Itzulpena: Leire Madariaga

Cyclist,txirrindularitzan berezitutako webgune britaniarrak, bere erreportari Joseph Robinsonek, Ashley Quinlanen argazkiekin batera eginiko erreportai zabala argitaratu berri du. Honetan, Bike Basqueekin Euskal Herritik zehar bizikletan eginiko bisita kontatzen dute.

Bizkaia, Gizpukoa eta Nafarroatik, Iparraldera heldu arte eginiko ibilaldia kontatzen da artikulu interesgarri honetan. Baina gure ikuspuntutik, interesgarriena ez da “kriol-aisialdia”ri dagokionez egiten duten kontakizuna.

Gure ustetan, interesgarriena, gure herrialdea bisitatzen dutenek honi buruzko duten “fokuz kanpoko” ikuspuntua da.

Honen erru nagusia, gaur egun bizi dugun errealitate politiko-instituzionala da. Hiru errealitate administratiboetan banatutako nazio bat izateak ez du laguntzen. Eta era berean, “administratzen” gaituzten komunikabideek eta enbaxaden adierazten edo ematen duten ikuspuntu okerrak ez du laguntzen.

Baina kanpora begiratuz gain, guk geuk dugun errua ere aitortu beharra dugu. Garenari buruzko ikuspuntu argi eta zuzena emateko gai ez gara eta. Honen errua “banderen gerrateek” dute, nazioari buruzko “kontakizunak” gure nazioaren errealitatea indartzeko sortu beharrean, aurkako politikaria ahultzeko nahian sortzen direlako behin eta berriz.

Joseph Robinsonek gure herrialdeak duen lurralde banaketari buruz hitz egiten digu. Nafarroa-Euskal Herria dikotomia planteatzen du, bi gauzak izatea ezinezkoa izango balitz bezala. Nafarroa euskalduna da, Araba edo Lapurdi bezala. Izpegi muinoan izanik iparraldean eta hegoaldean ikusi zuen lurralde berdinekoa zela jakin behar du, Nafarroa eta Euskaldunen Herriaren parte bat. Errealitate estatal ezberdinengatik banatua, baina nazio berekoa azken finean.

Gainera, Biarritzeko aireportuaren izena Biarritz Pays Basque dela. Eta ez da Euskal Herritik hurbil dagoelako, baizik eta Biarritz Euskaldunen Herriaren parte delako baizik. Hori dela eta, ikusiko zenuten Pirinioetako bi aldeetan euskal entseina, Ikurrina dagoela.

Krisia dela eta eragindako ekonomiari buruz hitz egiten digu. Arrazoia du, ez dugu gezurra denik esango, hala ere, Europako ekonomia berritzaile eta bizienetako bat dela adieraztea egokia dela iruditzen zaigu, eta egiten ari dena, ziklo aldaketa da. “Burdinaren labore bakarra” amaitu da eta gure estruktura ekonomikoa alderatzeko gai izan gara.

ETAri buruz ere hitz egiten digu, hau 1930! ean hasi zela esanez. Baina ez du ezagutzen, eta ez da bere errua, gure herrialdearen askatasunaren borrokaren atal bat baino ez dela. Odolez eta sufrimenduz beteriko garaia, baina garai txiki bat. Hauen borrokaren aurretik eta geroago ere, milaka euskal abertzalek beraien herrialdearen askatasunagatik guztia eman dute, eta ehun milaka pertsonek, eguneroko lanarekin, guk dugun herrialdea sortzen lagundu eta laguntzen dute.

Era berean harrigarria iruditzen zaigu inork ETAren sorkuntza konextuan ez jartzea. “Francoren diktaduraren garaian sortu zen” komentario generikoa baino ez da agertzen. Espainiar nazionalismo baztertzaile, inposatzaile eta “euskalduna” denarekiko etsai sutsua, kultura milenario bat desagertzetik hurbil jarri zuena. Milaka euskaldun hil, beste hainbat jarraitu eta ehun milaka erbestera bialduz gain. Hori da garden izateak, Espainiako gobernu eta komunikabideek horrela nahi izan dutelako.

Azken finean, euskaldunok gure historioaren protagonista nagusiak izateko gure kontakizunean diseinatzear geratzen zaiguna adierazten digun historio interesgarria

Eskerrak Joseph Robinson eta Ashley Quinlan-i gu bisitatzeagatik. Berriz bueltatzera animatzen diegu, hurbil gaude eta euskaldunon eta britainiarren arteko erlazioak beti izan dira sakonak.

Eskerrak Bike Basque enpresari ere, bere bezeroei gure herrialdeak eskeintzen dituen edertasun eta konplexutasunak erakusten dielako antolatzen dituen ibilbideekin. Nafarroa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen ibilbidea egitera animatzen diegu bai haiei, eta zuoi ere, Donibane Garazitik Tudela eta Errege Bardeetara.

Cyclist – 2018/8/5 – Britainia Handia

A tour of the Basque Country: The heartland of Spanish cycling

A journey to France wouldn’t feel right if it went by unaffected by strike action. This time it wasn’t a farmers’ strike blocking the motorways or fuel strike in the petrol stations, but rather an air traffic control strike grounding all planes travelling through French airspace.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.