Unai Aranzad, Bilboko “Norvegiar”-ari buruz idatzitako artikulu honen autorea, gerrako erreportaria, ikerketa kazetaria, eta dokumentalen sortzailea. 20 urterekin Gazako erreportari bezala hasi zuen bere profesional ibilbidea, Palestinako askatasunaretzat Frente Popularraren kideekin argazki hau ateratako lekuan. Pertsona honen ibilbidea gehiago ezagutu nahi duenak Vice webgunean dagoen artikuluaren irakurketa gomendatzen diogu.
Itzultzailea: Leire Madariaga
Unai Arazandik gure blogarekin kolaboratzen du berriz eta Bilboko karakter gehiago duen txokoa erakusten digu: Olabeaga. “Norvegia” bezala ezagutua ere. Orografia eta herrialde hartako makailuaren etorrerarekin sortutako ezizena.
Historia honen protagonistarekin, Halvard Nilsenekin, auzo honetako historia eta baita ur artiko izoztu haietako arrantzaleak gehiago ezagutzera lagunduko digun artikulu honek. Euskal arrantzaleek, erregioi hartako arrantzaleei “bisita bueltatu” zien garaia.
NORVEGIAR ITSASOKO OTSO BAT, BILBOTAR NORVEGIAN
Unai Aranzadiren artikulu bat
Bilboko hiri euskaldunean, Olabeaga kaiari “Norvegia” deitzen zaio, herrialde hartatik zetozen itsasontziek hainbat eta hainbat makailu deskargatu zituztelako bertan. Ezizen honen kaian “Bar Noruega” izeneko kartel bat baino ez da geratzen. Gaur Eskandinabiarekin lotu gintuenaren parte gogoratu ahal dugu, Halvard Nilsen arrantzale eta itsasgizonak egindako bisitagatik, Euskal Herriarekin maiteminduta zegoen gizona, eta agian norvegiar itsasoko bilbotar Norbegia bisitatu duen azken otsoa.
Nerbioi ibaiaren ertzean paseatzen, Halvard beste denbora bateko profesional bat bezala ikuskatzen du bere burua. “Dagoeneko gutxi gara euskaldunok eta norbegiatarrok azken mendeetan zehar izan dugun arrantza eta nabigatze era gogoratzen dugunok, bai arpoiarekin, itsasontziak gidatzen edota arraina gazitzen”. Tromso izeneko norbegiar hirian jaio zen, honen uren latitudea Artiko Polarraren Zirkuluan kokatzen da. “Gatzdun uretatik 50 metrora etorri nintzen mundura. Bertan dena zen itsasoa, euskal kostako herri batzuetan pasatzen den bezala. Nire aita arrantzalea zen, beraz, nire ia lagun guztien bezala, 50.urteetan, 15 urterekin, itsasgizon sartu nintzen deckboy bezala, hemen txo deitzen duzuena”. Ia mende erdian zehar, Halvardek itsas-merkataritza arrantzarekin eta ehiza tradizionalarekin tartekatu zuen. “Itsas merkataritzarekin, munduari ia pare bat buelta eman dizkiot, Japonetik Hego-amerikara eta Afrikara, edozein motatako merkantziak eramanez. Adibidez, 60. Urteetan Estatu Batuetatik Bietnameko gerrara material belikoa eraman nuen. Eta 70.urteetan Persiar Golkoan atxilotu gintuzten Iraneko iraultza zela eta. Nire kasuan, Bizkaitik neraman merkantzia, Erresuma Batura burdina eramateko zen, eta Paisaiako portura bueltan genekarren txatarra”.
XVII mendean eta XX. mendearen hasieran nazioarteko komertzioaren eta itsasontzien konponketaren leku lanpetua zen, edota bidai luzeak eginiko marinelek edarira jotzen zuten lekua. Hala ere, Halvarden hitzetan, Bilboko ibaian lehorreratutako azken marinelek Santurtzi edo Portugaleteko jatetxe eta tabernetara jo zutela adierazten du eta ez Olabeagako Norvegiara. “Eta lehenaldian hitz egiten dut, gaur egun itsasontzietako gizonak ia ez direlako ez euskaldunak ez norvegiarrak. Nahiz eta enpresa etxekoa izan, bertako langileak kanpotik datos, Filipina edo Txinatik adibidez, enpresentzat merkeagoa delako hauek kontratatzea”.
Euskal itsasertzeko familia askori gertatu zitzaien bezala, Halvardek bere aitari esker ikasi zuen arrantzan. “Denetarik arrantzatu dugu –gogoratzen du ilusioz – sardinzarretik zapura eta makailutik mihi-arrainera”. Espezie hauek eta gehiago bilatzera, Islandiara joan zen edota Ipar Polorarte ere. “Itsasontzi ezberdinetan egin nuen, baina lehenengo batzuk gogoratzen ditut, egurrezkoak zirenak. Batean, Groenlandiatik hurbil geundela, izotza jo genuen. Esperientzia txarra izan zen….”, gaia bertan behera usten du gehiago sakondu gabe; ez du ausarta dela erakutsi beharrik. Arrantzale honen beste esperientzietako bat ere oso polemikoa da gaur egun: itsastxakur eta baleen ehiza. “Gure tradizioa zen. Egiten genuen era, bizitzaren zirkula delakoa mantentzen genuen. Artikoan zehar itsastxakurrak ehizatu nituen urte batean zehar. Bidai gogor eta luzeak ziren. Ez zen nahi nuen zerbait, bizitzeko era baizik”, gogoratzen du.
Halvard Nilsen en Olabeaga, Bilbao
Itsas Museorako bidean, eta auzoko giro onari laguntzen dioten tabernetako batean txibierro batzuk jatera gelditzen, Halvardek txikitan jaten zituen bale okel zatiak gogoratzen ditu. “Ez du txibiaren kolore zuriarekin zerikusirik” dio txibierro bat hartuz. “Balearen okela gorria da eta zapore gehiago du. 70 urtetararte, Norvegiako familia askoren etxeetako proteína zen. Gaur egun, dietatik kanpo dago. Itsasoak dituen kimikoak direla eta intoxikatua dagoela diote” dio penaz.
Ibilaldia amaituz, Harlvardek bere norvegiar azentuarekin, oraindik taberna batean irakur daitekeen kartelean “Norvegia” hitza irakurtzen du. “Honek denbora asko eraman behar du itxita” baieztatzen du. “Beno, normala da aldaketak egotea”, ondorioztatzen du. “Guk genuen bizimodua orain dela asko amaitu zen. Arrantzale eta itsas gizon askori gertatu zaien bezala, nire belaunaldia tradizio luze baten azken belaunaldia dela usted ut” baieztatzen du ibaira begira oroiminez.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country