Itzultzailea: Leire Madariaga
The New York Times-ek “36 hours in …” izeneko sailari buruzko artikulu bat argitaratu du. Guk, euskaldunei zuzendutako 3 bildu ditugu. Bakoitza Euskal Kostako herri bati zuzendua: Biarritz, Donosti eta Bilbo (Donostiari buruz bi bildu ditugu). Beti esan dugu, egunkari honek “Euskaldunen Lagun” aldarrikapena jaso beharko lukeela, gure herrialdeari buruz hitz egiterakoan lerro independiente eta profesionalean egiteagatik.
Atzo, abuztuak 9, egunkari honek, sail honen beste artikulu bat argitaratu zuen. Oraingoan, iparamerikako hiri bati buruzkoa: Boise. Zer dela eta aipatzen dugu hemen? Artikuluan “euskaldun” hitza 15 aldiz agertzen delako.
AEBn dagoen euskal presentziari buruz askotan hitz egin dugu. Hau, Estatu Batu Kontinentalen mendebaldeko erdialdean biltzen da. Presentzi hau oraindik ere aktibu mantentzen da eta komunitate errespetatua eta eraginkorra da. Blogean bildu dugun bezala, Boise, munduko alde hartan euskaldun gehien biltzen diren puntuetariko bat da, eta normala da egunkari newyorktarrak horrela biltzea. Ez da kasualitatea, David Bieter, bertako alkateak euskaldun dela aldarrikatu izanak, hare gehiago, Obama Presidenteari Air Force One hegazkinean bidaiatzen zihoazela herri hau nor eta zer den azaldu zion.
Kenneth R. Rosen, honen autorea, herrialde hartako kazetari gazteak, Idahoko hiriburuko eguneroko bizitzan eragindakoa bildu du. “Errore” bat bakarrik aurkitu dugu, “pintxo”ei “tapa” deitu izana. Askotan kontatu dugun bezala, gauza ezberdinak dira.
Gainontzean, Euskaldunen Herriaren parte bati buruz hitz egiten duen artikulu hau irakurtzea itzela da. Gure irakurleek badakiten bezala, guk beti defendatzen dugulako Euskaldunen Herria euskaldunak dauden lekuan dagoela.
The New York Times – 2018/8/9 – EAB
36 Hours in Boise (and Beyond)
Once a hardscrabble stop on the Oregon Trail, Idaho’s capital combines remnants of frontier charm with an appreciation of fine food, local history and Basque culture. And beyond its urban borders, nature beckons.
(Jarraitu)
Google Itzultzailea. New York Times-ek ez du Google-en itzultzaile automatikoa onartzen. Textua ebaki eta itzultzailearen webgunean eranstea beharrezkoa da.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country