2004tik Centro Basko Argentino Euzko Etxea de Necochea (Argentina) zentroak interes berebizikoa duen jarduera bat antolatzen du: Euskal Herrian bizi diren gazteak gonbidatzen ditu (18 eta 30 urte bitartekoak), ezagutza dutenak euskara, euskal  dantza, musika, gastronomia edo kirol arloetan Argentinako euskaldunekin partekatzeko.

Egikera bakuna eta interesgarria da. Gazteek bidaiaren gastuak bakarrik ordaindu behar dituzte. Gainerakoa (alojamendua Euskal Etxearen familia batean eta otorduak) Centro Basko-k hartzen ditu bere gain.

Ez da soilik ezagutzak eramatea, hartzea ere bada. Ezagutzea nola diasporako euskaldunak gai izan diren mantentzeko, askotan egoera oso zailetan, beren erroak euskal lurrera loturik, eta aldi berean hiritar eredugarri egin diren, hartu dituzten errepubliketan.

Euskal Herri txiroa, edo errepresio gogorraren edo gerraren peko Euskal Herria, eta euskaldunen migrazio masiboak (batik bat Ameriketara) ez dira aspaldi gertatzen gehiago, eta horrek ondorioak ditu Diasporako euskaldunen eta jatorrizko herriaren arteko loturan, Hator Hona proiektua aurkezten duten webgunean agertzen dutenez:

Debido principalmente a la ausencia de inmigración vasca desde hace ya muchos años, el mantenimiento y la continuidad de la cultura vasca es, pura y exclusivamente, debido al esfuerzo de todos por tratar de impedir perder nuestra identidad. Es bajo este escenario donde se encuadra y encamina este proyecto, una manera de demostrar que cuando hay buenas intenciones, ideas y voluntad, los recursos para mantener vivo el espíritu vasco son inagotables. Una forma de demostrar que a pesar del panorama en el que vivimos, no bajamos los brazos y seguimos dispuestos a continuar ese legado que nos han dejado nuestros antepasados. El intercambio nos permite no solo mantener presente la Cultura Vasca entre nosotros, sino también enseñarles y mostrarles lo que han logrado aquellos vascos que se vieron obligados a abandonar su tierra, pero de alguna manera mantener lo suyo.

Bi hemisferioetako euskaldunen arteko pertenentzia sentimendu elkartruke hau 2015eko uztailaren 17tik 2015eko abuztuaren 9ra egingo da. Interesdunek jakin bezate inskripzio aldia irekita dagoela 2015eko martxoaren 30etik apirilaren 30era.

Aukera berebizikoa arrazoi asko direla medio, denak ere pasioz beteak. Esan dezagun, bidenabar, ikusi berri ditugula Madrid-Buenos Aires joan-etorriko hegaldiaren prezioak eta badira une honetan 588,50 €-tik aurrerakoak.

Hemen duzue webgunea informazio guztiarekin eta 2014ko topaketako bideo-laburpena (bidenabar esan dezagun, HARRIGARRIA dela Necoechea-ko Centro Basko Argentino Euzko Etxea)

 

Centro Basko Necochea – /3/2015 – Argentina

Hator Hona


Si tienes entre 18 y 30 años, conocimientos sobre euskera, dantzas, música, gastronomía o deportes vascos, te gusta transmitirlos, dar a conocer tu cultura en el mundo y ganas de conocer gente en otro país… Desde el Centro Vasco Argentino Euzko Etxea de Necochea, Argentina realizamos todos los años desde 2004 este programa con gran éxito y convocatoria, en el que ya han participado más de 70 jóvenes vascos y vascas. Solo tienes que pagar tu viaje hasta Necochea (Buenos Aires, Argentina) y el resto (alojamiento en casa de una familia perteneciente a la Euskal Etxea y comidas) te lo brindamos nosotros.

(Sigue – Información) (Inscripción)

 

 

anuncio-productos-basque-728x85-2