1932tik Pazko Igande guztietan bezala, datorren igandea oso egun berezia da munduko euskaldun guztientzat.

aberri-eguna-2015

 

Aberri Eguna da. Ospakizun eta konpromiso egun bat da euskaldun guztientzat eta Euskaldunen Lagun guztientzat. Egun berezia da gure herria esnatu zuten eta bere izateaz eta bere destinoaz jabetu zuten hitzak bihotzean dituzten guztientzat.

Euzkotarren Aberria Euzkadi da. Euskadi es la Patria de los Vascos

Edozein posizio ideologikotatik Herri nahi maite duten guztiei eta bere etorkizunaren jabe izatea nahi duten guztiei. Gizaki libreen Euzkadi libre batekin amets egiten duten guztiei. Zuei guztioi, aberkide baitzarete, gure Aberriaren Pizkundearekin amets egiten dugun honetan, gure desiorik onenak opa nahi dizkizuegu. Eta ez zaigu hoberik

Osasuna eta Euskal Errepublika!

 

1932ko Aberri Eguneko kartela
1932ko Aberri Eguneko kartela

 

Eta aurreko urteetan bezalaxe, printzipio deklarazio hau gogoratzen dugu eta puntuz puntu berresten.

 

Aberri Egunerako adierazpena bat

Euskal Herriko seme-alabok: Gizakiaren lehen aztarnak agertzen diren baino lehenagotik Europako bide-gurutze honetan bizi eta lan egiten duen herri honetako seme-alaba garenok, gaur XXI. mendearen hasera honetan, hauxe adierazten dugu, askatasunez eta irmotasunez.:

1. Euzkadi da gure Aberria.

2. Zazpi lurraldeetako euskaldunok herri bakarra osatzen dugu, jatorriz eta borondatez. Bere buruaren jabe den herria da gurea eta ez dugu beste soberaniarik ez aitortzen, ez onartzen.

3. Euskara da gure herriaren hizkuntza. Euskara berreskuratzea eta hedatzea baino aurreragoko lanik ez da gutako inorentzat.

4. Askatasuna eta justizia dira gure elkarbizitzaren oinarri. Ez dugu inoiz inoren larderiarik edo morroi izaterik onartuko, gure aurrekoek inoiz onartu ez zuten bezala.

5. Inor ez da inor baino gehiago eta begirunea zor diogu elkarri bakoitzaren ideia, erabaki eta ekintzetan. Onartzen dugun diskriminazio bakarra jaiotzaz edo eta eratorriz balio gutxituen aldekoa da. Gure gizartearen giza neurria gure arteko ahulenek edo gaitasun gutxien dutenek jasotzen duten begiruneak erakusten du, batez ere.

6. Herri bat ez da beste bat baino gehiago .Arrazakeriaren aurka gaude. Herri bat beste batek zapaltzearen aurka. Gure herriak edo edozein herrik du bere borondate, izaera eta balioen arabera izan eta bizitzeko eskubidea.

7. Ezerk ez du guretzat indarkeriaren erabilera zuritzen. Armen indarrez gure herria erasotzen duenarengandik defenditzeko beharrak bakarrik.

8. Gure ingurune, gure herri, gure mendi, gure soro, belardi, ibai, baso edo kaleak berreskuratu eta zaintzea ere lehentasunezkoa da guretzat.

9. Senidetzat hartzen dugu gure herriaren etorkizuna gurekin batera egin eta bizi nahi duen guztia, nonahitik etorria delarik ere.

ZIN EGITEN DUGU, zintzo eta leial eutsiko diogula Euskal Herriaren bizi-nahiari, Aberriaren interesen gainetik norberarenak inoiz jarri gabe. Batu ere, arriskuan sentitzen den Aberri bereko kide izateak batu izan baikaitu eta batzen gaitu orain ere gu guztiok; ikasiak edo ez ikasiak; profesionalak edo industriako, nekazaritzako eta itsasoko langileak; dendariak, funtzionarioak edo ertzainak; gizonak eta emakumeak; zaharrak eta gazteak.

Heziketan, erlijioan, ideologian, bizimodu mailan, gizarteko graduetan gure artean egon daitezkeen aldeak alde, ba da zerbait guztiok batzen gaituena, euskaldun garenez; gure herria eta gure hizkuntza gordetzeko eta indartzeko dugun grina eta gogoa; halako aldaketa historikoak ematen ari diren momentu honetan herri hau arnas berritu nahia.

Hau da gure zina. Ongi ohartuak gaude hori betetzea zenbat odol isurtze, atzerriratze eta espetxe kosta zitzaien gure aurrekoei. Hitza ematen dugu guk ere berdin beteko dugula, gutako bakoitzaren miseriak eta denboraren gorabeherak gaindituz.

Gora Euzkadi Azkatuta!

anuncio-productos-basque-728x85-2