Itzultzailea: Leire Madariaga
2019ko ekainaren 16an eguneratua. Limako Arantzazu Euzko Etxea eratzea (artikuluaren amaieran)
1612ko otsailak 13an, Liman, bertan bizi ziren “euskal nazioaren seme-alabak” batu eta elkartuko zituen anaidi bat sortzeko helburuarekin euskal taldetxo bat batu zen. Une hartan, bere Herriaren historian orrialde garrantzitsu bat idazten hasi zirela ez zekitela ziur gaude.
Instituzio hau aipatu izan dugu guk dagoeneko bate batean, historiak azaltzen duenaren arabera, euskal penintsularrak nortzuk diren azaltzen duen artikulu batean konkretuki. Arabar, bizkaitak, gipuzkoar eta nafartar haiek, aberkideen behar ispiritual eta materialei erantzuna emateko batu ziren. Berdin bezala eta nazio bereko kide bezala, euskalduna.
Limako Arantzazu Amaren Anaidiak, gorabeheraz beteriko bide luze batean bere lehen pausuak ematen zituen eta gaur egun arte mantentzeko gai izan den ispirituarekin. Ispiritu hau, hegoamerikako herrialde hartako euskal ondorengoen komunitateari esker bizirik mantentzen da.
Hiria, mende bat lehenago sortua izan zen, 1535eko urtarrilak 18an, eta euskal komunitatea finkatzen joan zen. Batzuk, beraien interesak babestu eta komunitatea antolatuko zukeen erakunde bat sortzeko momentua heldu zelaren ideia izan zuten. Erakunde hauek, garai hartako ohiturak jarraituz, anaidia edo kofradia moduan egin ziren.
Limako euskaldun horiek, erlijiosoa zen misioa alde batera utzi barik, bere helburutzat kideen arteko laguntza eta elkartze lana zuen anaidia sortzera abiatu ziren. Baina gainera Liman zeuden “nazio euskalduna”ren kide guztiengana ere zabalduko zena. Gainera, hauen sorkuntza eta historia ulertzeko aspektu garrantzitsu bat dago: erakundea ez zegoen ez Eleizaz ezta giza autoritateen menpe. Autogobernatzeko eta honen kideen erabaki eta borondatearen arabera jokatzeko sortua izan zen.
Anaidiak, herrialdearen menpe zeuden beste leku edo errealitateek ez zeukaten printzipio demokratikoak zituen. Euskal tradizioan oinarritzen zen antolaketa; sistema foralean; eleizaren ateetan denon gaiak eztabaidatzeko bizilagunen batzarrak; edota Auzolan sistema, non guztiei eragiten dieten beharrei erantzuteko denek kolaboratzen zuten. Beste leku batzuetatik hain ezberdinak ziren tradizio propio eta ezberdin hauek, autogobernatzeko eta antolatzeko modua zehaztu zuten.
Amerikan zeuden bizkaitar-euskal-kantabriar hauek (garai hartan komunitate hau izendatzeko modu ezberdinak zeuden), bistako arrazoiengatik, gizarte eta ekonomi ezaugarri konkretuak zituen minoria argi bat zen. Haiek, honen jakitun ziren eta honengatik ere animatu ziren beraien buruak antolatzera. Potosin urte batzuk geroago gertatu zenak, 1622ko euskaldunen eta bikuinen arteko gerrak, auto-antolaketa behar bat zela adierazi zuen.
Amerikako elkartze estruktura guzti honen elementu garrantzitsu bat, kofradia eta anaidia hauek Arantzazu Amaren izendatzearen lehentasuna da. Arrazoi sakonak daude behin eta berriz egiten dugun erreferentziarentzat. Lehenengoa, XV. mendearen erdialdean ama birjinaren irudia mendi batean agertzeak, bandoen gerrateagatik eta lehorteengatik suntsitua zegoen herrialdea astindu zuen. Bertoko nobleziak eginiko lapurketak, erasoak, harrapaketak eta batailetaz nekatua zegoen herriak seinale bezala ikusi zuen agerpen hau. Bere hasieratik, lurralde penintsular guztietako euskaldunek erromesaldi eta jainkozaletasun zentru bezala ikusi izan dute Santutegia (lau lurraldeengatik duen kokapen zentratua ez da erdeinagarria). Beste alde batetik, Ama Birginaren izenaren pean kofradia eta anaidietan antolatzeko tradizio propioarekin jarraitzen zuten, klan bandokideen gehiegikeriak gelditzeko hain garrantzitsu bihurtu ziren tresnak izanik.
