MEGA-BIFM- 650x80

Itzultzailea: Eneco Bihurlary

 

Uda honetan aukera paregabea dago lehen aldiz euskal kulturaren hiru oinarrizko elementuez gozatzeko, edertasun aparta duen leku batean.

2015eko uztailaren 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean  egingo da Mundaka “The Basque Music & Cook” Festival lehen edizioa (askoz gehiago izango direlakoan gaude).

Hiru egun dira  musika, gastronomia eta izadia/surf arloei emanak, Mundakan, leku berebiziko horretan. Ekitaldi horrek “zeresan handia” emango du eta soilik 4.000 zoritsuk gozatu ahal izango dute.

 

Mundaka Festival
Mundaka Festival

Santa Katalinako Penintsula izango da epizentroa, Udalerri guztia eta Urdaibai guztia hartu nahi duen jaialdian. Jaialdiak, diogunez, hiru ardatz erakargarri ditu.

 

Musika

Bi alde izango ditu.

Bata nazionala, “WE ARE BC” euskal musikari eskainia.

Nazioarteko atalean “WE ARE MUSIC”, hor dira lehen mailako nazioarteko artistak.

Kartela itxi gabe egon arren, bada zerrenda bat benetan erakargarri egiten duena: Anti Flag (berritasuna), Echo & the Bunnymen, The Sonics, Belako, We Are Standard, SMILE, Dead Bronco,…

Gastronomia

Jaialdiak duen beste zutarrietako batek zona bat izango du Euskal produktuak saldu, erakutsi eta dastatzeko, eta beste bat, showcase-ak eta tailer gastronomikoak, horretarako izen handiko sukaldariak izango ditugu. Hala, gastronomia egitarau bat egongo da (katak, tailerrak, herri-bazkariak, show cooking-‐s,…), eta leku jakin bat jarriko da, esparrutik kanpo, horretarako diseinatua.

Izadia

Zaila da (Ezinezkoa?) izaditik ihes egitea euskal geografiaren puntu horretan. Santa Katalina leku egin-eginekoa izango da musika eta gastronomia uztartzeko, Urdaibaiko erreserbak berez duen biodibertsitatearekin bat eginda. Jarduera horiek antolatzeko Mundaka Surf Taldearen laguntza izan da (kostaldea garbitu, erakusketak, tailerrak,…), ikus-entzunezko proiekzioak, eta abar.

Hiru egun intentsu, asteburu berebizikoa, Euskaldunen Herriko lekurik ederrenetako eta historiadunenetako batean.

Hiru egun sinestezin horietan gozatzeko, sarrerak eskura daitezke, 55 euroan! (aurrez erosten denean, aldatu egingo baita) 

Edozein informazio lortzeko, edo sarrerak erosteko, aski duzue jaialdiko webgunean sartzea:

Mundaka “The Basque Music & Cook” Festival

 

Mugi zaitez, 4.000 zoritsuetako bat izan zaitezen.

Mundaka Festival. Bandas
Mundaka Festival. Bandas

 

MEGA-BIFM- 650x80

 

 

anuncio-productos-basque-728x85-2