Itzultzailea: Leire Madariaga

4 mende baino gehiagotan zehar bizirik eta aktiboki iraun diren euskal instituzio gutxi daude. 2018ko otsailean, 1612an Liman bizi ziren «euskal nazioaren seme-alabak» sortutako Limako Arantzazu Gure Amaren Hermandadearen historiaren zirriborroa idatzi genuen.

Amerikako euskal erakunde honi buruz gehiagotan hitz egin dugu (denboran zehar, euskaldun horien ondorengoak kontinentean zehar zabaldu direlako.

Hermandade honetatik eta XIX.mendearen amaieratik, munduan zehar euskaldunak sortzen joan diren euzko etxeetara gehitu den beste euzko etxe berri bat sortu delako berriz ere aipatuko dugu gaurkoan. Eta instituzio nagusi honek dituen ezaugarri bereziengatik, gure blogean lerro batzuk izatea merezi duela uste dugu.

Logo de la Hermandad y la Euzko Etxea de Aranzazu en Lima
Limako Arantzazuko Euzko Etxearen eta Ermandadearen logoa

Euzko Etxe hau, gure historio propioarekin era zuzenean lotzen gaituen kasu bikain horien artean dagoen hermandadearekin oinarrituta dago.

Bizirik irautea lortu du nahiz eta perutar gobernuak “ofizialki” akabatu; jabetzak galdu; nahiz eta gerrateak, krisiak, desastre naturalak, sakabanatzeak izan; eta mendeetan zehar izandako higadura propioak izan.

Famili horiek, euskal-ondorengo talde horiek belaunaldietan zehar nagusien ispiritua bizirik mantendu izana azaltzea zaila da. Bizirik mantendu den konpromesua eta izate borondatea kontuan izan gabe, zailtasun guztien gainetik, Hermandadea bizirik eta aktiboki mantendu izana ulertzea zaila da. Eta ez da Liman bakarrik. Honen kideak eta ekintzak New Yorken zehar, San Frantzisko, Los Angeles, Atlanta, Boston…zabaldu dira.

2012an, 400 urteko bizitza emankorra ospatu zuen Hermandade honek, eta orain adar berri bat sortu dute. Euskaldunen arbola sakratua bezala, Gernikako Arbola bezala, 400 urte baino gehiagoko bere bizitzaren fruitua zabaltzea bilatzen dute kimu berri honekin.

Hermandadea historian mantentzen den talde bat da, beraz, bere zerizana mantenduz bizirautea du helburu. Honetako kideek, gaur, orain, munduan zehar euskaldunok izan garena eta izango garena ezagutzera ematean lan asko egiteko dagoela badakite, eta era berean, gure nazioaren, herriaren, eta kulturaren irudi hoberena zabaltzen laguntzeko. Eta lan honetan era eraginkorrean kolaboratzeko tresna sortu nahi dute.

Nola egiten duten? Limako Arantzazu Euzko Etxearen sorrera bultzatuz. Perun eta Amerikako zein munduko beste lekuetan biziko den euskal zentru bat. Hermandadeak orain dela asko ulertu zuen, gaur egun, muga geografikoak ez direla mugaketa bat izan behar, aukera bat baizik.

Galdera errepikatzen dugu, nola egiten dute? Era bikain batean. Honeloko historia duen erakunde batek egin behar duen bezala.

Honen sortze biltzarrean, honen estatutuak onetsiz gain, euskal zentru hau gidatu beharreko ispiritua biltzen duen «sortze deklarazio» bat onartu zen, eta hau, Agirre Lehendakariak munduko euskaldunei eskatutako konpromesuarekin bat dator:

    • Bere herrialdean, biztanle guztien artean hoberenak izan.
    • Euskal Herriaren ordezkari duinenak izan.
    • Euskal Herriaren Kausaren babesean kolaboratu.
    • Munduko Askatasuna, Demokrazia eta Giza-justizia babestu.

Haiek azaltzen dute nola utzi zuen Agirrek mezu hau Perun, eta momentu hartatik herrialde honetako euskaldun askok konpromesu hau hartu zutela. Euzko Etxe hau sortzerako orduan berritzen den eta organizazio berri honen eje nagusiak zehazten dituen konpromesua. Hain da garrantzitsua hau, hauetariko konpromesu bat atzean uztekotan, bere izate arrazoia akabatuko dela.

Harrigarria da, Hermandadeak, bere historia propioa azaltzeko gure herrialdeko historiara jotzea. Euskal karlismotik hasita, noren ezaugarri bereziak Tomas Zumalacarreguiren pertsonaian proiektatzen diren, XIX.mendean, bere jatorriko aberriaren arazoa, instituzio bezala zuten arazoekin bat egin zuten. Sabino Aranaren mezua jaso zuten, Karlismotik, Aberriarentzat jatorriko askatasuna berreskuratuz, euskaldunentzat estatu-nazio propio baten sorreraren ideia bat garatu zen. Horrela mantendu ziren 1942an, «amerikar biran» Agirre heldu arte, non «lur emankor» batean, etorkizunera begiratzen zuen eta euskaldunek, Euskal Aberriaren askatasunarekin konprometitzeko eta era berean gizaki guztien eskubideen babesarekin konprometitzeko beharra biltzen zuen euskal nazionalismoaren mezua erein zen arte.

Bere «sortze deklarazioan», bide hori adierazteko, XIX. erdialdetik, XX. mendearen erdira, mende batetan zehar, euskaldun horiek bizitako eraldaketa adierazteko, gure Nazioaren historia markatu zuten eta era batean Hermandadearen kideek bizitako garapena azaltzeko Aberriaren hiru pertsonai sonatuetara jo zuten.

Euskal Zentru berri hau historia honekin blai eginda eta etorkizunera bideratuta sortzen da. Tresna berri, modernu, disdiratsu eta ireki bat bezala, baina azken finean, gure Aberriaren historian oinarritzen den Hermandadearen historian errotuta. Zentru berri honek, erregistratu bezain pronto, Eusko Jaurlaritzako Euskoetxeen sarean sartzeko eskatuko du.

Zaila da deklarazio honen edukiak sakontasunean azaltzea, beraz ezagutarazteko helburuarekin zuekin partekatzen dugu.

Testu honen antzeko bat, 2018ko otsailean idatzitako artikulu originalean sartu dugu, hau «eguneratzeko».

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.