Itzultzailea: Leire Madariaga
Financial Timesek, Food & Drink de Financial Times Magazine atalean, Wendell Steavenson kazetariak Getariako Elkano jatetxean bizi izandako gastronomia esperientzia kontatzen duen artikulua argitaratu du.
Egia esan, zaila da gure sukaldeen arimaren ikuspegi honi zerbait gehitzea.
Biziraupenagatik gogor borrokatu behar izan duten gehiengo batean jende umilez, edo batzuek txiro esango zuketeenez, osoturiko herrialde bat gara. Gure lurraren zati handi bat ez da elikagai-iturri handia eta gure itsasoa, Bizkaiko Golkoa, bere baliabide handiak emateari eusten dio. Mendeetan zehar, baserritar eta arrantzale familiek produktu erraz eta oinarrizkoekin sukaldatzen ikasi behar izan zuten.
Produktu xumeak, baina kalitatezkoak; janariaren moldaketa gutxi eta zaporeak errespetatuz; edota “etxeko” sukaldea jatetxe bakoitzean, herriaren txoko guztietan. Hau da gure herrialdeko gastronomiaren zigilu kontsideratu dezakeguna.
Herrialde txiko baten seme-alaba bezala, euskaldunek emigratu behar izan zuten etorkizun baten bila. Eta txiro izateari utzi eta industriak gizartean rol garrantzitsua hartu zuen momentuan, frankismoak hamar milaka pertsona emigratzera behartu zituen errepresiotik ihes egiteko, eta gainera, hamarna urte atzeratu gintuen eta euskal gizartearen garapena ekiditu zuen.
Inmigratzaile horiek, sukaldearen ideia hori haiekin eraman zuten. Txoko bakoitzera moldatu ziren, Argentinan edota AEBko Far Westera. Beste hiz batzuetan, hauek, “sukaldatzeko zuten modua” munduan zehar zabaldu zuten.
Hori dela eta, euskaldunen gastronomia errespetatua da Amerika osoan, iparraldetik hegoaldera. Hori dela eta, gero eta jende gehiagok jatetxe ospetsuak ezagutzeaz gain, bertoko sukaldea, euskaldunok egunero disfrutatzen dugun sukaldea ezagutzera datoz.
Hare gehiago, nazioarteko antzematea eta sari asko dituzten gastronomiaren lidergo diren euskal jatetxe ospetsuek, ez dute sustrai horiek atzean utzi nahi. Ez dute beraien ondoriotasunari uko egin nahi.
Hori dela eta, askok The Culinary Nationen bizi garela sentitzen dugu. Gastronomia atalean, gure sukaldeak bezala proiekzio eta eragina (eta antzematea) duen euskalduna bezalako kultura “hain txikia” (biztanle kopuruari dagokionez) aurkitzea oso zaila da.
Wendell Steavenson kazetariak, gure gastronomi kulturaren arima somatu du eta era bikainean adierazi du bere artikuluan
Eskerrik asko!!!
(Oharra: Financial Times irakurtzeko erregistratzea beharrezkoa da, dohakoa da)
Financial Times – 2019/5/10 – AEB
This is probably the best fish restaurant in the world
It was a dark and stormy night. Drenching gusts blurred the car windscreen; the wipers were going triple time. This kind of spring squall is not unusual in the rainy climate that gives the Basque coast of Spain its colour scheme: bright green hills, battleship-grey skies.
(Jarraitu)
Google Itzultzailea. Financial Timesek ez du Google sistemaren itzultzaile automatikoa onartzen. Orrialdea ebaki eta itzultzailearen orrialdean itsastea beharrezkoa da.
Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country