Itzultzailea: Leire Madariaga
Boiseko The Basque Museum and Cultural Center gure ohiko irakurleen «ezagun zaharra» da. Egia esan, munduan zehar zabalduta dagoen euskal komunitatearen energia eta bizitasunak adierazten duten mirarietako bat da, eta bereziki, beraien sustraiak indartsu mantentzeko borondatea.
Gaurkoan instituzio hau aipatzen dugu, zoragarria eta erakargarria iruditu zaigun liburu bat jarri dutelako sarean. Samuel “Sol” Silenek idatzitako eta Las Novedades aldizkari taldeak, New Yorkeko Inc.ek 1917an eta Idaho, Boiseko Mountain States Publishing Company 1918an argitaratutako «La Historia de los Vascongados en el Oeste» liburua da.
Liburu honek Boise, Idahoko; Mountain Home, Idaho; Shoshone, Idaho; Jordan Valley, Oregon; Elko, Nevada; Winnemucca, Nevada; eta McDermitt, Nevadako famili eta komunitateen hainbat historia eta biografia biltzen ditu. Gainera, euskaldunok zer eta nortzuk garenaren azalpen bikaina egiten du sarreran, gure Nazioaren osotasunaren historiaren ikuspegi orokorraz gain.
Orrialdeetan zehar ibiltzeak, gure Herriaren historiaren parte garrantzitsu batean sakontzea da. XIX.mendetik aurrera, haien etorkizuna lantzeko helburuarekin AEBra emigratu zuten hainbat euskaldunen historiak deskubrituko ditugu.
Bere deskribapenetan, gure geografia osotik datozen familiak aurkituko ditugu. Baina orain, liburuaren edizioa eta 100 urte baino gehiago, landa eremuetatik datozen pertsona kantitateak harritu gaitu, eta honek, foruen deuseztatzea eta gero gure Herrialdeak bizitako zailtasunak adierazten ditu argi eta garbi.
Titulua gustatu zaigu. «La Historia de los Vascongados en el Oeste» izenburuak beste euskaldun batzuetara eramaten digu, XVI.mendean zehar Hegoamerikara emigratu zutenengana eta XVII.mendearen hasieran elkar-laguntza taldeak eta beraien interesen babeserako taldeak sortzen hasi zirenengana. Konkretuki Limako Arantzazuko Amaren Anaidi ospetsua, hiri hartako «euskal nazioaren seme-alaba» guztiak biltzeko 1612an sortua.
Liburua gaztelaniaz argitaratu zen, baina ingelesez ere aurki dezakezue Aintzane Gonzalez, Euskal Herriko Gaitasun Globalaren Programaren (2018) bitartez Basque Museum and Cultural Centeren abokatu-laguntzailea.
Samuel “Sol” Silen, autorea
Autoreak, Samuel “Sol” Silen, aipamen bat merezi du. Ziurrenik errusiar jatorria izandako judu honek AEBko Mendebaldeko euskaldunen historien bilketa lan bikain hau egin izana harrigarria da. Ez zen euskal emakume batekin ezkondu, Pat Bieter bezala, Eloisa Garmendiarekin ezkondu eta gero Idahoko euskal komunitatearen kide garrantzitsua izandako (eta AEBko Mendebalde osoko) «Milwaukeeko alemaniar katolikoa».
Egia esan, inork ez daki lan hau egitera bultzatu zion arrazoia. Baina liburuaren sarrerak, Euskal Herria aurkeztu eta bere lana azaltzen duen sarrera horretan, pista batzuk ematen ditu. Munduko alde hartako euskaldunak 14 urtez aztertu eta gero idatzi zuen hau.
Sarreran zehar unkitu gaituen zerbait nabarmendu nahi dugu. Jarraitzen gaituztenek badakite gu “Agirristak” garela. Berak, Lehendakariak, hainbat alditan eskatu zien munduan zehar zeuden euskaldun guztiei, hauek hartzen zituzten lurraldeetan «guztien artean, hoberenak izatea» (1955ean Buenos Aireseko Radio Splendidek Lehendakariari eginiko elkarrizketa, 3:40 minutua).
“Sol” Silenek 1917an berretsi zuen. «Hiritar fidel eta abertzale» bezala deskribatzen ditu eta haietaz zera zirutatzen du:
«…gure aberriak hoberenak diren hiritarrak izateaz harrotuko duten umeen gurasoak dira, eta hemetik gutxira, euskal ondorengoak direnek, besteengatik begirune eta estimu izatea espero dut, Argentinako Errepublikan gertatzen den bezala.»
100 urte hauetan zehar gertatutakoaren susmoa.
The Basque Museum and Cultural Center -1/2019 – USA
La Historia de los Vascongados en el Oeste
La Historia de los Vascongados en el Oeste is a valuable resource for those researching Basques in the American West at the turn of the 20th century. The book’s pages are filled with the histories and biographies of Basque communities and families in Boise, Idaho; Mountain Home, Idaho; Shoshone, Idaho; Jordan Valley, Oregon; Elko, Nevada; Winnemucca, Nevada; and McDermitt, Nevada.
(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country