Guzti honen atzean, Amerikan zehar dauden nazio euskadun honen kideak elkartzea bilatzen duen ildo nagusi bat dago argi eta garbi.Geroago, hau integratu eta identifikatuko dituen sinboloa. Euskaldunen ezaugarri bereziei eta gobernatzeko modu tradizionalei erantzuna emango dien errealitate propio eta ezberdinak sortzeko borondate argia dago.
Miguel Irizar Camposek C.P. (aita pasiotarra, euskal jatorri sakondun ordena, eta meza antolatu zuen Callao Elizbarrutiaren apezpiku emeritua) 400 urteurrenaren mezan egindako sermoian azaldu zuen bezala:
Harrigarria da Arantzazuko Santutegiak XVII eta XVIII.mendeetan Mundu Berrian izandako influentzia. Kontinente zabaleko ia hiri guztietan euskal Andra Mari honi aldareak eta kaperak sortu zitzaizkion, eta bere izenean hainbat kofradia eta anaidi antolatu ziren. Amerikan sortu ziren Arantzazu Amari buruz hitz egiten duten lehen lana eta lehen eralzioa Fray Juan de Aullonek 1647an Liman eginikoa da. Honen atzetik Mexikokoak eta latinoamerikako beste herrialde batzuetakoa etorri ziren. Mundu Berrian Arantzazuk izandako zabalketa azaltzen duten bi gertakari daude.
Lehenengoa, 1501etik honen Santutegia misiolaria eta oso ezaguna zen Orden erlijioso baten zuzendua izan zela, frantziskotarrena. Euskal Herrian jaiotako Frantzisko Jaunaren semeen presentzia, oso eraginkorra izan da Amerikan, gure Peru maitearen ebanjelizazioan.
Bigarrena euskal emigratzaileekin lotua dago. Hauek Mundu Berriko hiri nagusienetan kokatzerakoan, Arantzazu Gure Amari zuzendutako kodrafia eta anaidietan elkartu ziren. Hau gertaera esanguratsua da, Euskal Herriaren luzeran eta zabaleran zabalduz gain, gipuzkoar Andra Mariganako debozioa euskaldunen kontzientzian hain sakonki sartu zen, identitate etniar bat bezala hartu eta Latindar Amerikako neba-arrebekin elkartzera eraman zituela.
Limako Arantzazu Gure Amaren Anaidi hau gida eta erreferente bat izan zen prozesu honetan. Bertoko moldaketak eginda, Txileko Santiago edo Mexikoko taldeentzako eredu izan zen, beste Amerika Kolonialeko euskaldunak inspiratuz gain. Limako bertsioak ezaugarri propioak izan zituen eta honek bi mende baino gehiagotan autoritate zibil edo ekleziastikoen kontrolean jaustea ekiditu zuen.
Limako Anaidi honen topagunea San Frantzisko Elizan izaten zen. Komunitate honen bihotza bihurtu ziren kapila eta hilobiko bobeda bat hartu zituzten. Antonio San Cristobalen Limako San Frantziskoren Ikuspegi berria liburuan, kapila honi zuzendutako kapitulua aurki dezakegu. Honetan, deskribapen oso ona eta historia aurki dezakegu, non hiriak jasandako lurrikaren garrantzi handia izan zuten.
Kapilako erretaulan dagoen birjina, 1646an jarritakoaren kopia bat da, beranduago erretaula guztiarekin batera lurrikara batean suntsituko zena. Limako kapilak, Arantzazuko Santutegiarekiko “bizi paralelo” bat duela ikustea harrigarria da. Hau ere pare bat alditan suntsitua izan bait da suteengatik. Erakusten den irudia, ez dator bat gipuzkoar Santutegian aurki dezakegunarekin. 1646an Limara heldu zena ordea, bai zen, baina 1899an sute batean zaharberritze on bat behar du eta ziur gaude bertako euskaldunek garrantzi handia izango duela honetan.
