Itzultzailea: Leire Madariaga

Penintsulako iparraldean gertatzen ari diren suteei buruz nazioartean ematen ari diren berrietan ez dugu uste argazki hau ikusiko denik. Baina guretzat esanahi sakona du.

Argazkia, korreo elektroniko bidez jaso izan dugu, Bizkaiko Suhiltzaileek egina, tontor batetan Ikurrin bat ikus daiteke, Berango eta Sopelako mendiak erretzen ari den suteari bizirauten. Iraute borondate eta erresistentziaren sinbolo ona.

Gune hau ezagutzen dutenek adierazten digutenez, Ikurrin hau, Burdinezko Gerrikoa osotzen zuten bunkerretako batean dago. Gerriko honekin, Eusko Jaurlaritzak matxinatu frankisten eskuetatik at zegoen Euskaldunen Herriaren parte penintsularra babestu nahi izan zuen.

1937an, Askatasuna, Demokrazia eta euskal Nazioaren kontra zeudenek, Euzko Jaurlaritzaren mandatupean zeuden eusko errepublikarren defentsak gainditu zituzten. Gure historian galdutako borroka izan zen, baina 80 urte geroago, Ikurriñak, Euskaldunen Aberriaren sinboloak, gerrateari, diktadurari eta sute honi biziraun dio eta euskal mendien gain mugitzen jarraitzen dute.

Argazkia ikusi izan dugunean, Euzko Jaurlaritzako Gudariek, Askatasunagatik borrokan zeudenean bultzatutako ideia eta aldarria etorri zaigu burura:

Gora Euzkadi Azkatuta

Argazkiaren autoreari, Eskerrik asko argazkia gu guztiokin partekatzeagatik (eta irakurtzen bagaituzu, zure egiletza adierazteko irrikitan gaude). Argazkia @BomberosBizkaiarena dela adierazten digute.

Deiari esker, argazkiaren autoreari buruz gehiago dakigu. Egunkariak, About Basque Countryren artikulu honen esteka partekatu zuen Facebookean, eta gaur, honen autoreari eginiko elkarrizketa argitaratzen du. Roberto Garay da, eta hemen irakurri dezakezue kontakizuna.

Axier Arroyuelok Facebook bitartez bidali digun argazki bat ere partekatzen dugu, sutea, Berangoko Urko Mendiaren tontorreko Ikurriñara hurbiltzen doala ikusi daiteke honetan.

Una ikurrina ondea sobre los montes vascos tras sobrevivir a un incendio forestal que ha arrasado una amplia extension de monte de Berango y Sopela en Bizkaia
Ikurrin bat, euskal mendien tontorrean mugitzen da, Bizkaiko Berango eta Sopela erre izan dituen basoko sute bati biziraun ondoren (@BomberosBizkaia-ren argazkia)

—————-

Axier Arroyueloren Argazkia

Imagen del fuego acercándose a la Ikurrina que corona el Monte Urko en Berango
Berangon Urko Mendiaren tontorrean dagoen Ikurriñera hurbiltzen ari den sutearen argazkia

Xinhua News Agency -2015/12/28 -Txina

Wildfires still burn across northern Spain

Around 80 wildfires are still burning across northern Spain 10 days after around 130 incendiaries broke out in a belt stretching from the Autonomous community of Asturias in the west, to the Basque Region in the east.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)
anuncio-productos-basque-728x85-2