Itzultzailea: Eneco Bihurlary

Ez dakigu ea Ibon Areso-k, Bilboko alkateak, egunen batean plaka bat, kale bat, edo plaza bat izango ote duen bere izenarekin euskal huri honetan. Baina bai dakigu, egitate bat baita, Bilbok asko duela teknikari bikain horren ongi egitetik, orain huribilduak duen errealitate dirdaitsuan, zeina bihurtu baita nazioartean hirigintza eta arkitektura aldetik eredu izatera.

Gaurko Bilbo eta etorkizunekoa oinarritua dago, neurri handi batean arkitekto, arkitektoaren seme honen lanean (hein batean ezezaguna eta isila) zeinak 1987an Bilboko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorrerako Udal Bulegoaren zuzendaritza hartu zuen. Une horretatik, bai kargu teknikoetan eta bai jendeak hautatutako karguetan, Bilboko hiri eraberritzea gidatu duen (eta gidatzen duen) taldearen bihotzean dago.

Horrez guztiaz aparte, urte askoan, bere aurkezpena besapean hartuta, Ibon Areso mundu guztian zehar ibili da euskal hiri honen proiektu eta egitateak era guztietako foroetan azaltzen. Orain alkate delarik ere, Bilboko Udalean bere karrera profesional aktiboa bukatu eta hilabete batzuetara, Kolonbiaraino bidaiatu du, ohorezko gonbidatu gisa, hau esplikatzeko, nola Bilbo gai izan den (eta den) bere burua berrasmatzeko.

Eraldaketa hori partekatu (eta gidatu) du Euskal Herri penintsular osoak bizi izan duenarekin, joan den mendeko 80. hamarkada hasierako krisi sakonetik, Europako Batasuneko eskualdeen multzoan aurreneko lekuak hartu arte.

Prozesu hori esplikatu du Kolonbian, eta orain ere, beti izan duen bakuntasun eta argitasunarekin: beharra izan zen prozesua bultzatu zuena eta prozesu guztiak helburutzat zeukan hiri bezala berriro ere lehiakor izatea.

Gaur, gero eta gehiago, nazioarteko erreferenteak hiriak dira. Bilbo aurreko taldean dago, teknikari eta kargu hautatu askoren lanari esker, denborarik gehiena itzalean eman baitute lanean, proiektu bat planifikatuz, zeinetan askok ez duten sinetsi “santo tomas” gisa ukitu ahal izan duten arte; eta hori proiektuaren arrakastaren ebidentzia ahaltsuegia izan denean hura ukatzeko (eta hala ere gogo txarrez onartu dute).

Guk ikusi eta ezagutu dugu Ibon Aresoren lana urte hauetan guztietan. Kalitate tekniko harrigarria erakutsi du, epe luzerako ikuspegi bikainarekin, eta apaltasun ia gehiegizkoarekin.

Horregatik, bidaia hori dela eta, ziurrenik azkena izango du Bilboko Udaleko kargu (teknikari edo hautatu) gisa, helarazi egin nahi diogu gure eskerrona eta aitortza, funtsezkoa izan baita bere lana, Bilbo izan dadin gaur den hiria, eta izatea lortu duen erreferentea izan dadin.

Bere hiriarekin eta herrialdearekin konprometitutako arkitekto honek, bere aita bezalaxe (gudarien komandante izan zena eta diktadura frankista doilorrak lan egiteko lizentzia kendu ziona) omenaldi asko merezi ditu. Ez dakigu ea egun batean haren izenak kale bat, plaza bat edo eraikin bat izendatuko duen. Haren lanak eta emaitzek merezi dute, zalantzarik gabe. Baina guk, badaezpada ere, orain gure aitortza helarazi nahi diogu.

Eskerrik asko, Ibon.

Minuto 30 –  15/4/2015  -Colombia

Ciudades del mundo piensan su desarrollo urbano a partir de los ríos

En el foro se abordarán asuntos como el desarrollo sostenible, la gestión de recursos hídricos y ambientales, la recuperación de los ríos, la descontaminación del agua, la conservación, la biodiversidad, el cambio climático y la energía, señalaron hoy los organizadores. Representantes de la ONU y del Banco Interamericano de Desarrollo (BID) están entre los panelistas invitados junto a alcaldes del mundo como el de Bilbao (España), Cuenca (Ecuador), Oeiras (Portugal) y Santiago de los Caballeros (República Dominicana).

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

———————————–

El Tiempo – 15/4/2015 – Colombia

Ríos, elemento de mayor potencial urbano: alcalde de Bilbao, España

Ibon Areso es el invitado de honor al I RiverCity Global Forum, que se inicia en Montería.Conoce Colombia desde hace tiempo. Ha estado en Bogotá y en Cartagena. Pero con la región que ha tenido más relación ha sido con Medellín y el Valle de Aburrá. El alcalde de Bilbao desde el 2014, arquitecto Ibon Areso, ha sido miembro de la comisión ejecutiva de la Asociación para la Revitalización del Bilbao Metropolitano (Bilbao Metrópoli-30) y consejero de Bilbao Ría 2000.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

———————————–

RPP – 16/4/2015 – Perú

Ciudades del mundo piensan su desarrollo urbano a partir de los ríos

La ciudad colombiana de Montería, en el norte del país, alberga a partir de mañana el “Encuentro Internacional de Ciudades con Río”, en el que autoridades y académicos debatirán durante tres días políticas públicas de desarrollo.  En el foro se abordarán asuntos como el desarrollo sostenible, la gestión de recursos hídricos y ambientales, la recuperación de los ríos, la descontaminación del agua, la conservación, la biodiversidad, el cambio climático y la energía, señalaron este jueves los organizadores.

(Jarraitzen du) (Itzulpen automatikoa)

———————————–

Radio Cordoba – 16/4/2015 – Colombia

Alcalde de Bilbao dice que la necesidad lleva a la virtud, incluso en el medio ambiente

El río Nervión dejó de ser una cloaca, llena de escombros y gris, para poco a poco convertirse en un río limpio, vivo, que paulatinamente le viene dando una cara diferente a Bilbao, en España. Ibon Arezo, alcalde de esta ciudad Vasca, llegó a Montería al Primer Foro Mundial de Ciudades con Río, para compartir su experiencia en la recuperación de caudales. Arezo enfatizó en que la experiencia de Bilbao surgió de la necesidad y de ver como la ciudad se hundía entre la contaminación, producto de procesos industriales y del desarrollo económico.
anuncio-productos-basque-728x85-2