Bobeda, hain balore sinboliko sakondun elementu garrantzitsua itxia izan zen 1808an, hiri eta eleiza barruetan ehozketak egitea debekatzen zuen arauagatik. Gertaera honek, euskal anaidi honen historian momentu gogorrenetariko bat markatu zuen. Jose de la Puente Brunkek (Rivas Agüero Institutuko zuzendaria), anaidiaren kideen ehozketara zuzenduta zegoen leku honen itxiera nola egin zen azaltzen du Euskomediak(Zoritxarrez webgune hau desagertu egin da eta hori dela eta gehitu dugu artikuluaren PDFa sarrera honen behealdean), Anaidi honen historiari buruz argitaratutako artikulu bikainean:
Antolamendu horiek jarraituz, 1693an jarritako eta bertan mende bat baino gehiago zeraman brontzezko hilarria kendu zuten Anaidiko etxegizonek. Hilarrian hurrengoa agertzen zen: “Hemen datza Kantabriako Probintziako ondorengo fidel eta nobleak. Etorkizunean bobeda berriro irekitzeko asmoa zutenentzat, jarraibideak aurki ditzatezkeela oso interesgarria da: “Azalpen eta berri hau etortzeko daudenentzat jartzen da (…); behar izanez gero erreza da hau kentzea eta bobedara sartzea”. Denak adierazten duen bezala, hildako bobeda, Anaidiko kideen pena handiz egin zen, eta nolabait, etorkizunean berriz irekitzearen desira adierazi zuten.
Pena hau Anaidiaren dokumentazioan atzeman zitekeen Hilerri Generalean erreserbatutako nitxoei buruz honela hitz eginez: Arantzazuko bobedaren falta nolabait konpontzeko, hilerrian (…) Arantzazuko Gure Amaren Anaidi ospetsuko kide direla dioten nitxoak bereztuak daude.
Bobeda hau, Eleizaren estrukturari eragin gabe irekitzea ezinezkoa denez, itxia mantendu da gaur arte.
Anaidiak jasandako bigarren kolpea 1865ean izan zen, eta Prado Koronelaren gobernuak nazionalizatzea erabaki zuenean. Limako taldearen ondareak eta dokumentuak hartuak eta Limako Ongintza publikoko administraziora eraman ziren.
Anaidiaren Berpiztea
Historiaren amaiera zirudien eta “puntu eta bereiz” bat baino ez zen izan. Euskal Instituzioek erresilientzi gaitasun handia dute eta gaitzei aurre egin eta traumatikoenak diren gertaerei aurre egiteko gaitasun bikaina dute.
Anaidia sortzera ermaa zituen euskal talde honen ispiritua bizirik zegoen 1865ean Gobernuaren esku-hartzeak eragin zuelarik ere. Kideetako batzuk, Anaidiaren ideia mantentzea erabakitzen dute Limako Klub Nazionalean (1855ean sortua). Hauek izan ziren 1912an, 300.urteurrena gogoratu zutenak.
Ehun urte beranduago, otsailak 13an eta Limako Klub Nazionalean ere, Limako Arantzazuko Eusko Etxea sortu zen. Anaidiaren 400 urteak gogoratzeko helburuarekin sortu zen elkarte kultural hau.
Orain dela hilabete gutxi hil zen Julio Pablo Baztanek finantzatu eta bultzatutako proiektua. Honek, Limako Arantzazu Anaidiaren legatua eta baita beste amerikan herri batzuetan sortutakoak errekuperatzeko lan gogorra egin zuen.
2012an, Eusko Etxeak ekintza akademikoa antolatu zuen Riva-Agüero Institutuan (IRA). Ekintza honetan Jose de la Puente Brunke, Oscar Alvarez Gila, Elena Sanchez de Madariaga, Elisa Luque Alcaide eta Diego Levano Medina pertsonen hitzaldiak entzungo ziren.
