, baita han lan egin duten pasionisten muina ere:

    • Atanasio Celestino Jáuregui y Goiri, C.P. † (1921 – 1957)
    • Gregorio Elias Olazar Muruaga, C.P. † ( 1957 – 1972)
    • Miguel Irízar Campos, C.P. † (1972 – 1989)  (gero, Callaoko Gotzaina)
    • José Luis Astigarraga Lizarralde, C.P. † ( 1991 – 2017)

Gaur egun Jesus Maria Aristin du buru, eta elkarrizketatzeko zortea izan genuen.

Esan bezala, datorren urteko otsailean beteko dira euskaldunei eskatutako eta gero hainbeste arrakasta izan duen lan berezi hau abian jarri zenetik 100 urteak. Guk arretaz jarraituko ditugu efemeride hau ospatzeko egiten diren ekintza guztiak.

Sarrera honetan, Vicariatotik Amazoniako herriei egindako zerbitzu eta ehun urteko historia hau kontatzeko asmoz argitaratuko diren buletinak jasoko ditugu.

Ez da lehen aldia hauxe esaten duguna: euskal diaspora eta munduan duen eginkizuna gure nazioaren historiaren funtsezko zati bat da, ornozkoa, eta, haren barruan, gutxien ezagutzen den alderdietako bat, garrantzi handia izan arren, euskal erlijiosoek baldintzarik okerrenetan egin zutena da.

Istorio zoragarri hau zabaltzen dugu, euskal herritar hauen lana oso garrantzitsua dela sinetsita baikaude, eta kezkatuta gaude mendeurrenak merezi duen oihartzunik ez izatearekin.

Buletinak

Otsaila 2020

Martxoa 2020

Apirila 2020

Maiatza 2020

Ekaina 2020

Uztaila 2020

Abustua 2020

Iraila 2020

Urria 2020

Azaroa 2020

Abendua 2020

Urtarila 2021

Last Updated on Ots 27, 2021 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.