Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Bilboko Aireportuak porrot egin du planifikazio txar batengatik? Tegucigalpan baietz diote.

Honduraseko El Heraldo egunkariak, irakurleei esaten die zer nolako eztabaida sortzen ari den orain arte herrialdea zerbitzatzen zuen aireportua ixteari buruz, Toncontín Aireportua da. Aireportu horren ordez beste bat nahi dute, lekua kontuan izanik, ezaugarri teknikoak, eta zein arrisku duen han jarduteak (hautagai finko bat izan ohi da “munduko aireporturik arriskutsuena zerrendetan”).

Kontua da haren ordezko izango liratekeenak Tegucigalpatik 70 km-ra daudela. Horrek eztabaida sortu du, zein arazo izan daitezkeen aireportua hiritik hain urrun badago, eta nola distantzia horrek zaildu dezakeen hiriaren garapena eta aireportuarena berarena.

Informazioaren arabera, 2012an ALG Europraxis kontsultoreak argitaratutako azterketan (egoitza du Bartzelonan) porrot egin duten aireportuak aztertzen dira, ez baitziren itxi hirietatik gertuen zeudenak. Porroten artean, Bilbokoa aipatzen dute.

Ulertu nahi dugu txostenak, egiaz, Forondako Aireportua aipatu nahi duela, Arabako Aldundiak planifikatu eta eraikia, eta gai izan ez dena bidaiariak eta aire-lineak erakartzeko, horiek Bilbao-Loiukoa erabiltzen segitzen baitute.

Egiaz,  Bilboko Aireportuko bilakaera datuak ikusirik, zail da aireportu horren martxa porrot bat dela esatea. Batez ere kontuan hartuz gero, inguruan antzeko biztanle kopurua zian da (milioi bat inguru), Bilbok 2014an 6,5 aldiz gehiago bidaiari izan zituen hiriburu hondurastarrekoak baino (4.015.352 bidaiari Bilbon, eta 617,526 Toncontín-en).

 

El Heraldo – 14/6/2015 – Honduras

Cierre de aeropuerto Toncontín impactará negativamente en economía

El anuncio del cierre del aeropuerto Toncontín por la futura habilitación de Palmerola no es bien visto bajo la lupa del sector empresarial de la capital. Un impacto económico negativo se avizora en la ciudad al amputarle su terminal aérea, según los pronósticos de los dirigentes empresariales.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.