Itzultzailea: Leire Madariaga
Sarrera hau blog honen Facebook orrialdearen lagun bati esker da. Hau Manu Behaeghe dugu eta oker ez bagabiltza, Belgikatik jarraitzen digu.
Euskal ume hauek europako herrialde hartan duten presentziari buruzko dokumentu bilduma bikaina eskeini digu. Euskal Herrian izandako matxinatuen kontrako gerra eta golpe frankismoaren eraginak ez jasotzeko helburuarekin Eusko Jaurlaritzak herrialde ezberdinetara bidalitako umeei buruz askotan idatzi dugu blog honetan. Eta nahiz eta gehiengoak Erresuma Batuara joan zirenei buruz den, neskatxo horietako bati buruz Kirmen Uribek idatzitako liburu bati esker, Bergikan duten presentziari buruz ere idatzi izan dugu.
“Facebook-eko lagun” honek eskeinitako materiala gure blog honetan biltzea derrigorrezkoa dela uste dugu. Material honek, gerrek pertsonen alde hoberena eta txarrena ateratzen dutela edo eta ezbehar handienetatik ere ontasunak zerbait ona sortzea lortu ahal duela gogorarazten digu.
Lehen “oparia”, Ischa van Ekert-ek orain dela 4 urte eginiko dokumental bikaina da, honetan bere amona Raqueli buruz hitz egiten du. Bilbotik Belgikara joan behar izan zuen neskatoa eta bertan bizitzen amaitu zuenak. Bere narrazioak (bikaina, unkigarria eta harrigarria) edonoren bihotza unkitzen du.
Kontatzen digun historia, bere historia, gerrak hartako suntsiketak memorian suaz grabatuta duten milaka eta milaka familien historia da, haren eraginak gaur egun ere ikus daitezke, bideo honetan ikus dezakegun modura.
Mi Abuela Raquel Spanish subtitles from Ischa van Ekert on Vimeo.
Tim Cassauwers eta Nicky Jenn-k idatzitako tesia bereziki. Honek, Mechelen (Malinas) eta Antwerpen (Amberes) hirietan hartutako euskal umeen historia jasotzen du. Tesiaren sarreran azaltzen den moduan, Belgikara heldu ziren umeak “sineste”aren arabera zabaldu ziren. “Sozialistak” Gantera eta “katolikoak” aurrerago adierazi ditugun hirietara. Ez dakigu zer egin genuen “sozialista-katoliko”ekin edo “katoliko-ateo”ekin. Ez dugu imaginatzen talde biek atentzio edo behar ezberdinak izatea.
Baina hórrela egin zen, eta ikusten dugunaren arabera, errealitatea, talde bietako kideek atentzio bikaina jaso zutela da.
Tesia flamenkoan dago eta zoritxarrez ez dago “azpitituluak” dituen bertsiorik bideoaren kasuan bezala. Blog honen lagun on bati eskatu diogu, Prof. Dr. Frederik Verbeke (UPV-EHU), nor jaiotzatik flamenkoa dena eta adopzioz euskalduna (ezkontzaz), tesiaren prologoa itzultzea hain zuzen (honetako 5 eta 6.orrialdeetan aurkitzen dena).
Ongi etorri,
Eginbeharreko ikerketa lan bat bezala hasi zen, baina kultura ezberdin batenganako pasio eta admirazioan amaitu zen, euskaldunean. “Euskal umeak Belgikan” lagun arteko jai batetan deskubritu genuen gai bat da. Jan Peeters, euskal ama baten semea, era xarmangarri batetan bere zainetatik doan euskal odolari buruz hitz egin zuen eta jarraian jarri ginen ikertzen. Orain dela 70 urte euskal umeek Franko eta bere gerratetik ihes egin zutela jakin genuen. Amerikaren Hegoaldera, Frantziara eta baita Flandesera joan ziren. Sozialistek Gent-en (Gante), katolikoek Mechele-n (Malinas) eta Antwerpen-en (Amberes). Jan geroago bueltatuko da lanera euskaldunenganako eta bere kulturarenganako pasioarekin.
