20.jun – 01.jul
Matriculación en su Web: 90 €
[rev_slider alias=”cursos UPV bilbao”]
Curso
Matematika-txoko-tik sustatuta 15-18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ikastaroa dugu hau; matematikaren bidez, zientzia bultzatzea helburu duena.
Zientzian interes zabala duen edonori zuzenduta dago; bai matematikan, fisikan, biologian, kimikan, ingenieritzan… interesa duen edonork disfrutatu ahal izango du kontzeptu berriak deskubrituz. Ez bazinen konsziente matematikak bere txokoa bazuela zientzia guztietan, aukera polita duzu lotura hori deskubritzeaz gain aplikazio oso interesgarriak ikusteko: enkriptazioa, biologia molekularra, ingenieritza elektrikoa, nanoteknologia…
10 egun iraungo dituen ikastaro hau mintegi eta tailer gisa landuko dugu; esperimentuak egiteko ere aukera izanik.
Objetivos
Matematika-txoko-tik sustatuta 15-18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ikastaroa dugu hau; matematikaren bidez, zientzia bultzatzea helburu duena.
Zientzian interes zabala duen edonori zuzenduta dago; bai matematikan, fisikan, biologian, kimikan, ingenieritzan… interesa duen edonork disfrutatu ahal izango du kontzeptu berriak deskubrituz. Ez bazinen konsziente matematikak bere txokoa bazuela zientzia guztietan, aukera polita duzu lotura hori deskubritzeaz gain aplikazio oso interesgarriak ikusteko: enkriptazioa, biologia molekularra, ingenieritza elektrikoa, nanoteknologia…
Ikasleek zientziarekin “jolas” dezaten nahi dugu, eta horretarako, ikasleak sorkuntza prozesu batean sar daitezen lagunduko diegu tailer moduan lan eginez eta beraiek izango dira emaitzak deskubrituko dituztenak.
Ikastaroa Oxfordeko Unibertsitateko eta UPV/EHU-ko matematikari eta fisikari talde batek eramango du aurrera. 10 egun iraungo ditu, egunero 4 orduko mintegi/tailerrak izango ditugularik: 9:00-11:00 eta 11:45-13:45. Hau gutxi balitz, partaide orok gidatutako proiektutxo bat egiteko aukera ere izango du.
Honetaz gain, goi-mailako zientzilariak ere gonbidatu ditugu beraien lan eta esperientziari buruz hitz egin diezaguten.