Itzultzailea: Leire Madariaga
Ez gara ospakizun ofizialetara joatekoak, baina Diasporaren Egunekoa ezin genuen galdu. Beraz, gonbidatuak izan garenez, Lehendakaritzaren egoitzan egon gara.
Gainera, eta hau harrotasun berezi baten arrazoi da, Limako Arantzazu Gure Amaren Anaidia ordezkatzen joan gara. Beraz, honek, gure presentziaren bitartez, Lehendakariarekin topaketa berri batetan parte hartu du, Aguirrek 1942an Lima bisitatu zuenekoa bizi ondoren. Adierazi dugun bezala, nahikoa eskertu ezin izango dugun ohorea.
Askotan, omenaldietan, omendua “gutxiengo protagonista” delaren sentipena izaten dugu. Baina oraingoan, hau ez da honela izan. Ospakizunak iraun duen orduan, Amerikako euskal zentruetatik zetozen euskaldunez inguratuak geundela sentituz gain, benetako protagonistak diasporako euskaldunak izan direla esan dezakegu. Ospakizuna, diasporaren kide den eta era berean aurkezlea den Julian Iantzik zuzendua izan da.
10:30ak pasatuak zirenean hasi da Xabier Euskitze eta Maddalen Arzallus bertsolariek eginiko sarrera polit batekin.
Gero, Amerikar diasporako euskaldun bik parte hartu dute, kontinente hau “puntatik puntara” aurkeztuz: Rocio Basterra Patagoniatik, eta Martin Goicoechea, Wyomingeko bertsolaria (Euskaldunak Wyomingen? Bai eta eragin handi batekin, Ikurriñan oinarritzen den konderri bateko banderaren historiak adierazten duen bezala)
Martin Goicoecheak ospakizuneko momentu hunkigarrienetako bat eskeini digu, bertso batzuk botatzen zegoenean, emozioagatik blokeatuta geratu denean. Txarto pasatu du berak, baina bertaratutakoek, bi lurraldeetara lotutako nafartar euskaldun baten momentu horrek eragiten zuen emozioarekin bizi izan dugu.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizeko Mulixka taldeko kideek antolatutako “Gaztemundu” programa hezitzailean parte hartzen ari diren euskal gazteen dantzak ere disfrutatu izan ditugu
Instituzionalagoa zen partea Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eskutik izan da, Marian Elorza, eta Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik, ospakizuna itxi duenak. Bere hitzalditik jasotako ideia garrantzitsuenak zuzenean bildu ditugu gure facebook orrialdean.
Azken finean, munduko euskaldunei zuzendutako Egun hau gogoratzeko ospakizun on bat. Orain gure erreflexio pertsonala uzten dizuegu.
“Izandakoak” gogoratu eta omentzeko eguna; euskaldun sentitzen diren munduko leku guztiekin lotuak sentitzeko eguna; nazio bihurtzen gaituen izate sentimendu hau zabaltzen laguntzeko eguna…
Baina era berean, konpromesu eta solidaritaterako eguna.
Gaur, gure aberkideengandik hurbilago sentituz, gure etorkizuna planeatu behar dugu. Gure atzetik datozenak “izango” direla ziurtatu behar dugu.
Era berean, kolaborazio sareak eta elkar-laguntza sortzeko bideak pentsatu behar dira. “Zumea” dugu, euskal zentruak, munduan zehar zabaldutako aberkideen partaide izatearen sentimendua. Baina “zume” horiekin saski bat egitearen ardura gurea da. Gure aberriari eta jendeari etorkizunean indar eta energiarekin aurrera egitera lagunduko dionak.
Zorionak eta eskerrik asko munduko euskaldun guztiei konprometituak eta solidarioak izateagatik. Egun hau pultsuan irabazi duzue eta gure Gizartearen subjektu aktibo izatea ere.
Facebook orrialdearen bitartez partekatu ditugun bideak uzten dizkizugu, eta baita streaming bidez emandako bideo osoa. Era berean, Lehendakariaren textua biltzen duen Irekian argitaratutako ospakizuneko laburpen textua.
Irekia – 2018/9/8 – Euskadi
El Lehendakari recuerda el carácter migrante de Euskadi en el Día de la Diáspora Vasca
Iñigo Urkullu Lehendakariak, Euskal Diasporaren Eguna dela eta Lehendakaritzan antolatutako ospakizun instituzionala zuzendu du goiz honetan. Lehendakariak Euskal Herriak kanpora joan behar izanadako momentuak gogorarazi ditu. Gaurkoan, euskal diasporak “Euskaditik milaka kilometrotara gure kultura, tradizioak eta hizkuntza mantentzeko” egindako lana. Lehendakariaren iritziz “gaur egun aberasten gaituen eta etorkizunean mundura gero eta irekiago eramango gaituen bide bat markatzera laguntzen” gaituen taldea da, aitortu duen bezala. Euskadiren izaera migratzailearen arabera, Lehendakariak “etorizun hobeagoa bilatzen” beste herri batzuen deialdira “gizarte bezala beste leku batera ezin dugula begiratu” aipatu du.
(Jarraitu)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country