Itzultzailea: Leire Madariaga

Aste Santuko jai-egun hauek aprobetxatu ditugu Euskal Kostako gure lekurik gustukoena bisitatzeko: Pasaia.

Bere alde turistiko eta erakargarrienera hurbildu gara zehazki: Pasai San Pedro eta Pasai Donibane. Pasaiako PortuaBizkaiko Golokoko babestuena denaren aho estuaren alboetan orain dela mende asko kokatzen diren bi herri.

Carta náutica Del Puerto de Pasaia de 17881788ko Pasaiako Portuko gutun nautikoa (Iturria)

Gure helmugara heltzean, Pasaiako portuaren sarrera osotzen duen ur mihi estu batez banatuta dauden bi herri-gune aurkituko ditugu, eta ontzi batez lotuak, ertz biak lotzen dituen txalupa.

Mendiek eta itsasoak osotzen duten zerrenda estuan hazi diren bi herri-gune. Honi esker adibidez, Pasai Donibaneren kale nagusitik ibiltzean, gure oin azpietan olatuen kolpeak sentiaraztea egiten gaitu.

La estrecha bocana de Puerto de Pasaiaa y la motora que transporta a los pasajeros de una a otra orilla.
Pasaiako Portuko aho estua eta ertz batetik bestera eramaten dituen txalupa.

Txalupak portu horren ahoaminutu batean zeharkatu ondoren kai horretan aurkitzen diren itsasontzien aurrean geratzen den ikuskizun horren aurrean aurkitzen garenean, haitzarte estu eta bihurritu horretatik sartu eta irtetzea nola dute posible galdetzen diogu gure buruari. Zalantza gabe “mirari” hau posible egiten dutenak portu horretako praktikanteak dira. Irakurleek dioguna uler dezaten, praktikoek beraien webgunean duten bideoa ikustea baino ez dute.

Edo beste bideo hau, non Azamara Journey portuan sartzen ikus daitekeena, portu honetan sartzen zen lehen gurutzaontzia.

Euskal Kostako puntu hau, gure herrialdeko historiarekin eta baita historian zehar gertatutako gertaerekin oso loturik dago. Gure bisitan zehar, Pasai Donibaneren kaiaren ondoan, biztanleak Orreagako Guda adierazten aurkituko ditugu plazan.

Honen ondoan, metro gutxitara La Fayette Markesa portu honetatik, 20 urte zituenean, pixka bat lehenago Burdeosen, EEBBetako independentziaren borrokan laguntzeko berak erositako “La Victorie” belaontziaren gainean joaten gogoratzen duena. Nabigazioa 1777ko apirilaren 26an hasi zen Gipuzkoako fabriken armamentu bilketarekin (5.000 fusil) eta 65 bolondresen tripulazioarekin. Amerikara eginiko lehen bidaia izan zen eta “bi munduen heroiaren” kondaiaren hasiera.

Baina historiarekin duen lotura haratago doa: Erromatar Portua; Garaiezin Armadaren aldetiko portu babesa; Caracaseko Gizpuzkoar Erreal Konpainiaren gune logistikoa; Blas de Lezoren zehazka; Victor Hugok euskaldunak deskubritu zituen lekua…Leku honetako kaleetatik ibiltzea ez da pertsonalitatez eta liluragarritasunez beteriko kaleetatik ibiltzea soilik, historian zehar ibiltzea baizik.

Beti diogun bezala, guk gure esperientzia kontatzen dugu eta guk gustoko ditugun lekuak bisitatzera animatzen ditugu gure irakurleak. Gure helburua ez da “gida turistiko” bat egitea.

Pasaiako planoa
Pasaiako planoa (Oarsoaldea)

Gehiago, kasu honetan bezala kalitate handiko baliabidean badaude. Guk Oarsoaldea webgunea gomendatzen dugu, Pasaian aurki ditzakegun baliabide turistiko garrantzitsuenak era argi eta bikainean eskeintzen dituelako online. Baina era berean, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia herri gipuzkoarren informazio turistikoa ere eskeintzen du. Asteburuko plana antolatzeko edota “eguneko bisita” bat prestatzeko webgune bikaina.

Guk, oraingoan, gure bisitari ordu batzuk zuzendu genizkion, eguzkiz eta euriz betea. Honek, etorkizunerako utzi ditugun leku asko ikustea galarazi digu.

Albaola la Factoría Marítima Vasca
Albaola la Factoría Marítima Vasca

Zalantza gabe, orain dela asko bisitatu behar izan genuen eta oraingoan saiatu garen lekua ALBAOLA Euskal Itsas Lantegia da. Oarsoaldeak azaltzen duen bezala.

ALBAOLA Lantegian bale-ehiztariek Mundu berrian bizi izan duen itsas esperientziak gogoratzen digu. Hori dela eta, museo bat baino, non euskal itsas historia, itsasontzi ezagunenetako baten erreplikaren eraikitzearen bitartez era dinamikoan ezagutu dezakezun irudimen gune bat da. Itsasontzia: XVI mendeko SAN JUAN baleontzia.”

Gu, Ipar Atlantikoko euskal epopeiaren milesle sutsuak gara, eta leku bikain honetan aurrera doan Nao San Juan itsasontziaren erreprodukzioaren garapena bisitatu behar dugu.

Gainera, bisita hau Pasaia Itsas-Ospakizuna 2018rekin bat etortzera saiatuko gara. Maiatzaren 17 eta 21 bitartean, 100 itsasontzi baino gehiago, 400 itsas-gizon inguruk, nazioarteko gertaera handi hau dela eta Pasaiako udalerri hau beteko dute.

Gure irakurle guztiekin ordu batzuetan zehar eginiko bisita honetan eginiko bideo eta argazkiak partekatzen ditugu, Bizkaiko Golkoko portu-babes hoberena eskeintzen duen Euskal Kostako txoko honetakoak.

 

Bueltatuko gara, gutxi iruditu zaigu eta.

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.