Ganteko Umeak hainbat aldiz tratatu dira, behin eta berriz esaten ziguten. Ganteko etxeetan bizi ziren euskaldunek (“Gerrako Umeak” bitartez), eta baita Espainiako Gerra Zibilaren Jakintsuek ere. Agian Amberes edo Malinasera heldu ziren ume euskaldunak daude? Ziur! Baina bertan jarraitzen dute? Pixka bat ikertu ostean, baietz deskubritu genuen eta beraien munduetan barrena sartu ginen. Guztiak arrazoi ezberdinengatik Belgikan geratu behar izan zuten euskaldunak. Historia liluragarridun pertsonak, nagusiak diren pertsonak, baina gerraren bildurrak umeak balira bezala gogoratzen dutenak. Bakoitzak bere historia kontatzen dutenean, bihotzaren taupadak indartsuago joatea eragiten dizu. Kontatzen duten historiak, ez dira kronologikoki adieraziak, orain dela zazpi hamarkada gertatu zelako. Pentsaerak lehenengo harreratik Belgikan geratu edo bueltatzera doaz eta baita Belgika txiki eta hotz hartako lehen urteak.
Lan honetan gure hizetakide guztien historiak lotzen dira, era horretan urte haietan gertatutakoaren irudi bizia da. Batzuek ez dute dena gogoratzen eta ez dira kapitulu guztietan agertzen. Beste batzuk, erlojuaren erregulartasunarekin agertzen dira, beraien goraitzapenak bizirik mantentzea lortu dutelako. Protagonisten familiakideak ere bikainak izan dira historiaren beraien atala ere kontatzen. Adoptatutako neba-arreben erreakzio positiboak eta negatiboak entzun ditugu, euskaldun baten emaztea entzuten dugu, berak dioenaren arabera, Jan-en pasioa bizitzen dugu, euskaldun errefuxiatu baten semearena. Historia guzti hauek, pertsona guzti hauek, beraien historiak zuei transmititzera animatzen digu.
Beste kultura batzuk interesatzen dizutenean, historiak, gerran bizi izandakoa eta bere eraginak,…pelikula bat balitz bezala irakurriko duzu, historia zuk zeuk biziko bazenu bezala. Ez gaituzue gu eskertu behar, baizik eta beraien historia kontatu digutenei. Gure eskerrak eta admirazioa haiengana zuzentzen dugu. Bere denbora eman ziguten eta batzuetan zailak ziren galerei erantzun ziguten. Beraien goraitzapenak berreskuratu zituzten gure lanari maila gehiago emateko. Espero dugu, historia honen irakurketak gure elkarrizketatuen arimara heltzea. Lortzen baduzue, gure lana arrakasta bat izango da.
Tim Cassauwers
Nicky Jenne
Oraingoz, dokumentuaren gainerakoa ezagutzeko gogoekin geratzen gara.
Umeak – Tien vluchtelingenkinderen uit de Spaanse Burgeroorlog vertellen liburuaren erreferentzia bidali digu ere, Belgikan espainiar gerrako umeen presentziari buruz da, eta Gant-en Gerra Zibiletik ihesi zihoazen umeei buruzko Gentblogt-en argitaratutako informazioa.
Gentblogt – 27/7/2007 – Bélgica
Tentoonstelling Los Niños – kinderen van de Spaanse Burgeroorlog
Tijdens de Spaanse Burgeroorlog (1936 – 1939) zwermden tienduizenden Spaanse kinderen uit over Europa, op vlucht voor oorlogsgeweld. Circa 5000 van hen kwamen terecht in Belgische families en opvangtehuizen. Gent ving meer dan 200, voornamelijk Baskische kinderen op. Dit jaar vond de evacuatie 70 jaar geleden plaats. Er wordt op verschillende wijzen hulde gebracht aan deze solidariteitsactie. Het boek ‘Los Niños’waarin tien vluchtelingenkinderen uit de Spaanse burgeroorlog vertellen. Het project ‘Vlernika’, een multimedia-concert met de Gentse stadcomponist Dick van der Harst en de jonge filmmaker Fabio Wuytack. De zeer aangrijpende wandelvoorstelling het ‘Spaans krijt’ door Daan Hugaert die in de huid kruipt van een voormalig Spaans vluchtelingenkind dat als oude man herinneringen ophaalt.
(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country