Itzultzailea: Eneco Bihurlary

Orain hilabete pare bat, “atzo”, agur esan genion gure blog gomendatuen zerrendatik, tristura handiz, Mark Bieter-en blogari. Erabakia zuen bere ahalegina beste jardun batzuetara bideratzea eta itxi egingo zuela iragarri zuen.

Gaur handitu egin dugu interes handiko, gure aburuz,  erreferentzien zerrenda hori, guretzat nahitaez segi beharrekoa den blog bat sartuz. Egiaz, gaur egiten ari gara, orain denbora asko egin behar genuena: gomendatu ezinbestekoen gure zerrendan sartzea.

Guillermo Dorronsoro-ren blogaz ari gara,  “Euskadi ™”izena du. Blog hori 2008ko uztailean jaio zen, konpromiso pertsonal baten parte bezala, “6. Etapa berrikuntzaren bidean, baita gutako bakoitzak bere egitea “Berrikuntzarekiko Konpromisoa”.

Guillermo Dorronsoro Gizarte batentzat loteria sari bat bezalako pertsonetako bat da. Zergatik? Aski da haren curriculuma irakurtzea Alboan GKEn, haren Patronatuko kidea baita:

 

Dekanoa Deusto Business School-en. Zuzendaritza postuak izan ditu korporazio globaletan (Accenture, Iberdrola, EDP/Naturcorp, Socintec/Indra), beti ere, oinarri teknologiko duten negozio berrien estrategia eta promozio/gestioari lotutako postuetan. Azken urteetan biziki parte hartu du Zientzia eta Teknologia Sistema eraldatzen Euskadin. Aldi bat Innobasquen Berrikuntza Teknologikoko Zuzendari Nagusi gisa eman ostean, orain Deustuko Unibertsitatean egiten duen lanarekin batera, zenbait Administrazio Kontseilutan eta Zuzendaritza Batzordetan dago, arlo horretako enpresa pribatuetan eta erakunde publiko-pribatuetan.

Hizlari gisa parte hartzen du ekitaldi publikoetan, jardunaldi eta mintegietan, Berrikuntzaren Gestioa eta Zientzia eta Teknologia Sistema arloan aditu neurtzaile gisa aritzen da Europako Batzordearen programetan eta maiz kolaboratzen du prentsan eta aldizkarietan Enpresa Gestioa eta Politika Publikoak arloan.

Haren blogak euskaldunak, Euskal Autonomia Erkidegokoak behinik behin, munduko errealitatearen ispilu aurrean jartzen ditu. Positiboa eta kritikoa, ez da askiesten euskaldunak posizio on batean egotearekin, alderatu egiten du euskal errealitatea onenekin. Haren helburua argia da: alderatze horrek lagun dezala bultzatzen Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza.  I+G+B ospetsua. Horri, ziur gaude, Dorronsorok gehituko dio baita ere Kulturaren K hori, Euskal Kultura eta Unibertsala.

Guk gure blogean sartu dugu Euskadi ™sarrera baten erreferentzia, oso laburpen ona iruditu baitzitzaigun euskaldunek lortu dutenaz eta beren zilborrari begira geratzen badira duten arriskuaz. Izenburu hau eman diogu: Berrikuntza, euskaldunak konforme al daude bigarren izatearekin?.

Denei gomendatu nahi diegu noiz edo noiz blog horri begiratzeko, eta ahal bada, astez aste segitzeko. Guk, sarrera bakoitzarekin, asko ikasten dugu eta hura irakurriz oreka eder batean gaude, lortutakoaz harro egotearen eta bide luze bat egiteko dagoen ziurtasunaren artean. Besteak beste, ez delako nahikoa korrika egitea, besteek baino bizkorrago egin behar da. Batez ere lehenek baino gehiago.

Amaitzeko gomendio bat Guillermo Dorronsoro-rentzat. Hainbeste informaziok bilatzaile bat eta gai-aurkibide bat merezi ditu…

Euskadi TM –       -Euskadi

euskadi™

Thought & Made in Euskadi, Pensar y Hacer Euskadi, Euskadin Pentsatu eta Egina

(Jarraitzen du)

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.