iker Saitua. Historiador

IKER SAITUAk Doktoratu ostekoa ikasten dago Kaliforniako Unibertsitateko Historia Departamentuan, Riverside, eta Euskal Herriko Unibertsitatean (Eusko Jaurlaritzaren Doktoratu osteko Ikerketa Programa). Renoko, Nevadako Unibertsitateko doktoratu bat du. Bere lana, bereziki, nekazaritzak, baliabide natural eta Amerikako mendebaldeko behien areagotzearen arteko elkargunean zentratzen da. Saituaren lehen liburuak, Basque Immigrants and Nevada’s Sheep Industry: Geopolitics and the Making of an Agricultural Workforce, 1880-1954 (Reno: University of Nevada Press, 2019), Mendebaldeko Euskal artzainen historiaren analisi kritikoa eskaintzen du.

Itzultzailea: Leire Madariaga

Iker Saitua gure blogeko ezagun zaharra da. Urte hauetan zehar berak idatziriko artikulu interesgarriekin topo egin dugu eta irakurtzen joan gara. Hauetan, Far Westeko euskal emigranteen historiak eta bizimodua kontatzen joan da.

Beti gustatu izan zaigu bere idazteko eta gure historiaren parte hori kontatzeko era. Bere textuak, kontakizun bezala interesgarriak, historiatzaile moduko lanaren ondorio naturala da. Ezkerraldean aurki dezakezuen laburpen txikian irakurri dezakezuen bezala, Iker Saitua, euskal Gizartea prestatzen ari den gazte oso prestatu horietako bat da. Nevadan eta euskal presentzia garrantzitsua den beste estatu batzuetan urte hauetan zehar egindako ikerketa eta lanak liburu bat izan du ondorio bezala, honetan, AEBko parte hartan euskal komunitatea antzemateko prozesua kontatzen da.

 

Gure eskakizuna erantzuteko adeitasuna izan du eta bere burua aurkezten duen eta bere liburua azaltzen duen artikulua idatzi digu.

Liburuaren izena: “Basque Immigrants and Nevada’s sheep industry, Geopolitics and the Making of an Agricultural Workforce, 1880-1954” (Euskal inmigranteak eta Nevadako artzaintza industria, geopolitika eta Nekazaritza Lanen sorkuntza, 1880-1954)

 


Euskal etorkinak eta Ardien Hazkuntzaren Industria Nevadan; edota Euskaldunak nola bihurtu ziren etorkinak desiratuetan Amerikako Mendebaldean

Iker Saitua idatzia

XIX.mendebaldeko amerikako mendebaldeko euskal etorkinak, dagoeneko sortutako eta ezarritako artzaintza imperio batetara heldu berriak ziren, hau bereziki behi-aziendan oinarritua zegoen. 1890eko hamarkadan, artzain bezala mendebaldera heldutako euskal etorkinen zenbakia gero eta handiagoa zenean, hauen presentzia zelai publikoetan abeltzain zaharren interes ekonomikoak artegatzen hasi zen. Anabaka baliabideak zirela eta, hauen eta artzainen arteko konpetentzia gero eta handiagoa zen, batzuetan biolentziara helduz. Kontratatutako artzainak, euskaldunak bezalakoak, gatazkak gehien sufritu zituztenak izan ziren.

Euskal artzainak, bere artaldeak zelai publikoetan finkatuz, mehatxu bezala somatuak izan ziren abeltzainen interes ekonomikoagatik, nekazaritza iraunkorraren garapenagatik eta interes publikoagatik oro har. Zelai publikoak eragindako eta elkarrekin erlazionatutako arazo ekonomiko eta ingurune arazoen errua bota zitzaien. Egoera horretan, euskal artzainak arin bihurtu ziren larre publikoetako zital. Geroago, euskaldunak, nazio-mailan gurtuak ziren cowboyen antitesi bezala ikusi ziren. Cowboyak, beraien handikeri eta zaldi gainean egindako lan zailagatik estatubatuar fronteraren ispirituaren gizakunde bezala ikusiak ziren bitartean, artzainak, ardiak haien kabuz zelaietan zehar ibiltzeko distantzi oso luzeak ibiltzen zituzten langile erdeinagarri eta behe-mailako klase batetako langile bezala laidotuak izan ziren. Cowboy ohoragarriaren antzematea, artzainen degradazio apalaren gainean deskantsatu zuen.

Aldi berean, euskal artzainen arketipo negatiboa, beste estereotipo batekin konparatzen hasi zen: artzain onarena. Artzain onaren ideia okerra, Euskal Herriaren ekonomiaren alde printzipala ardien hazkuntza zelaren ideian sortu zen, eta beraz, bertan bizi ziren biztanleak antzinatik artzaintzara dedikatu zirelaren ideian. Horrela, idealizatutako ikuspegi honi dagokionez, euskal etorkinek, beraien trebetasuna jaioterritik Ipar-amerikara eraman zuten.

Euskal artzainen irudi positiboa superioritate eta arraza gaitasun ideiaz osotua zegoen. XX.mendearen erdiaren hasieran, Euskal etorkinak eta ardien industria Nevadan: geopolitika eta nekazaritzaren indar baten sorkuntza 1880-1954 (2019) liburuan kontatzen dudan bezala, euskaldunei emandako arraza ezaugarriak, Estatu Batuetako gizarte zuri zapaltzaileak inposatutako profil subjektiboei emanikoekin bat zetozen. Ideia hauen, gerrarte garaian indartu ziren eta Bigarren Mundu Gerran antzeman ziren ardi industriako eskulan faltagatik. Beste gauza batzuen artean, Euskal etorkinak eta ardi Industria Nevadan liburua, euskal artzainak mesprexatzen ziren subjektuak izatetik langile estimatuak izaterarteko trasformazioa kontatzen du.


El libro se puede adquirir en la web de la Universidad de Nevada

Basque Immigrants and Nevada's Sheep Industry

 

Last Updated on Abe 21, 2020 by About Basque Country


Lagun iezaguzu aboutbasquecountry.eus mantentzen!
Help us keep aboutbasquecountry.eus running!
Ayúdanos a mantener aboutbasquecountry.eus

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.