Itzultzailea: Leire Madariaga

Gaurko egun batean orain dela 50 urte, 1969ko urriak 21ean, Jorge Oteiza euskal artista bikainak, Euzkadin ditugun bilduma eskultoriko hoberenen kokatzea amaitzen zuen. Arantzazu Santutegiaren aurrealdean dauden 14 Apostoluak eta Pietatea.

 

Fachada del Santuario de Nuestra Señora de Arantzazu con los 14 de Apóstoles y la Piedad
Arantzazu Gure Amaren Santutegiaren Aurrealdea, 14 Apostolu eta Pietatearekin

Oteizak eta proiektuan parte hartu zuten beste euskaldun batzuek Arantzazun duten lanaren historia, Fedea irudietan adierazteko era berri baten erresistentziaren eta ulertezintasunaren historia da.

Ez da ahaztu behar, 1955eko abuztuak 30ean basilik era ofizialean ireki zen momentutik eta Oteizaren lanak jartzearen momentura, 14 urte pasatu zirela. 14 urte hauetan, 14 apostoluak errepide izkinan utziak zeuden, zergatik? Eleizaren hitzetan, «…artistak, Arte Sakratuaren materian Eleiza Santuaren aginduak kontuan ez dituzten modernisten korronteengatik okertu egin dira». Oteizaren arabera, bere eskulturek denbora hau «amets teluriko» batetan eman zuten, azkenean, bete behar zuten lekua izateko.

Gu, Santutegira hurbiltzen garen bakoitzean, diktadura Frankistaren garaian, Arantzazu den bezalako esanahi erlijioso hain sakona duen leku sozialaren estetika iraultza bultzatzeko ausardia izan zuten Frantziskano horiek miresten ditugu.

Hauen apostua izan zen azkenean irabazle. Santutegira heldu eta lurraren eta historiaren indarra somatzen duzu. Han eta hemen, Andra Mari bihotzean eraman duten ehunmilaka euskaldunen indarra sentitzen duzu, eta hau era argian ikus daiteke Amerikan zehar zabalduta dauden Arantzazu Ama Birjinari zuzenduta dauden anaidi eta kofradietan. Frantziskano anai horiei artearen etorkiunagatik apostu egitera eraman izan zien energia sentitzea da.

Baina aurrealde horren aurrean gelditu, nabean sartu edo kriptara jeitsi, leku honi sakonki lotuta dagoen eta martxan dagoen nazio baten indarra sentitzea da. Artearen abangoardian leku ona hartzen duen bitartean, tradizioak errespetatzeko eta mantentzeko gai den Herriaren indarra.

Egun berezi honetan, gertakizun hau gogoratu nahi dugu Santutegiaren webgunean biltzen den lan hauen informazioa eta esanahia bilduz, eta leku honi eta honek amerikar lurraldeetatik izan duen zabaltzeari blogean zuzendu izan dizkiogun sarrerak.

Arantzazu –  – Euskadi

Arantzazuko Basilikako arkitektoek, Francisco Sáenz de Oizak eta Luis Laorgak, hasiera-hasieratik zuten oso argi. Jorge Oteiza nahi zuten eraikinako aurrealdea dekoratzeko eskultore gisa. Erraz konbentzitu zituzten frantziskotarrak eta, lehiaketarik gabe, egin zitzaion enkargua. Oteizaren lanak ez zuen elizetan erabilitako eskultura klasikoarekin zerikusirik, eta berehala sortu ziren kritikak. Donostiako gotzainak, Jaime Font Andreuk, 1953ko amaiera aldean, bere eskultura-estiloa justifikatzeko memoria eskatu zion Oteizari eta frisoko proiektua eta apostoluen zenbait argazki Arantzazuko goardianoari.

(Jarraitu) (Itzulpen automatikoa)


Ikuspuntuak: Arantzazuko Gure Amaren Santutegia. Agindutakoa betea (bideoak eta argazkiak)

Una fotografía de N.S. de Arantzazu y la “milagrosa” capacidad de síntesis del euskera

Otsailak 13: Limako Arantzazuko Amaren Anaidiaren sorkuntzatik 406 urte

Cerrando un círculo de más de cinco siglos. Una novena de los vascos de Lima traducida al euskera