Ekintza honetarako Limako Arantzazu Eusko Etxeak kolaboratzaile garrantzitsuak izan zituen:
Santiago Txileko Euzko Etxea. Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxea – Uruguay. Argentinako Santa Feko Artzapezpikutza, Espainiako Pasiotar Kongrezazioa. Espainiako Karmelita Kongregazioa. Euskal Herriko Unibertsitatea – Espainia. Nafarroako Unibertsitatea – Espainia. Deustuko Unibertsitatea – Espainia. Madrideko Juan Carlos Unibertsitatea – Espainia. Madrideko Unibertsitate Autonomoa – Espainia. State University of New York – Amerikako Estatu Batuak. Poloniako Universitiy of Postdam. Limako San Martn de Porres Unibertsitaea. Argentinako Buenos Aireseko Unibertsitate Autonomoa. Pontificia Universidad Católica del Perú. Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa. Mexikoko Veracruzana Unibertsitatea. Boliviako San Francisco Xavier de Chuquisaca Unibertsitate Nazionala. Mexikotik, Mexikoko Arantzazu Kofradiako kideen ondorengo zuzenak diren Barraxa Familiak parte hartu zuen. Eta Limako Oiga Aldizkariko “Oiga Kazetari Editoriala”.
Hitzaldi zikloa P.Antonio Maria Artola Arbiza Aitak hasi zuen, beste aita pasionista bat (lehen kongregazio honetako beste kide bat aipatu dugu, Irizar apaiza). Artola Aita euskalduna da, apaiza, Idazki Sakratuen nazioarteko ospea duen jakituna, eta gainera, bera konturatu gabe, munduan eragina izateko abilezia duen gizon bikaina da.
Aita Artola, bideoan adierazten den bezala, Deuston irakasle bezala hasi zen garaitik, 1969tik, Arantzazuko Andra Mariren erreprodukzio bat izan du ondoan. 2003an Limara eginiko bidaira ere eraman zuen Birjin honen irudia, eta bertan Yurimaguaseko apaizari eman zion, beste euskaldun eta Aita Pasiotar bat: Jose Luis Astigarraga Lizarralde.
2012tik, 2013rarte perutar Amazoniako bihotzean, Karmeldar Amak izan zituen bere menpe. Aurton, 400.urteurrenean, estatuak, 1.000km baino gehiago bidaiatu ditu lehorretik, Yurimaguasetik, Amazona Altuko oihanean kokatua, Limararte, urteurren berezi honetako ekintzak gailentzeko.
Ospakizun honetan, Elisa Luque Alcaide irakasleak, Euskal merkatariak Peruko eta Mexikoko Erregeorderrietan gaiari buruzko hitzaldia eman zuen, non Limako Anaidiaren historia eta garapena eta Amerikakan zehar garatutako beste batzuenganako eragina hausnartu zuen.
Limako Arantzazu Euzko Etxeak erraztu digun parte-hartze honi buruzko laburpena biltzen duen PDFa ere biltzen dugu, Isabel Barraxak (Pedro Barraxa Gutierrezen iloba eta herrialde hartako anaidiaren kide izandako famili mexikarretako kideetariko bat) eginiko eskakizunari erantzunez, eta 400.urteurren hau gogorarazteko asmoz sortuko den liburuaren parte izango da.
Ospakizuna gutun berezi baten irakurketarekin amaitu zen. Josu Legarretak, Eusko Jaurlaritzako kanpoan Euskal Komunitaterako Zuzendari izandakoak idatzitako “Sentimientos Compartidos” liburuaren parte den gutuna. Euskal-perutar kazetari bati zuzendua da gutuna, Frantzisko Igartuari hain zuzen, (dagoeneko aipatu izan duguna) 1999an Euskal Gizataldeko Kongresu Mundial batetan, bertan zeuden euskal elkarteen ordezkari guztien aurrean, XVII.mendetik euskal elkarte honen izatea aurkeztu zuenari. Munduko Euskal Zentru zaharrenean bihurtzen zuen honek duda gabe eta biltzarrean onartua izan zen.
Limako Arantzazuko Eusko Etxeak antolatutako oroipen ekintza hauetan, EHUko historiatzaile nagusiak, Oscar Alvarez Gilak, rol garrantzitsua izan du. Limako hitzaldietako antolaketan parte hartuz gain, 2012an, Mirespen eta Herrikidetasunaren Nazioarteko Biltzarra antolatu zuen 2012an, erakunde hauek amerikar kolonietan zuten rola hausnartzen zenean. EHUko irakasle honek euskal Unibertsitatean ikerketa talde bat darama: Euskal Herria, Europa eta Amerika: Atlantiar loturak eta erlazioak.
