Itzultzailea: Leire Madariaga

Ozeano Bareko hegoaldean eusaldunak daude. Guk ez genekien eta Henar Chico gure lagunak, Basque in Boise izeneko blog bikainaren sortzaileak, honi buruzko datua eman digu bere Facebook orrialdean. Kaledonia Berrian frontoia eta Euskal Etxe bat ere badago. Askotan adierazten dugun bezala, blog honi esker gure herrialde eta gure jendeari buruz ezezagutzen ditugun gauzak ikasten ditugu. Hemen, Euskadin, eta mundu osoan.

Euskaldunak Kaledonia Berrian, bere sustraiak zelebratuz
Euskaldunak Kaledonia Berrian, bere sustraiak zelebratuz

Hori dela eta, ikasteko, informazioa bilatzen jarri gara eta informazio oso intersgarria aurkitu dugu. Non? Beti gomendatzen dugun webgune batetan: Euskalkultura. Munduko euskaldunei buruz zerbait jakin izanez gero, Euskalkultura oinarrizko erreferentzia da. Ia, ia esan dezakegu, webgune honetan ez dagoena, ez dela existitzen.

Bere Facebook orrialdean aurkitu dugun kartela eta guztiz ados gaudenarekin.
Bere Facebook orrialdean aurkitu dugun kartela eta guztiz ados gaudenarekin.

Noumean, artxipielago horretako hiributuan, sustraiak bizirik mantentzen duten ehundaka euskaldun eta euskal ondorengo bizi dira. Era berean, endibiatzekoa den ekintzak antolatzen dituzte.

Argi dago antipodetan beraien sustraietako herrialdearen pixka bat aurkitzeak, Euskadi, beraien sentimenduak eta euskal komunitatearen parte izatearen borondatea indartzeko balio duela, zortzigarren (zazpigarren) herrialdea dena “euskaldunak munduan”.

Beraien Facebook orrialdean hainbat irudi biltzen dituzte, hauetako batzuk blog honetarako erabili ditugu. Denbora luzean aztertzen egon garen webgunea, oso pozik gaude aurkitutakoarekin.

Beraien historioak eta sustraiak mantentzeko gaitasuna irakurtzean, uhartetako beste hainbat euskaldun gogoratu ditugu, beste ozeano eta beste klima batetako uharteetan daudenak, baina Kaledonia Berriko euskaldun hauekin, gure iritzian, bat duten hainbat gauza (frontoia barruan).

Kaledonia Berriko euskaldunek antolatzen duten “Feria des furieux”
Kaledonia Berriko euskaldunek antolatzen duten “Feria des furieux”

Saint Pierre et Miquelón euskal komunitateari buruz ari gara noski, Atlantiko iparraldean kokatua daudenak, San Lorenzo Golkoaren “atean”.

Antipodetako abertzaleak zoriondu baino ezin dugu, jatorriz duten lurraldearekin duten konpromezuagatik, eta gainera egiten duten esfortsuagatik eskerrak eman, hala ere dirudienez, dibertigarria dirudi.

Eskerrik asko!

 

Euskalkultura – 14/3/2011 – Euskadi

Frontoi bat Pazifikoko palmera artean: Kaledonia Berriko euskaldunek ‘Feria des Furieux’ jaia antolatu dutel

Kaledonia Berriko hiriburuan, Noumean, euskal bisitariak harriduraz begiratuko du palmera artean ikus daitekeen horma bakarreko frontoia. 1990an eraiki zuen ‘Amicale du Pays Basque et du Sud-Ouest’ taldeak, irlako ehun bat euskaldun biltzen dituen elkarteak. Euskal pilota ligaxka jokatzen zen bertan, 2004an bukatu zen arte. Euskaldunen taldeak, aldiz, sendo dirau, eta datorren apirilean egingo du bere urteroko jaia, ‘Feria des Furieux’ izenekoa. Aurreko edizioetan 400 lagun ere bildu izan dira jai honetara.

(Jarraitzen du) (Inglés) (Gaztelera)


Kaledonia Berriko Euskal Etxea (Diana Arbiserren argazkia)
Kaledonia Berriko Euskal Etxea (Diana Arbiserren argazkia)

 

 

 

 

anuncio-productos-basque-728x85-2