Itzultzailea: Leire Madariaga
Luca Iaccarino, La Repubblica italiar egunkarian euskal gastronomiari buruzko artikulua idatzi du. Eta informazioaren profesional batek egin dezakeen akats arriskutsuena egin du, ezagutze ez duenari buruz idatzi.
Ez gabiltza gastronomiari buruz, dagoeneko dakiguna aipatzen du eta, hau da, euskal gastronomia, gastronomi handia dela. Berak ere disfrutatu izana eta gustoko izateak asko pozten gaitu. Bueltan etortzea eta Euskal Kostatik ikustean falta zaiona bisitatzea espero dugu, Donostitik Baionara arteko aldea, era horretan gure nazioaren gastronomiari buruzko jakintzan sakonduko du.
Beraz, pozoitu egin da ala ez? Galdetzen zara. Ba bai, baina ez jandakoagatik, irakurritako zerbaitengatik baino. «Abertzalitis» pozoitze larriak baino ezin du azaldu artikulua euskaldunen gastronomiari buruz hasi eta «Borgiatarrekin» konparatzea, batzuetan gauza liluragarriak sortzen laguntzeko gai ziren izaki maltxurrak. Eta zergatik diogu hau? Euskal Herrian gertatutakoa «ulertzeko gida» bezala Fernando Arambururen «Patria» liburua irakurtzea gomendatzen duelako.
«Euskal kontu» ulertzeko gai honetan oinarritzea, italiar maskulinitatea ulertzeko, «italiar kotxeek diseinu oso ona dute, baina guztien galtzen dute olioa» txistean oinarritzea bezala da. Hau da, ergelkeri galanta.
«Patria» liburuak ez du gure Herrialdearen azken 50 urteen errealitatea adierazten, ezta ETA edo euskal nazionalismoaren errealitatea (ETA bezala ez dena, inondik inora), ezta espainiar nazionalismoarena. Liburu honek, gure herrian jaio den, baina Alemanian 30 urte baino gehiago daramatzan pertsona batek dituen traumak, barruko deabruak eta gauzak sinplifikatzeko borondatea adierazten du.
Aurreko artikulu batean kontatzen genuen bezala, «onen» eta «txarren» mundua aurkezten duen liburua baino ez da. Honi buruz asko ez hitz egiten saiatzen gara, lan honi buruz dugun iritzia ez errepikatzearren, baina batzuetan ez dugu besterik.
Iaccarino Jauna plater on bat txar batetik ezberdintzeko gai delaz ziur gaude. Baina euskal gizartearen analisia egiteko orduan, ez da haurtzaindegitik irten.
Italiar batek, edota gure herrialdean bizi ez den edonork gure herrialdean 40 urte baino gehiagoz bizi izan dugun zoritxarra ulertu nahi baduen, lehendabizi ulertu behar duena, 40 urte horiek diktadura frankistaren, aurretik bizitako gerratea, Primo de Riveraren diktadura eta hiru Gerrate Karlistaren ondorio direla ulertu behar du. «Joko zelaia» markatzen hastear.
Iaccarino Jauna ez izan sinple. Ulertzeko; Italia herrialde zaila da, modu latzean sortua, diktadura eta atzerriko okupazioak sufrituz. Benetan uste duzu Italian bizi ez den norbaitek, italiar guztiak mafiosoak edo mafiaren biktima direla adierazten duen nobelatxo bat irakurriz zuen errealitatera hurbil daitekeela? edota Benito Mussoliniren jarraitzaileak zirela eta oraindik direla adierazten duen beste bat irakurriz? Jarri gaitezen serio.
Egindako ibilaldi gastronomikoari dagokionez, gustoko izateak asko pozten gaitu. Hare gehiago, berriz etortzera gonbidatzen dizugu, era horretan, gehiago sakonduko duzu eta La Repubblican guri buruz berriz idaztekotan zentzu gehiagoz egingo duzulakoan gaude.
La Repubblica – 2019/10/9 – Italia
Pintxos e sidro: movida golosa nei Paesi Baschi
Non c’è luogo in cui l’alta cucina e quella popolare s’intreccino e dialoghino come nei Paesi Baschi. I cento chilometri costieri più buoni del mondo – quelli tra San Sebastian e Bilbao – alternano ristoranti tristellati e bar di pintxos (bocconi in stile tapas), locali d’avanguardia e succulenti asador ( le bracerie). I grandi chef fanno serata nelle sidrerie, gli osti insegnano loro a cuocere le bistecche sui carboni, senza separazione di casta tra top e pop.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country