Mota honetako oroipen ospakizunak izan behar dituen ekintza erlijioso eta akademikoetaz gain, sinbolismoz beteriko ekitaldi bat izan zen, euskal talde bat antolatzen den non-nahi errepikatzen dena: Gernikako Arbolaren kimuaren landaketa. Haritz hau, euskal eta euskaldunen Askatasunaren sinboloa, munduan zehar zabaltzen joan da bere kimuen bitartez, Iparraguirre koplak, bere “Gernikako Arbola”-n utzitako enkargua betez:
Eman ta zabal zazu munduan frutua
Guk, munduan zehar euskal ispiritua zabaltzeko antolatutako eta ospatutako ekitaldiak biltzen joan gara.
Kasu honetan gainera, esanahia bikoitza zen. Arbola sakratuaren kimua Santiago de Txiletik bialdua izan zen, Arantzazuko Anaidien egoitzetako batetik, hiri hartako Eusko Etxetik. Txilen dauden euskaldunen erakunde honen presidente den Pedro Oyanguren izan zen, , Euskal Askatasunen Arbolaren sustraiek, Perun, fisikoki errotzea posible egin zuena. Txilen dauden euskaldunentzat, urte hura oso berezia izan zen. Ez zuten instituzio perutar horren 400.urteurrena oroitzeko ekitaldiak antolatzen lagundu bakarrik, baizik eta Santiagoko euskal Zentruaren fundazioaren mendeurrena ere ospatu zuten.
Guri, beti adierazten dugu, munduan zehar euskaldonen ondorengoen komunitateen duten indarra eta kemenak asko harritzen gaitu. Urteetan eta mendeetan zehar mantendu den konpromesu horretan zerbait magikoa eta sakona dago, beraien historia eta jatorria lotzen duten sustraiak indartsu eta bizirik mantentzeko. Munduan zehar dauden euskaldunen arteko lotura mantentzeko aliatu hoberena “izate borondatea” da eta guk honi buruz artikulua idatzi genuen orain dela denbora.
Peruko euskal komunitate honetan eginiko “murgilketa”-n, aurrerako garatu beharko ditugun gauza asko geratzen zaizkigu, adibidez: Peruko oihanetan Aita Pasiotarrek izandako rola; herrialde hartako euskal kolonien ekitaldiak; herrialde hartatik, gure nazioak izandako garai gogorrenean jasotako laguntza.
Eguneratzea
-
-
- Bere herrialdean, herritar guztien artean onenak izatea.
- Euskal Herriaren ordezkari duinenak izatea
- Euskal Herriaren Auziaren defentsan laguntzea
- Munduan askatasuna, demokrazia eta justizia soziala defendatzea
-
Euskal Etxe berria historia horretaz blai eginda eta etorkizunari begira jaio zen. Tresna berria, distiratsua, modernoa eta irekia da, baina Ermandade honen historian sustraitua; izan ere, gure aberriaren laburpena da. Zentro berriak, erregistratu orduko, Eusko Jaurlaritzaren Euskoetxeen sarean sartzeko eskatuko du.
Ez da erraza adierazpen honek duena bere sakontasun osoan azaltzea; beraz, ezaguna izan dadin partekatzen dugu.
Euskonews – 2012/3/23 – Euskadi
Sinesmena arantzen artean. Euskal presentzia, aurton lau urte betetzen dituen Arantzazu Amarenganako gurtzean ere islatzen da
Euskal diaspora ez da Pascual de Andagoya konkistatzailea edo Pedro Enrique Ibarreta eta Uhagon bezalako esploratzaileen lanean edo independetzi zentzuan bakarrik islatzen, edota aurton, Amerikan 4 urte betetzen dituen Arantzazu Amarenganako gurtze eta sinesmena bezalako aberri galduaren sinbolo zaharren oroipenarekin salerosketa eta lan egitera dedikatu ziren pertsona soilen lanean islatzen.
(Jarraitu) (Itzultzailea automatikoa)
Laguntzaile:
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country