Itzultzailea: Leire Madariaga
Duela asko
gabiltza Rene Cassin (Baiona, 1887 – París 1976) lapurtarrari buruzko sarrera bat idazteko asmoarekin. Faszismoaren kontrako borrokan eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren idazketan garrantzi handia izandako pertsonaia. Baina Euskaldunen Historian ere badu, eta ez Baionan jaioteagatik bakarrik.
Gaurkoan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Aldarrikapena sinatu zueneko egunaren oroitzapenean, Parisen 1948ko abenduak 10ean, momentu perfektua dela iruditzen zaigu.
Rene Cassini buruz beti esan digute frantsesa eta judua dela. Bere jaioterria eta bere familiaren historia alde batera utziz. Beste euskaldun batzuekin gertatzen den gauza bera, beraien nazionaltasuna izkutatzen da (baita nahitaez, Tudelako Benjamineri, etnia judutarreko nafartarra) nazio frantsesar eta espainiarrak sortzeko arduradun diren kroniken autoreentzat interesgarriagoak diren nazionaltasunak leporatzeko.
Lapurtar honen familia Baionan bizi izan zen denbora luzez, baliteke Nafarroako Erreinutik kanporatuak izan ziren momentutik. Judutar asko erreinu honetatik kanporatuak izatean, iparraldera jo zuten, Burdeosera ziur aski. Horietako asko, Baionatik pasatzerakoan, bertan geratzea erabaki zuten. Ziurrenik, Nafarroa eta Lapurdiren artean hizkuntza (euskara) eta ohituren antzekotasunagatik.
Demokrazia eta aldarrikapen antifaszistaren babesle aktiboa, 1940ko uztailean De Gaulle generalak nazien kontra eta Frantziako askatasunaren aldeko deiari erantzuten, Londreseko erresistentziara batu zen. Frantzia Aske gobernuaren kide izan zen eta 1944ean Estatuko Kontseiluko lehendakariorde izendatu zuten. Bitartean, honen senitarteko asko hil egin zituzten.
Frantzia Aske gobernuaren kide izateagatik da, Iparraldeko euskaldun hau euskarazko lehen nazioarteko hitzarmenaren sinatzaile, Frantzia Aske gobernua eta euskaldunen ordezkari den instituzioak, Londresko Euskal Kontseilu Nazionalak, berdin arteko hitzarmena sinatzen duten dokumentua, Eusko-Frantses Ituna.
Gipuzkoakultura barruan, Euzkadiko Gudontzidiaren Laguntzako Ontzitaldeari dedikatutako webguneak gogorarazten digun bezala:
1941ko maiatzak 17an, arratsaldeko 4,30etan, dokumentua Frantziar Kontseiluaren egoitzan, Carlton Gardenseko 4.zenbakian sinatu zen dokumentua. Frantzia aldetik René Cassin, Maurice Dejean, Escarrá eta Elene de la Souchère komandantea eta euskal Kontseilutik, Jose Ignacio de Lizaso eta Angel Gondra. Hitzarmena Cassin eta Lizasok izenpetu zuten. Kopia ezberdinak egin ziren frantsesez, gazteleraz eta euskaraz.
Hitzarmenak garrantzi historiko handia zuen bere baitan, lehen aldiz autoritate frantses batek, euskal herriaren ordezkari erakunde bati, eskubide publikoaren entitate kategoria antzematen zion. Beste alde batetik, euskaraz idatzitako lehen nazioarteko hitzarmena zen. Kuriositate bezala aipatu, sinatzaile biak euskaldunak zirela, René Cassin – etorkizunean Bakearen Nobel saria jasoko zuena – Baionakoa zen.
Sinadura honetan, Gaulle Generalak garrantzi handia izan zuen. Aipatu dugu dagoeneko Frantziar Errepublikaren presidente izango zenak, 1945ean, Point de Grave askatu ostean, Gernika Batailoileko euskaldunak omendu zituen:
1945eko apirilak 22ko igandean,Gaulle generala, Grayaneko aerodromoan lurreratzen zen, Mendebaldeko Frantziar Armadaren komandantearekin, Larminat generalarekin; Milleret koronelaren agintaritza lekura joan zen eta tropak ikuskatu zituen; euskal banderaren aurrean gelditu eta luzez agurtu zuen; geroago Kepa Ordoki deklaratu zuen: «Komandante, Frantziak ez du inoiz euskaldunek gure herrialdea askatzeko egindako esfortsu eta sufrimenduak ahaztuko». Gerrako hamabi gurutzek golardatu zituzten euskal soldadu.
Frantziar-euskaldun hitzarmen honen sinaduraren kasuan, sinbolismoz beteriko hitzak izan zituen. Hitzarmena Manuel de Irujo eta Gaulle generalaren arteko hainbat telegramen bitartez berretsi zen:
Maiatzaren 26an, Irujok De Gaulleri bidaltzen zion, orduantxe Kairon zegoena, eta maiatzak 30ean, De Gaullek Irujori zuzendutako beste telegrama batekin erantzuten zion zera adieraziz; “gure bi herrien arteko kolaborazioa beharrezkoa da elkar dugun etsaiari aurre egiteko eta munduko nazionaltasunen askatasunen arrakastarako”. Aldi berean, maiatzak 27 eta 28an, Hitzarmenaren sinadura eta honen edukiaren berri eman zitzaien Foreign Office eta iparramerikar Enbaxadari.
Egia da ere, elkar zuten etsaiak irabazi ondoren, frantziar gobernatzaileek (eta britainiarrek, eta AEBkoek) euskaldun errepublikarrek eginiko esfortsu eta pasatutako sufrimenduak ahaztu zituztela eta hauek bere baitan utzi zituztela Francisco Franco kriminalaren kontrolpean 30 urte baino gehiagoz.
Baina gaur bezala egun batetan, abenduak 10ean, ona da gogoratzea Iparraldeko euskaldun bat Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren aita dela eta historiako euskarazko lehen nazioarteko hitzarmenaren sinaduran aktiboki parte hartu zuela. Oso sinbolikoa dirudi nazioarteko hitzarmen hau euskaldun bik sinatu izana, batak eusko jaurlaritza ordezkatuz eta besteak Frantziako gobernua. Erbestean totalitarismoari bizirauteko borrokatzen zuten gobernu bi.
2003tik, Eusko Jaurlaritzak urteko sari bat ematen du egun honetan euskaldun unibertsal honen izenarekin. Aurton, frankismoaren krimenen aurkako kereila jarritako euskal plataformari eman zaio.
Rene Cassinen biografia
Euskal Marina (Gipuzkoakultura) – – Euskadi
EUZKADIKO KONTSEILU NAZIONALAREN JATORRIA ETA SORRERA
1940an, Eusko Jaurlaritzak Parisen zuen bere egoitza. Alabaina, alemanek Frantzia inbaditu zuten eta gertaera horrek ondorio oso garrantzitsuak izan zituen Eusko Jaurlaritzarentzat. Alde batetik, Jose Antonio Agirre lehendakaria desagertu egin zen, ezin irtenik geratu baitzen Belgikan, eta Amerikara ihes egin ondoren, urte bat baino gehiago egin zuen berriro agertzeko. Beste aldetik, Eusko Jaurlaritzako sailburuek ezkutatu behar izan zuten Frantzian, eta handik ateratzea lortu zutenek Amerikara jo behar izan zuten, lehendakariak berak egin zuen bezala. Hala, alemanek Parisko egoitza hartu zuten eta, geroago, Francoren gobernuari eman zioten.
(Jarraitu)
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country