Itzultzailea: Leire Madariaga

Gure jarraitzaileek, “Gerrateko Euskal Umeen” historiengan dugun interes handia ezagutzen dute. Eusko Jaurlaritzak, ume euskaldunak frankismoaren zorigaitzetik babesteko helburuarekin Europako beste leku batzuetara bidali zituen.

Britainia Handira bidaiatu zutenen erreferentzi asko bildu ditugu. The Association for the UK Basque Children erakundea dela eta ziur asko. Urte askotan zehar lan bikaina egiten daramatzan erakundea. Aipatu izan dugu ere Europako beste leku askotara bidaliak izan ziren umeei buruz: Holanda, Frantzia edo Belgika. Era berean, Anna Eleanor Roosveltek, EEBBetako lehen damak ume hauei babesteko egindako lana aipatzen duen informazioa ere bildu dugu. Bere herrialdea faszismoaren biktimentzat babesleku izatea nahi zuenak.

Baina historia guzti hauen artean gako handi bat izan dugu. SESBra joan zirenena. Azalpen bat bilatzearren, errusieraz idatzitako egunkariak jarraitzen ez ditugulako izan ahal da.

Ume hauek gerra batetik irten ziren, beste batean sartzeko. Sobietar gizarteak poztasun handiz jaso zituen, maitasun eta solidaritatearekin tratatu zituen. Baina heldu bezain pronto, Errepublika amaitua eta faszismoak Espainia zein euskal lurraldean izanik, Bigarren Mundu Gerrako garai odoltsuenarekin egin zuten topo. Guzti hauen gorabeherak, pairamenak eta baita askoren hilketa, faszismoak gure nazioari ekarritako zorigaitzen historian ohorezko gune bat izan behar lukete.

Hori dela eta, gaurkoan SESBra bidalitako eta gaur egun Argentinan bizi den euskal ume baten historia partekatzeak asko pozten gaitu. Historia honetak, ume guzti horiek pasatutako zorigaitzak ezagutzera ematen ditu. Berak, Moskun egotearen “sortea” izan zuela aipatzen du, Stalingradon zeudenen historiak askoz txarragoak dira eta.

Sergio Bufanok eginiko artikulua, jadanik aipatu dugun Perfil.com argentinar webgunean argitaratu da.

Azken erreflexio bezala. “Barrualdeko euskaldunok” Diaspora hobeto eta gehiago gogoratu beharko genukeela. Erbesteratutako umeak; gerratearen ondoren, faszismotik ihes eginez eta bizitza berri bat bilatuz, zeukaten guztia atzean utziz joan behar izan zirenak; orain dela urte asko, batzutan belaunaldiak, gure herrialdetik kanpo izanik, Euskal Herriaren eta Demokraziaren Kausa babestu zutenek ahal izan zuten moduan.

Frankoren garaian, Erbesteratuta mantentzen ziren instituzio demokratikoei lagundu zien guztiak gogoratu eta ohoratu behar ditugu. Laguntza ekonomiko eta morala gabe, euskaldunek, ezin izango zuketeen Askatasunaren sugarra mantendu.

Perfil.com – 22/10/2017 – Argentina

Nació en Bilbao, fue la ‘mejor tornera’ de la URSS y ahora vive en Argentina

“Soy de Bilbao, estábamos en guerra contra Franco y la ciudad era bombardeada día y noche. Yo tenía diez años. Y mi hermano 14. Para que sobreviviéramos mi papá lo envió a Francia y a mí a la Unión Soviética. Creí que iba por pocos días y que pronto regresaría a casa… pero pasaron 20 años. Y aunque no lo supe hasta mucho después, mi padre falleció al tiempo de mi partida y nunca más lo volví a ver. Pero no fui la única; éramos 1.500 chicos, algunos de cinco o seis años que también dejaban atrás a sus familias. Nunca imaginamos que iba a pasar tanto tiempo. Y mucho menos que viviríamos una nueva guerra y otros bombardeos, porque cuando Alemania invadió Rusia nos encontramos bajo otras bombas, otros incendios”.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

 

 

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.