Itzultzailea: Leire Madariaga

Badakigu munduan zeharreko txoko guztietako euskaldunak kaleetara irten direla egun hauetan, gure aberriko hizkuntza, euskaldunon eta Gizakiaren ondareak, presentzi publikoa izan dezan eta bizirik dagoen eta erabilgarria den hizkuntza mantentzearen beharra aldarrikatzeko.

Talde guzti horien baimenarekin, Kaledonia Berriko euskaldunak aukeratuko ditugu mundu mailan gure aberkideen konpromesuaren adibide bezala, eta era berean, gure kulturaren sustraiak indartsu eta biziki munduan zehar zabaltzen direlaren adibide bezala.

Beste gauza batzuen artean, 2017an alaitasunez deskubritzen genuelako, gure herrialdearen antipodetan, Kaledonia Berriko Euskal komunitateak bizitza sozial eta kultura bikaina zuela, edota Noumean, bere hiriburuan, gure nazioaren probintzi kontinentaletako geografian aurki ditzakegun frontoien bezalako frontoia aurki dezakegu.

Oraingoan bideo batekin harritzen gaituzte. Honetan euskal hizkuntzarekiko konpromesua adierazten dute eta 2019ko Korrikan parte hartzen dute ahal duten era hoberenean: irla horietako kulturarekiko errespetuz, gure kultura defendatzen.

Harro gaude.

Bideoa Amicale du Pays Basque et du Sud-Ouest de Nouvelle-Calédonie Facebook orrialdetik hartua da. Bisitatzea merezi du.

anuncio-productos-basque-728x85-2