Egiaz euskaldunen eta islandiarren arteko adiskidetzea orain mende asko gertatu zen, hala erakusten du honek pidgin eusko-islandiarra XVII. mendetik dokumentatua, eta Vináttufélag Íslands og Baska (Asociación de amistad Islandia – País Vasco) bizi bat egoteak, hori izanik kontatuko dizuegun historiaren protagonista nagusienetako bat.

Bakezkoak egite edo adiskidetze bat baino gehiago, orain denbora asko (mende asko) gertatu baitzen hori, Islandian euskaldun baleazaleak hil zituzteneko IV. mendeurrena  oroitzea da, gertatu baitzen 1615ean, noiz eta islandiarrek 32 euskal marinel hil zituztenean, hauek lehorreratu zirelarik urte hartako irailaren 20an uharte horretako kostaldean, hauen hiru baleontziek iceberg bat jo zutenean.

Apirilaren 19, 20, 21, eta 22an Islandian ospatuko dira ekitaldi batzuk gertakari hits hura gogorarazteko. Egintzak era askotakoak dira, omenaldiak, kulturalak, akademikoak eta lekuetara bisitak, non euskaldunek beren prozesamendu zentroak sortu baitzituzten inguru hartan arrantzatu zituzten baleetarako. Ekitaldi hauen zerrenda osoa Etxepare Euskal Institutuaren webgunean ezagutu daiteke. 

Ekitaldi guztiak biziki interesgarriak izango dira, baina guk bi nabarmenduko ditugu:

Apirilaren 22ko Adiskidetze Ekitaldi Sinbolikoa, non:

Islandiak eta Euskal Herriak sinbolikoki bakezkoak egingo dituzten ekitaldi honen bidez. Xabier Irujo, hildako baleazale baten ondorengoa eta  Magnús Raffnson, hilketaren egileetako baten ondorengoa izango dira bakezkoak egingo dituztenak. Bertan izanen diren agintariek plaka bat agertuko dute harri batean Holmavik-eko Sorginkeriaren Museoan, 1615an eraildako 32 arrantzale gipuzkoarren omenez.

Apirilaren 23an  Ögur o Árneshreppur arkeologia-gunera bisita (Islandiako ipar-mendebaldeko fiordoak), hau izanen da:

Bisita indusketa arkeologikoetara, euskal baleazaleek lan egiten zuten inguru batean (Basque Whaling station), Ragnar Edvardsson arkeologo eta ikertzaile islandiarraren eta Magnús Rafnsson historialari eta ikertzaile islandiarraren eskutik.

Bejondeigula, euskaldunen historiako parte funtsezko bat gogoratzeko ekitaldia denez gero. Euskal baleazaleek Ipar Atlantikoaeuren itsaso“ egin zuten, eta Hego hemisferiora ere deitu zituzten portugaldarrek, Brasilgo kolonian bale industria martxan jartzeko. Harreman hori hain da antzinako, Historian galtzen da ia.

Ballena Vasca. lustración realizada por la artista norteamericana (de Dover,  New Hampshire) Michelle Morin. De la que podéis ver su obra (y adquirirla) aquí.
Euskal Balea. Michelle Morin artista iparramerikarrak (Dover, New Hampshire) egindako irudia. Haren obra ikusteko (eta erosteko) klikatu hemen.

Asko pozten gara eta sakonki, zeren oraindik ere tristatzen baikara gogoratzean nola joan den udan, ez zen euskal ordezkaritzarik izan Kanadako Gobernuari Unescok hiru brontzezko plaka  (ingelesez, frantsesez eta euskaraz) eman zizkionean, zeinetan ezagutzen den Red Bayko Euskal Balea Gunea, Gizateriaren Ondare izendatua. Suertez oraingoan ez da hala izango.

Ospakizun ekitaldi hauen produkzioa eta antolaketa Etxepare Euskal Institutuak egin du eta Asociación de Amistad Islandia País Vasco (AIB) elkarteak, eta babesle dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Islandiako Gobernua.

Bidenabar esan dezagun zurrumurrua heldu zaigula Guillermo Zubillaga, “Joanes or the Basque Whaler” trilogiaren ostean, San Lorenzoko Golkoan euskal baleazaleek egin zutenaz ari baita, abenturari ekin diola, zer eta gure historiaren parte horri buruz komiki bat egiteko.

Albistea ikusi dugun egunkari islandiarreko informazioa duzue hemen (ikusi baitugu Begoña Estíbaliz Sánchez –en “txibatazoari” esker, zeina den herrialde hartan bizi den euskalduna, eta berari buruz egingo dugu merezitako “sarrera” bat gure webgunean, oso gauza interesgarriak egiten dituenez gero) eta bi bideo interesgarri, gertaera hori kontatzen dutenak.

 

MBL – 31/3/2015 – Islandia

Basques and Ice­landers rec­on­ciled

015 marks the 400th an­niver­sary of the ‘Span­ish mas­sacre’ in Ice­land. In Sep­tem­ber 1615, three Basque whal­ing ves­sels were de­stroyed by a storm in the West­ern Fjords of Ice­land. The sur­vivors were forced to re­main in Ice­land for sev­eral months. Fol­low­ing a se­ries of clashes be­tween the Basques and the lo­cal au­thor­i­ties, the lo­cal sher­iff or­dered the mas­sacre of the ‘Span­ish’ whalers, who were con­sid­ered crim­i­nals. 31 of them were slaugh­tered. As re­ported to­day on the El Di­ario Vasco web­site, there are plans to com­mem­o­rate the event in April of this year with a con­fer­ence, a con­cert and a sym­bolic cer­e­mony of rec­on­cil­i­a­tion.

(Jarraitzen du ) (Itzulpen Autimatikoa)

——————————-
Spanverjavigin o la “matanza de los españoles”

Reportero de la Historia – Balleneros vascos en Islandia

anuncio-productos-basque-728x85-2