05.jul – 06.jul
[rev_slider alias=”cursos UPV bilbao”]
Curso
Gizartean txertatzeko era egokian txertatuko diren profesional osoak hezitzeko eta prestatzeko unibertsitatearen ardura ardura denez, zeregin horretan aintzat hartu behar den ikuspegi soziolinguistikoaren gaiaz hausnartu eta erantzunak bilatzea da ikastaroaren xedea, bide horretan pauso berri bat eman nahirik. Horretarako, nazioarteko zein bertako giro akademikoetan buruturiko hausnarketa, ekintza eta garapen berritzaileak izango dira hizpide, giro akademikoko eragileen zein gizarteko beste zenbait profesionalaren eskutik. Horietatik abiatuz, ikastaroko partaide guztien arteko gogoeta eta ideien elkartrukea bultzatuko da, horretarako dinamika partehartzaileak baliatuz..
Objetivos
Euskal Herriko hizkuntza-egoerari eta izaerari erantzun egokia ematea
Profesional gaituak sortzen laguntzea
Unibertsitateak gizarte mailako hizkuntza-politikan zein plangintzan duen rolaren azterketa eta balantzea egitea
Gizarte mailako hizkuntza-politikan zein plangintzan esku-hartzeko balizko aukeren inguruan hausnarketa bultzatzea eta proposamenak egitea
Dozentziaren, hizkuntza kontzientziaren zein gizarte erantzukizunaren ikuspuntuetatik begiratuta, UPV/EHUk duen eginkizuna aztertzea
Colaboradores
- Euskararako errektoreordetza